Cookie
Formulario seleccin temas

Arma Museoa
 
 

Bilduma

 

Online Katalogoa

Hirurogeiko hamarkadan, Félix Alfaro Fournier jaunak Arabako Foru Aldundiari arma eta askotariko gauzen multzo bat laga zion. Arabako Arma Museoaren jatorria izan zen hori. Bilduma ondoko hamarkadetan gehituz joan zen, erosketak eta beste dohaintza batzuk zirela medio.

Gobeo-Gebara-San Juandarren armarridun etxea, hirigune historikoan zaharberritutako eraikina, Arma Museoa eta Arkeologia Museoa biltzen zituen egoitza bihurtu zen, 1966an.
Laster, lekurik eza zela eta, nabarmendu egin zen bilduma egokiro erakutsi ahal izateko toki batera aldatu beharra zegoela; horrela, Arabako Foru Aldundiak Ajuria Enea jauregia erosi eta gero, horri erantsitako eraikuntzak egokitu egin ziren, Arma Museoa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, 1975az gero bertan kokatu ahal izateko.

Bilduma, funtsean, Historiaurretik XX. mendearen hasierara arteko eraso eta defentsa-armek eta horiekin loturiko tresnek osatzen dute, baita informazio osagarria ematen duten zenbait osagai ere. Hori guztia bi solairutan banatzen da eta irizpide kronologikoen arabera antolatuta dago.

Arabako Arma Museoaren garrantzia ez datza bilduman bakarrik; horrez gainera, XIX. mendearen azkenaldeko eta XX.aren hasiera aldeko Euskal Herriko armagintza garrantzitsua agertzen du, arma-lantegi eta fabrika asko sortu ziren garaikoa, horiek ere Museoan azaltzen direlarik.

Historiaurreko armak eta beren bilakaera teknikoa, erabilera arrunteko gauzetatik abiatuta, azaltzen dira. Metal Aroko arma zurien oinarrizko motak ikus daitezke, lehen brontzez eta gero burdinaz eginak, hala nola falcata izenekoak –Penintsularen ekialdearen bereizgarria den ezpata makurrak-.

Erdi Aroko hainbat balezta azaltzen dira. Arma hauek arkua ordeztu zuten, indar eta helmen handiagoa baitzuten, eta garrantzi handienekoak izan ziren su-armak hedatu ziren arte. Interes berezia dute Gasteizko goialdean egindako indusketetan aurkitutako kamisoteak, ezpata laburrek eta beste arma batzuek. XII. mendearen amaiera aldean datatuak dira.

Erakusketak

Historiaurreko armak eta beren bilakaera teknikoa, erabilera arrunteko gauzetatik abiatuta, azaltzen dira. Metal Aroko arma zurien oinarrizko motak ikus daitezke, lehen brontzez eta gero burdinaz eginak, hala nola falcata izenekoak –Penintsularen ekialdearen bereizgarria den ezpata makurrak-.
 
Erdi Aroko hainbat balezta azaltzen dira. Arma hauek arkua ordeztu zuten, indar eta helmen handiagoa baitzuten, eta garrantzi handienekoak izan ziren su-armak hedatu ziren arte. Interes berezia dute Gasteizko goialdean egindako indusketetan aurkitutako kamisoteak, ezpata laburrek eta beste arma batzuek. XII. mendearen amaiera aldean datatuak dira.
 
Defentsa aldetik, burdin ezkatazko halakreta eta altzairuzko mailazko kota, XII. mendetik aurrera erabili zena, elementurik garrantzitsuenak izan ziren XV. mendean armadura agertu zen arte.
 
Lehenengo su-arma eramangarrien eraikuntza (esku-kainoia, jatorria artillerian duena), XV. mendearen erdialdean, eta haien erabileraren hedapena eta ondoko mendeetako bilakaera teknikoa zabal azaltzen dira Museoko bilduman.
 
Azkenik, afrikar, ekitaldetar eta arabiar armei eskainitako atalak ale guztiz desberdinak erakusten dizkigu: Afrika erdialdeko Historiaurreko lantzetatik XVI. mendearen amaiera aldeko japoniar samurai armadura baliotsuetara.
Museoaren atal berezi bat 1813. urtean, Independentziako Gerra amaitzear zegoela, Gasteizen izan zen guduari buruzkoa da. Bertan, frantses tropak, atzeraka zihoazela, garaitu egin zituen ingeles-espainiar-portuges armadak. Guduaren planetan esku hartu zuten pertsonaietako batzuen erabilera pertsonaleko gauzak, guduan erabili ziren armak eta haren mementu erabakigarrien maketak eta dioramak direla medio azaltzen da gerra-gertakari hau.
 
 
ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK ETA HITZALDIAK:
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

+INFO

Liburutegia
 
Museoak liburutegi espezializatua dauka. Horren bibliografia bildumaren ikerkuntza eta dokumentaziora bideratuta dago.
 
 
Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10etatik 14etara (hitzordua hartuta, 945 181925)
 
Hezkuntza eta Zabalkundea
 
Erreserba eta informazio telefonoa: 945 181918, luz. 52096
 
Ezgaitasuna duten pertsonentzako sarbide eta zerbitzuak
 
  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Arma Museoa

Posta helbidea:
Frai Francisco ibilbidea, 3 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945-181925
e-maila:
museoarmeria@araba.eus>
Ordutegia:

 

Asteartetik larunbatera:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan:
11:00 - 14:00

Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita


Sarrera dohainik 

 

Hezkuntza Jarduerak

HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

  • Hezkuntza programak
  • Bisita gidatuak  

Telefonoa: 945-181818, luz. 52096

educacionmuseosyarqueologia@araba.eus