Cookie
noiztik: 
2013/05/20 
noiz arte: 
2014/03/30
Félix Resurrección Hidalgo: "Santiago Apostoluaren Agerpena Ramiro I.a erregearen aurrean Clavijoko bataila baino lehen"
Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Ordutegia eta argibide osoa: Arabako Arte Ederren Museoa

Hainbat esku hartze egin dira Arabako Arte Ederren Museoaren bildumako artelanetan, eta haietatik nabarmenenei balioa emateko aurkezpen zehatzak egiten dira, zaharberritze prozesuen azterketarekin batuz arte eta historia ikerketa. Prado Museoak Arabako Arte Ederren Museoan gordailuan lagatako lana Zaharberrikuntza Zerbitzuak zaharberritu du, Prado Museoaren beraren ikuskaritzapean.

 
 
Félix Resurrección HIDALGO Y PADILLA XIX. mende amaierako margolari filipinar ospetsuenetako bat izan zen, Manilan hezia lehenengo, eta gero Madrilen eta Parisen. Ikasketetan arrakasta nabarmena izan zuen, eta sari asko lortu zituen, nola Filipinetan hala Espainia, Frantzia eta Estatu Batuetan.
 
Madrilgo Itsasoz Haraindiko Museo-Liburutegikoa izan zen margolan hau. Baina 1908an itxi egin zuten eta hango XIX. mendeko funts artistikoak Arte Modernoaren Museora eraman zituzten; era berean, azken hori 1971n itxi eta gero, Prado Museora eraman zituzten. 1908an Arte Modernoaren Museoak Gasteizko Ramiro Maeztu Institutuari (egungo Eusko Legebiltzarra) eman zion margolan hau, eta 1944an, orduko Probintzia Museora eraman zuten, gaur egun Arabako Arte Ederren Museoa den horretara.
 
Clavijoko borroka baino lehen, Santiago apostolua Ramiro I.aren aurrean agertu zen unea erakusten du. Honako lemapean: “in hoc signo vincis” (seinale honekin irabaziko duzu), artista honek kriseilu baten argiarekin ozta-ozta argiztatua dagoen kanpadenda baten barrualdea erakusten du. Bertan Santiago apostoluak bere ordenako gurutze gorria duen zutoihal zuria dauka eskuan. Ramiro I.a lo dago, jarrera artifiziotsu eta bitxi batean, eta haren ondoan bi hurreko ditu hura zaintzen. Atzealdean, gortina handiekin irekita dagoen kanpadendako atalasean, soldadu batzuek erregearen loaldia babesten dute, ilargi betearen argipean.
 

  • Irudiak
    null