Cookie
Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa

Bilduma

 Harrezkeroztik, hainbat lekutan egon da: 1923an Kontzilio Apaizgaitegian "Elizbarrutiko museoa; bertan, elizari dagozkion arte objektuak erakusteko, behar bezala sailkatuta" inauguratu zen. 1930 eta 1936. urteen artean, Elizbarrutiko Apaizgaitegi berrian instalatu zen eta, 1942 eta 1999. urteen artean, Augustin Jauregian jasotako museo instituzioen funtsen zati aitortu zen, Arabako Etxearekin, Museo Probintzialarekin eta Arte Ederren Museoarekin batera. Harria, Enborra, Taula, Mihisea eta Zilarra. Tenpluan espiritualtasuna eta museo alorra nagusi dira; izan ere, girolako kaperak museoaren areto bihurtzen dira.

 Azkenik, 1999. urtean, museo hori Katedral Berrian inauguratu zen, Elizbarrutiaren eta Arabako Lurralde Historikoaren erlijio ondarea berreskuratu, kontserbatu, aztertu eta zabaltzeko.

Bilduma osatzen duten obren jatorriak honakoak dira: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Gotzaindegia eta Elizbarrutiko elizak. Kronologia hurrenkeraren araberako bost ataletan banatzen dira eta material edo teknika nagusien arabera izendatu dira:

 Museoa Katedral Berrian dago. Eraikin neogotikoa da eta 1907an hasi zen eraikitzen; 1914 eta 1946. urteen bitartean obra geldirik egon zen eta 1969an kontsakratu zen. Barrualdea gardena da eta garaiera handiko bost nabe ditu; Maumejean Etxeko beirate bikainek argitzen dituzte nabe horiek.

 Elizbarrutiko Museoa sortzeko ideia XX. mendekoa da; orduan hasi ziren Apezpikutza Jauregiaren bulegoetan biltzen bildumako lehenbiziko obrak.

 
 

Erakusketak

Erakusketa iraunkorra

Bilduma kronologia hurrenkeraren araberako bost ataletan banatzen da, eta atalak material edo teknika nagusien arabera izendatu dira:

HARRIA. Eskultura prerromanikoa eta erromanikoa. V-XIII. mendeak. Gure lurraldeko kristautasunaren arte adierazpenik zaharrenetakoak ikus daitezke: estelak, hilobiak, aldareak, kapitelak, leihateak, mentsulak…

ENBORRA. Imajina gotikoak. XIV-XV. mendeak. Egurrean zizelkatutako eskultura dago; horrek Ama Birjina Haurrarekin –Andre Maria–, Kristo Gurutziltzatua eta herritarren jainkozaletasuneko santuak irudikatzen ditu. Halaber, ohol gaineko pintura ikus daiteke.

TAULA. Errenazimenduko obra. XVI. mendea. Flandrian jatorria duen artea eta erretauletan ikusgai dagoen bertoko artea elkarrekin daude. Flandriako triptikoaren taldea, Hamaika Mila Birjinen erlikitegi bustoak, Fontechako San Nikolas Barikoa elizako erretaula eta izen handiko hainbat artistak –besteak beste, Juan de Anchietak– pintatutako edo zizelkatutako erretaulen zatiak gailentzen dira.

MIHISEA. Pintura barrokoa. XVII-XVIII. mendeak. Ibilbidea estilo manierista duen obra batekin hasten da (El Grecoren San Frantzisko) eta italiar estiloko pintura barrokoarekin –besteak beste, José de Ribera edo Luca Giordanorenarekin– jarraitzen du. Gainera, Espainiako eskolak Alonso Cano eta Juan Carreño de Mirandaren Sortzez Garbiaren mihisetan daude irudikatuta.

ZILARRA. Urregintza. XIII-XX. mendeak. Prozesio gurutze, ekisaindu, kopoi, kaliza, pixide, krisma ontzi, nabeta, erlikia ontzi, eta abarren bilduma handiak erlijio urregintza begiesteko aukera ematen du, garai erromanikotik hasi eta XX. mendeko joerak arte.

Gainera, LITURGIA izeneko areto berezi bat eta Félix Alfaro Fournierrek dohaintzan emandako XVIII. mendeko Napoliko jaiotza daude ikusgai.
 

Aldibaterako erakusketak (ikusi agenda)

  • Olanoko San Bartolomeren erretaula

Lupa

Espazio txiki honetan arte obra bat modu berezian erakutsi nahi da. Batzuetan, aurkitu diren pieza ezezagunak erakutsi nahi dira eta, beste batzuentan, aurretik behar besteko balorazioa jaso ez duten obrak berreskuratu eta bertan erakutsi nahi dira. Gehienetan, gurtza obrak dira; horiek jatorriko elizetara itzultzen dira, baina museoak eskuratukako obra berriak ere ikusgai daude.

  • "Kexaako altxorra"

 

Erakusketen historikoa

  • 2005-2006. San Frantzisko Asiskoa El Grecok Pintatua. Euskal Herriko Koadroak
  • 2008-2009. Eskultura Akademikoa Araban. XIII. mendeko Madrilgo eskola
  • 2009. Arabako Errioxa artearen historian
  • 2009-2010. Ama Birjina, Maria Magdalena eta San Juan, Arteko Santutegiko hiru eskultura. Artziniega

Lupa:

  • 2002. Luis Tristanen Kristo Gurutzitzatua. Uribarri, Aramaio
  • 2003. Arnao de Bruselasen kalbarioa. Angostina
  • 2004. Sortzez Garbia. Bastida
  • 2006. Irudi hormartekatuak. Gáceta.
  • 2008. Antiguako Andre Mariaren Santutegiko triptiko flandestarra. Orduña

 

+INFO

Hezkuntza jarduerak
Erreserba eta informazio telefonoa: 945 150631

Kontsulta espezializatuak
Bildumako obrei buruz edota elizbarrutiko ondare artistikoari buruzko kontsultak argitzen ditugu, ikerlariei zein edozein pertsonari.

Argitalpenak
Museoaren gida, aldibaterako erakusketen katalogoak, liburuxka monografikoak, hezkuntza orriak, kromo-albuma, laminak eta posta-txartelak.

Beste zerbitzu batzuk

  • Ezgaitasuna duten pertsonentzako sarbide eta zerbitzuak
  • Informazio zerbitzua
     

Agenda

  • 2010/03/29

    Kexaako altxorra

    Euskara, Kultura eta Kirol saila

    Artelan multzo hau Aialatarrek beren leinuaren oinetxea den Kexaan utzitako ondarearen erakusgarri da. Kexaako multzo monumentala beraien bizitokia eta familiaren panteoia izan zen XI. mendeaz geroztik.
    Fernan Perez de Aialak edo bere seme zen Aiala Kantzilerrak ondare aberatsa utzi zuten. Erretaulak, hilobiak, zilargintza lanak, margolanak, jantziak eta liburuak Frantzia, Italia eta Alemaniako arte zentro garrantzitsuetatik ekarri zituzten. Bitxi aparta hauetariko batzuek oraindik ere badiraute.
    Hala nola, San Joan Bataiatzailearen eta Kristo Gurutziltzatuaren eskulturak, XIV. mendekoak; Kristoren Pasioaren triptikoa, 1400. urte inguruan Turingia edo Behe Saxoniako eskolan egindakoa eta partikular batek erakusketarako utzi diguna, baita Arabako ondarearen bi altxorrak ere: Venezian egindako kopoia, XVI. mendearen lehen herenekoa, eta Adatsaren Ama Birjinaren erlikitegia, 1331. eta 1340. urteen artean Avignonen egindakoa.
     

    Hasiera data :
    2010/03/29
    Amaiera data:
    2011/09/30
    Ordua

    Asteartetik ostiralera: 10:00 -14:00 / 16:00 -18:30
    Larunbatetan: 10:00 - 14:00
    Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
    Astelehenetan itxita

    Lekua
    Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
    Antolatzailea:
    Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
    • 2010/03/12

      Olanoko San Bartolomeren erretaula

      Euskara, Kultura eta Kirol saila

      Zaharberritze lan luze eta zorrotza egin ondoren, Olano herrian dagoen San Bartolome elizako erretaula aldi batez ikusgai egongo da museoan. Izan ere, 2013ko otsailera arte ez da elizan behin betiko jarriko.
      1500. urte aldera egindako erretaula handia da, gotiko berantiar estilokoa. Hainbat atal ditu, baita kalitate handiko hamabi margolan eta eskultura ere. Bertan Ama Birjinaren eta San Bartolomeren bizitzaren zikloak azaltzen dira.
       

      Hasiera data :
      2010/03/12
      Amaiera data:
      2013/02/28
      Ordua

      Asteartetik ostiralera: 10:00 -14:00 / 16:00 -18:30
      Larunbatetan: 10:00 - 14:00
      Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
      Astelehenetan itxita

      Lekua
      Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
      Antolatzailea:
      Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
      • Irudiak
        null
      • Bideoa

      Harremanetarako datuak

      Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa

      Posta helbidea:
      Katedral berria (Andre Maria Sortzez Garbia) Cadena y Eleta, z/g 01008 VITORIA-GASTEIZ
      Telefonoa:
      945 15 06 31
      e-maila:
      info@museoartesacro.org>
      Ordutegia:

       

      Asteartetik ostiralera: 10:00- 14:00 eta 16:00-18:30
      Larunbatetan: 10:00-14:00

      Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
      Astelehenetan: itxita

      Hezkuntza Jarduerak

      HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

      • Hezkuntza programak
      • Bisita gidatuak eta dinamizatuak
      • Lantegi didaktikoak
      • Familientzako programak

       

      Telefonoa: 945-150631

      info@museoartesacro.org