Cookie
noiztik: 
2013/11/14 
noiz arte: 
2014/04/28
Artisten erretratuak eta autoerretratuak Arabako Arte Ederren Museoan
Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Arabako Arte Ederren Museoan oso zabal adierazirik dagoen generoa da erretratua, baina oraingoan, bada beste gauza bat atentzioa eman diguna eta da artista batzuek beste batzuk nola ikusten dituzten, edo haien burua nola ikusten duten, eta horregatik beraien aurpegiak dira erakusketaren erabateko protagonistak.

Erakusketan 38 lan daude ikusgai, margo, eskultura, marrazki eta grabatuak kontuan hartuz gero, gehienak euskal egileenak, asko arabarrak, bai eta espainiar margolarien hainbat adibide ere, haietarik batzuk Prado Museoaren gordailu direlarik.

Ignacio Díaz Olano, Fernando Amárica, Pablo Uranga, Lorenzo Fernández de Viana, Francisco Iturrino edo Antonio de Guezala artistek egindako irudiek erretratuen galeria bat osatzen dute, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera artekoa.Lan zaharrenetik berrienera doan 100 urte inguruko ibilbidea, hainbat proposamen plastiko ilustratzen dituena, akademikoenetatik modernotasunaren beraren adierazpen baliabideez jada blai daudenetara.

  • Irudiak
    null