Cookie

Done Mikel Eliza

Udalerria: 
OYÓN-OION
Nukleoa: 
Labraza

Eliza hau XV. eta XVI. mendeetan egin zen, hiribilduko harresiko zati bat baliatuz elizaren iparraldeko horma egiteko. Tenpluko oinplanoa aretokoa da, eta haren burualdea oktogonala da. Baoak eta arkuak puntu erdikoak edo zorrotzak dira eta hegoaldeko fatxadan daude. Halaber, tenpluaren eraikuntza dataren ondorengo zenbait eraikin ditu; adibidez, sakristia (XVI. mendekoa, burualdearen hegoaldeari itsatsita; pentagono oinplanoa du eta laranja erako gangaz estalita dago), dorrea (XVIII. mendekoa; kanpandorre poligonala du), eta koroko luneta ganga eta nabeko sabai lisoa (XIX. eta XX. mendeetakoak). Elizaren barruan, Erdi Aro osteko pontea dago, kopa lisoa eta fuste zilindrikoa dituena.

Iglesia de San Miguel

Herri honetako beste eliza batzuk OYÓN-OION