Cookie
Formulario seleccin temas

Arte Ederren Museoa

Bilduma

Bildumaren historia

Augustin-Zulueta jauregian kokatuta, eraldaketa ugari jasan ditu 1942an fundatu zenetik gaur egun XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen, eta bereziki, 1850-1950 bitarteko euskal artearen museo bihurtu arte.

Hasieran Arabako Etxe moduan eraiki zenean, arte eta arkeologia museoak izan ziren bertan, bai eta probintziako artxiboa eta liburutegia, Fournier Karta Museoa eta numismatikako bilduma ere.

Arte Ederren bilduma Arabako Foru Aldundiaren beraren ondareko obrekin osatu zen, eta Gasteizko Elizbarrutiko, Prado Museoko, Arte eta Lanbide Eskolako, pertsona pribatuen eta erakundeak ordutik hasi zituen erosketen gordailu garrantzitsuekin ere bai. 60ko hamarkadan, hitzarmena izenpetu zen Amarica Fundazioarekin, Fernando Amarika artista arabarraren ondarea modu iraunkorrean erakusteko, 70koa, berriz, arte garaikideko bilduma garrantzitsua hastearekin nabarmendu zen.

1999 berebiziko garrantzia duen urtea izango da bere historian, eraldatzeko instalazioak itxi zirenean, bere edukiak ere berrantolatu egin zirelako, bildumak banatuta: obra klasikoa, gehien bat gai erlijiozkoak, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora (Gasteizko Sortzez Garbiaren katedrala), eta arte garaikideko bilduma eraiki berri zen eraikinera, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museora.

 

Online Katalogoa

 

Augustin-Zulueta Jauregia

  Hall museo

Ricardo Augustin eta Elvira Zulueta jaun-andreek jauregi hau eraikiarazi zuten 1912 eta 1916 artean, Javier de Luque eta Julián de Apraiz arkitektoen zuzendaritza pean zabalgune gasteiztarreko inguru noblean, Senda ibilbidean, hain zuzen. Eraikin galanta da, oin karratuko ataritzarraren inguruan eratua, sotoa, behe solairua eta beste bi solairu dituena. Oin horri beste bi eraikin deutse, bata, fatxada nagusiko ataria da, eta bestea, eskailerak, jangela nagusia eta lorategia lotzen dituztenak. Lorategi hori da, hain zuzen ere, etxearen bitxikerietariko bat.
1941ean, Arabako Foru Aldundiak Augustin jauregia erosi zion bere jabe Dávila-ko kondeari.

Gaur egun hiru atal desberdinetan banatzen da: jatorrizko eraikina, Augustin-Zulueta jauregia, hirurogeiko hamarkadako zabaltze aldea eta erantsitako eraikin bat, erabat berria. Azken honetan kokatuta dago museoko sarrera. Lan hau 1999. eta 2001. urteen artean egin zen. Multzo osoa eraberritu eta egokitu egin da, museoaren beharrizan berrietara, hobetuta modu horretan sarbideak, ibilbidea eta bisitariarentzako zerbitzuak.

 

BIDEOA: Augustin Jauregia

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Erakusketak

ERAKUSKETA IRAUNKORRA
 
Arabako Arte Ederren Museoa 1850-1950 urteen arteko euskal artean dago espezializatua. Hainbat egileren bidez bere bilakaera antzematen da, hasi Juan Angel Saez, Juan Barroeta edo Antonio Mª Lekuona bezalako aitzindariengandik eta lengoaia inpresionista eta postinpresionista erabiltzen duten Dario Regoyos, Francisco Iturrino, Juan Etxebarria, Aurelio Arteta edo Ignazio Zuloaga bezalakoengana. Elias Salaberria eta Ramon eta Valentin Zubiaurreren konposizio handiek orduko inguruko nekazaritza eta industria gizartearen testigantza eskaintzen dute gainera, desagertzeko arriskuan zirenak Euskal Herriko industrializazioaren garapena zela eta.
 
Ignazio Diaz Olano margolariak txoko berezia dauka, Arabako margolaritzan ezinbesteko figura baita, bere lanetan genero guztiak landu zituelako, bereziki gai kostunbristak, irakaskuntzan ere arituta, artista arabar askoren maisu izanik. Margolari honen izenburu enblematikoak dira Jatetxea, Kalbarioko erromeriako itzulera edo Angelusa errezatzen soroan eta museoko bildumaren mamiaren zati dira.
 
Arabar arteak berriz ere presentzia handia du Fernando Amarikari modu monografikoan eskainita dauden aretoetan, bere Fundazioaren jabetza diren eta hemen era iraunkorrean gordailaturik dauden artelanekin. Ibilbidea modu kronologikoan antolatu da eta aukera ematen du haren karrera luzean zehar erabilitako joera estilistikoen segida (errealismoa, inpresionismoa, espresionismoa) eta paisaia agertzeko haren jaidura berezia nabaritzeko. Gehienek euskal lurraldeko tokiak erakusten dituzte, baten batzuetan Errioxa, Gaztela eta bestelako alderdiak ere ikus badaitezke ere.
 
1912ko jauregiko aldean kokaturik, XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen bilduma, kopuruz txikia baina kalitatez garrantzitsua, batez ere erretratu eta paisaien bitartez agertzen da. Lan horietan trantsizioa nabari da, pintura klasiko eta akademikotik erromantizismoaren saio berezkoagoetara edo mugimendu errealistaren tankera zuzenagora. Vicente Lopez, Federico eta Raimundo Madrazo, Carlos Haes, Aureliano Beruete, Joaquin Sorolla edo Jose Maria Sert margolariak dira horren erakusgarri.
 
 
EGUNGO BEHIN-BEHINEKO ERAKUSKETAK
 
 
 
 
AMAITUTAKO BEHIN-BEHINEKO ERAKUSKETAK
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

+INFO

Liburutegia
Museoak liburutegi espezializatua dauka Arte Historian oro har, eta zehatzago, 1850-1950 garaiko euskal arteko gaietan. 
 

Liburutegiko funtsak kontsultatu ahal dituzu Kultura Etxeko katalogoan.

Museoko liburutegiaren ordutegia: asteartetik ostiralera, 9:00 - 14:00, hitzordua hartuta.  Telefonoa: 945181918

Erabilera askotarako aretoa
Areto handi bat dago hainbat ekitaldi egiteko, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak…

Hezkuntza
Ikustaldi gidatuak, lantegiak eta jarduera didaktikoak

(hitzordua hartuta, 945 181818 - ext. 52096). educacionmuseosyarqueologia@araba.eus

Argitalpenak
Salgai museoaren harrera gunean

Bulegoaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:00 - 14:00

Beste zerbitzu batzuk

  • Ezgaitasuna duten pertsonentzako sarbide eta zerbitzuak
  • Atsedengunea
  • Arropazaindegia
  • Informazio zerbitzua

 

Bisita birtuala. Arte Ederren Museoa

Agenda

  • 2018/03/06

    Beste Ginea bat bilduman

    Anselmo Guinea margolari bilbotarraren lanen erakusketa, Aldundiak Museoaren bildumarako beste lan bat eskuratu ondoren:  "Meza nagusia Derioko elizan" edo "Korua".
    Lan berri honekin, lehendik bilduman zeuden margolari beraren beste hiru lanak egongo dira: "María Artaberen erretratua", "Jaun baten erretratua" eta "Aurreskua".
     
     
     
     
     
    Hasiera data :
    2017/10/26
    Amaiera data:
    2018/03/11
    Lekua
    Arabako Arte Ederren Museoa
    • 2017/10/25

      José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua Arabako Ondarean

       
      2019ko urtarrilaren 31ra arte
      Informazio gehiago Behera kargatzeko eremuan
      Hasiera data :
      2018/04/25
      Amaiera data:
      2019/01/31
      Lekua
      Arabako Arte Ederren Museoa
      • Irudiak
        null

      Harremanetarako datuak

      Arte Ederren Museoa

      Posta helbidea:
      Frai Francisco ibilbidea, 8 01007 Vitoria-Gasteiz
      Telefonoa:
      945 18 19 18
      Faxa:
      945 18 19 19
      e-maila:
      museobellasartes@araba.eus>
      Ordutegia:

       

      Asteartetik larunbatera:
      10:00 -14:00 / 16:00 - 18:30

      Igande eta jaiegunetan:
      11:00 -14:00

      Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik

      Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

      Sarrera doan

       

       

      Hezkuntza Jarduerak

      HEZKUNTZA

      • Hezkuntza programak
      • Bisita gidatuak eta dinamizatuak
      • Lantegi didaktikoak
      • Familientzako programak

       

      Telefonoa:

      945-181818  ext. 52096

      educacionmuseosyarqueologia@araba.eus