Bildumaren historia
Augustin-Zulueta jauregian kokatuta, eraldaketa ugari jasan ditu 1942an fundatu zenetik gaur egun XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen, eta bereziki, 1850-1950 bitarteko euskal artearen museo bihurtu arte.
Hasieran Arabako Etxe moduan eraiki zenean, arte eta arkeologia museoak izan ziren bertan, bai eta probintziako artxiboa eta liburutegia, Fournier Karta Museoa eta numismatikako bilduma ere.
Arte Ederren bilduma Arabako Foru Aldundiaren beraren ondareko obrekin osatu zen, eta Gasteizko Elizbarrutiko, Prado Museoko, Arte eta Lanbide Eskolako, pertsona pribatuen eta erakundeak ordutik hasi zituen erosketen gordailu garrantzitsuekin ere bai. 60ko hamarkadan, hitzarmena izenpetu zen Amarica Fundazioarekin, Fernando Amarika artista arabarraren ondarea modu iraunkorrean erakusteko, 70koa, berriz, arte garaikideko bilduma garrantzitsua hastearekin nabarmendu zen.
1999 berebiziko garrantzia duen urtea izango da bere historian, eraldatzeko instalazioak itxi zirenean, bere edukiak ere berrantolatu egin zirelako, bildumak banatuta: obra klasikoa, gehien bat gai erlijiozkoak, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora (Gasteizko Sortzez Garbiaren katedrala), eta arte garaikideko bilduma eraiki berri zen eraikinera, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museora.
Augustin-Zulueta Jauregia
Ricardo Augustin eta Elvira Zulueta jaun-andreek jauregi hau eraikiarazi zuten 1912 eta 1916 artean, Javier de Luque eta Julián de Apraiz arkitektoen zuzendaritza pean zabalgune gasteiztarreko inguru noblean, Senda ibilbidean, hain zuzen. Eraikin galanta da, oin karratuko ataritzarraren inguruan eratua, sotoa, behe solairua eta beste bi solairu dituena. Oin horri beste bi eraikin deutse, bata, fatxada nagusiko ataria da, eta bestea, eskailerak, jangela nagusia eta lorategia lotzen dituztenak. Lorategi hori da, hain zuzen ere, etxearen bitxikerietariko bat.
1941ean, Arabako Foru Aldundiak Augustin jauregia erosi zion bere jabe Dávila-ko kondeari.
Gaur egun hiru atal desberdinetan banatzen da: jatorrizko eraikina, Augustin-Zulueta jauregia, hirurogeiko hamarkadako zabaltze aldea eta erantsitako eraikin bat, erabat berria. Azken honetan kokatuta dago museoko sarrera. Lan hau 1999. eta 2001. urteen artean egin zen. Multzo osoa eraberritu eta egokitu egin da, museoaren beharrizan berrietara, hobetuta modu horretan sarbideak, ibilbidea eta bisitariarentzako zerbitzuak.
Liburutegia
Museoak liburutegi espezializatua dauka Arte Historian oro har, eta zehatzago, 1850-1950 garaiko euskal arteko gaietan.
Liburutegiko funtsak kontsultatu ahal dituzu Kultura Etxeko katalogoan.
Museoko liburutegiaren ordutegia: asteartetik ostiralera, 9:00 - 14:00, hitzordua hartuta. Telefonoa: 945181918
Erabilera askotarako aretoa
Areto handi bat dago hainbat ekitaldi egiteko, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak…
Hezkuntza
Ikustaldi gidatuak, lantegiak eta jarduera didaktikoak
(hitzordua hartuta, 945 181818 - ext. 52096). educacionmuseosyarqueologia@araba.eus
Argitalpenak
Salgai museoaren harrera gunean
Bulegoaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:00 - 14:00
Beste zerbitzu batzuk
Asteartetik larunbatera:
10:00 -14:00 / 16:00 - 18:30
Igande eta jaiegunetan:
11:00 -14:00
Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik
Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita
Sarrera doan
Telefonoa:
945-181818 ext. 52096