Cookie
noiztik: 
2014/05/17 
noiz arte: 
2014/10/19
Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean
Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskal artisten lan multzoa, Sofia Erregina Artegune Museo Nazionalaren bildumakoak, Arabako Arte Ederren Museoaren bildumako autore berberen lanekin solasean jarriak.

14 solasaldi proposatu dira Dario Regoyos, Aurelio Arteta, Francisco Iturrino, Ignazio Zuloaga, Valentin eta Ramon Zubiaurre, Juan Etxebarria, Quintin Torre, Ricardo Baroja, Elias Salaberria, Daniel Gonzalez, Julian Tellaetxe, Carlos Saenz Tejada eta Joaquin Lucariniren obren artean.

Solasaldi hauek Arabako museoan dauden XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal artista garrantzitsuenen lanekin osatzen dira, Ignazio Diaz Olano edo Fernando Amarikarenak adibidez, euskal artea deitu zaion horri buruz beste diskurtso bat ezartzeko, eta azken urteetan eman denaz bestaldeko ikuspegi batetik. Ez dugu ahaztu behar Juan de la Encinak 1919an La Trama del Arte Vasco lanean emandako interpretazioari lotuta ibili garela oro har.
 
 
ERAKUSKETAREN BISITALDI GIDATUAK
 
Bisitaldi gidatuak eskainiko dira hitzordua aurretik hartuta 945181918 telefonoan.
2014ko maiatzaren 20tik urriaren 19ra bitartean.
Bisitaldiak ordubete iraungo du gutxi gorabehera.
Bisitaldi gidatua doakoa da, Museorako sarrera ordainduta.
 
 

  • Irudiak
    null