Cookie
Bibat. Arkeologia Museoa

Bilduma

 

Bere erakusketa iraunkorrean 1.500 objektu inguru daude erakusgai, Arabaren historia azaltzen dutenak Historiaurretik Erdi Arora bitartean.

Hala ere, museoak bere funtsetan bilduma askoz aberatsagoa gordetzen du, XIX. mende bukaeratik Arabako Lurralde Historikoan egindako indusketa arkeologiko guztien materialak jasotzeko tokia delako gaur egun.

   Bisita birtuala: Arkeologia Museoa

 
Museoaz gain, Araban bisita ditzakezue harrera zentroa dituen beste bi aztarnategi
 
 
 

Erakusketak

ERAKUSKETA IRAUNKORRA:


Hiru solairu dauzka museoak eta, haietan, Historiaurretik Erdi Aroa bitarteko kronologia duten era guztietako objektuak ikus daitezke.
 

Lehen solairuan, Paleolito Aroan gure arbasoek harrian egindako lehen tresnak daude erakusgai. Ondoren, tresna horiexek izan zuten bilakaera teknikoa ikus daiteke, alegia, ehiztari eta biltzaile izatetik produzitzera igaro zen gizartearen isla: Neolito Aroan gertatutako nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta lehen zeramiken zabaltzea. Azkenik, era guztietako objektuak (apaingarriak, armak, tresnak, etab.) egiteko metaleen (lehenengo kobrearen eta, ondoren, brontzearen) aurkikuntza eta erabilerak ekarri zuen iraultza ikus daiteke.
 

Bigarren solairuan, metalak zabaltzeko prozesuaren jarraipena ikus daiteke, burdina erabiltzen hasi eta sendartu zenean, Kristoren aurreko lehen milaurteko kastroen kultura materialaren ohiko lehengai gisa. Hain da aberatsa Araban garai hau, solairu osoa duela beretzat.
 

Azkenik, hirugarren solairuan erromatar munduarekin izandako kontaktuak sortutako eraldaketak jaso dira: hiriak, galtzadak, nekazari munduko villak, termak eta abarrak agertzea. Bukatzeko, Antzinate Berantiarreko eta Erdi Aroko objektuak daude erakusgai, nekropoli, herrixka, eliza eta garaiaren bukaera aldeko berpiztea ekarri zuten hiribildu berrietatik jasotakoak.

 

ALDI  BATERAKO ERAKUSKETAK ETA HITZALDIAK:

Jatorria. Paleolito Aroa Araban

Baskonia. Bitarteko lurra.

Egiptoko animalia sakratuak. Bidaia bat momifikazioaren sekretuetara.

 


 

 

+INFO

Zerbitzuak
 

Arabako arkeologia ondarearen kudeaketa osorako bulego teknikoa.
Banako, udal eta enpresentzako administrazio izapideak eta aholkuak.

 

Laborategia eta Ikerlarientzako gela
 

Arkeologian espezializatutako liburutegia

10.000 liburu irakurgai.

 

Monografien zerrenda (PDF bilakaerarekin CTRL F)

Aldizkarien zerrenda (PDF bilakaerarekin CTRL F)
 

Astelehenetik ostiralera 8:30 – 14:30

(hitzordua hartuta 945 20 37 00 / museoarqueologia@araba.eus)

 

Auditorioa
Gela bat dago hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak eta abarrak egiteko.

Informazioa eta eskaerak 945 20 37 00 edo bibat@araba.eus

 

Tailerrak eta bisita gidatuak 

Erreserba eta informazio telefonoa: 945 20 37 07

 

Argitalpenak
Harreran salgai edo posta bidez (eskatzeko deitu 945 203700 telefonora edo idatzi museoarqueologia@araba.eus)

 

Beste zerbitzu batzuk

  • Gutxitasunen bat duten bisitarientzat erraztasunak: gurpildun aulkiak daude dohanik museoa ikusi ahal izateko.
  • Haurrak aldatzeko lekua
  • Atsedena hartzeko lekua
  • Arropa lagatzeko lekua
  • Informazio zerbitzua

 

 
  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Bibat. Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa

Posta helbidea:
Aiztogile kalea, 54 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 203700
e-maila:
museoarqueologia@araba.eus>
Ordutegia:

 

Asteartetik larunbatera:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan:
11:00 - 14:00

Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

Sarrera dohainik

Hezkuntza Jarduerak

HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

  • Hezkuntza programak
  • Bisita gidatuak eta dinamizatuak
  • Lantegi didaktikoak
  • Familientzako programak

 

Telefonoa: 945-203707

educacionmuseosyarqueologia@araba.eus