Cookie
Bibat. Fournier Karta Museoa

Bilduma

Heraclio Fournier 100 urte geroago  

Bildumaren historia

 

Arabako Fournier Karta Museoko bilduma 1916an hasi zen, Heraclio Fournier jauna hil ondoren, karta fabrikaren buru gisa haren iloba Félix Alfaro Fournierrek ordeztu zuenean. Bere bildumazaletasunak, kartagile bezala zeukan interes profesionalaz gainera, bilduma hau hastera eraman zuen, hainbat erosketa eta dohaintzaren bitartez handituta.

Garrantzi berezia izan zuen 1970ean Thomas De La Rue-ren bilduma enkantean erosteak. Ordura arte, Londresko British Museum-en gordailatuta egon zen bilduma hori. Horren erosketarekin, Europan gordetzen diren ale zaharrenetako batzuk jaso ziren.

1984an, Arabako Foru Aldundiak bilduma erosi zuen eta Arabako Arte Ederren Museoko zenbait aretotan ikusgai jarri zuen. Harez gero, funtsen gehikuntza eta erakusketa beharrizanak zirela eta, bilduma Bendaña jauregian eraman zen. Jauregi hau 1994 urtetik aurrera Arabako Fournier Karta Museoaren egoitza da.

Online Katalogoa


Bendaña jauregia

Arrieta-Maestu edo Bendaña jauregia Vitoria-Gasteizko alde zaharraren ekialdean dago. Juan López de Arrietak agindu zuen eraikitzea, 1525ean, Maestuarren Erdi Aroko dorre zaharraren orubean. Haren eraikitzea 1560an bukatu zen.

Hiru solairuko harlanduzko eraikinean Pizkunde bete-beteko antolaketa eta apaingarriak dira nagusi, batez ere, patioko ibilguan. Dena dela, eraikinak gotiko berantiarreko ezaugarri batzuk ere baditu, hala nola: fatxada nagusian dagoen arku zorrozdun atea eta barruko eskaileraren gainean dagoen izar formako ganga oktogonala. Fatxadako dorre zilindrikoa jauregiaren jabeen harrokeriaren sinboloa da.

Arrieta-Maestu jauregia 1886. urtean saldu zuen urte horretan Arrietatarren oinordekotza zuen Bendañako markesak; harrezkero markesaren izenaz ezagutzen da eraikina. Urte batzuk geroago Teodoro de Aguirrek erosi zuen, eta altzarien fabrika eta erakusketarako erabili zuen, harik eta Arabako Foru Aldundiak erosi zuen arte, bai eta zaharberritu eta Fournier Karta Museo bihurtu ere.

 

Bisita birtuala: Fournier Karta Museoa

 


 

 

Erakusketak

ERAKUSKETA IRAUNKORRA:

Arabako Karta Museoaren erakusketak XV. mendetik gaur egun arteko karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta tematikoa eskaintzen du. Gaur egun, museoak 20.000 ale baino gehiagok osatutako funtsak dauzka. Bost kontinenteetako karta sortak ditu, garai eta teknika guztietakoak, askotariko gaiak azaltzen dituztenak eta artean eta historian zehar ibilaldi luzea egiteko modua ematen dutenak.

Bisitaldia Bendaña jauregiko patioan hasten da, non kartak inprimatzeko teknika ezberdinak aurkeztu eta azaltzen baitira. Lehenengo solairuan, bildumako karta zaharrenetako batzuk ikus ditzakegu, hala nola Proventzako karta sorta bat edo Rhin garaiko plegu bat, Erdi Arokoak biak, baita Espainian XIX. mendean litografiatutako lehenengo karta sortak ere.

Museoan arreta berezia eskaini behar zaio Vitoria-Gasteizen Heraclio Fournier-ek sortu eta haren iloba Félix Alfaro Fournier-ek jarraitutako karta-enpresaren historia eta garapenari. Bigarren hau izan zen Museo honen bildumaren sustatzailea.

Bigarren solairuko aretoak gaika antolatuta daude: jokoak, literatura, geografia, musika, magia, tarota...

 

Fournier Karta Museoko areto bat

 
ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK ETA EKINTZAK:
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kartomagia (2014)
 
 
 
 

+INFO

Liburutegia
Museoak liburutegi espezializatua dauka. Horren bibliografia funtsa karten ikerkuntza eta dokumentaziora bideratuta dago.

Online Katalogoa

Ordutegia: asteartetik ostiralera, 9etatik 14etara (hitzordua hartuta, 945 203700)

Auditoriuma
Areto handi bat dago hainbat ekitaldi egiteko, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak…

Hezkuntza eta Zabalkundea
Erreserba eta informazio telefonoa: 945 203707

Argitalpenak
Salgai museoaren harrera gunean

Bulegoaren ordutegia
astelehenetik ostiralera, 8:00 - 15:00

Beste zerbitzu batzuk

  • Ezgaitasuna duten pertsonentzako sarbide eta zerbitzuak. Ikustaldia egiteko doako gurpildun aulkiak.
  • Haurtxoen aldagailuak
  • Atsedengunea 
  • Arropazaindegia 
  • Informazio zerbitzua

 

Pliego británico de finales del siglo XVII.  Fragmento

  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Bibat. Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa

Posta helbidea:
Aiztogile kalea, 54 01001 - Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 - 203700
e-maila:
museonaipes@araba.eus>
Ordutegia:

 

Asteartetik larunbatera:
10:00-14:00 / 16:00-18:30

Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00

Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita
 

Sarrera dohainik 

 

Hezkuntza Jarduerak

HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

  • Hezkuntza programak
  • Bisita gidatuak eta dinamizatuak
  • Lantegi didaktikoak
  • Familientzako programak

 

Telefonoa: 945-203707

educacionmuseosyarqueologia@araba.eus