Cookie
Natura Zientzien Museoa

Bilduma


Arabako Natura Zientzien Museoa 1986ko maiatzean ireki zen. Beheko harresi zaharreko Aldabeko atearen ondoan ireki ere, mendebaldera begira, Erdi Aroko dorre eder batean Iruñako eta Arabako Otxanda andrea eta bere senar Gereñako Joan jauna XVI. mendean bizi izan ziren lekuan.

Arabako zentro publiko honek zerbitzu eta instalazio orekatuak ditu, bai bisitarientzat eta bai ikertzaileentzat; bestalde, eskaintza museografiko erakargarria egiten du bertako erakusketa aretoetan. Horregatik guztiagatik, erreferentzia puntu bihurtu da Natura Zientzien esparruan.

Museoaren xede dira Arabako gizarteak natura zientzien esparruan duen aparteko kultura ondarearen iraupena bermatzea, errealitate horren ezaguera zientifikoan aurrera egitea eta komunikazio eredu berrien bitartez ezaguera hori kontzientzia kolektibo bilakatzea, horrekin guztiaren geo-bioaniztasunaren ezagueratik sortzen den herri ondarearen kudeaketa jasangarrian nazioarteko erreferentzia-gune bat eta kultura, zientzia, turismo, ekonomia eta aisia-fluxu berrien iturburu bat sortuz.

Halaber, Museoaren helburua errealitate bizi izatea da, bizi garen munduaren gaineko emozio eta ezagutza berrien sortzaile, proposamenetan aitzindari, etengabeko garapenean denboran zehar. Kontzeptu eta egituretan sendo, natura zientzien esparruan erreferente eta paradigma izan nahi du Espainiako museologia berrian; horrela, Gasteizek XXI. mendeko hiri gisa duen ingurumen marka finkatu eta indartuko da; Arabarena, bioaniztasun handiko lurralde gisa eta, azkenik, Arabako gizartearena, ingurumenarekiko bizi behar dugun zintzotasunaren eta sentsibilitatearen erreferente gisa.

 

Erakusketak

Bilduma botanikoak VIT Herbarioan biltzen dira: benetako bitxi bat Atlantikotik Mediterraneorako trantsizioa ezagutzeko. Bertako osagai fanerogamikoak seigarren lekua du herbario iberikoen artean, plegu kopuruari begiratuz gero, eta, hirugarrena, urteroko gehikuntzei erreparatuz gero. Osagai kriptogamikoan Estatuko bigarren herbarioa da, plegu kopuruari begiratuta. 2001eko abenduan VIT herbarioak 146.093 plegu zituen, eta 10.763 taxon ordezkatuta.
Lurraren zientzien esparruan, nabarmentzekoak dira Paleontologia eta Mineralogia Bildumak; hurrenez hurren 10.500 eta 8.500 erregistro dituzte, hau da, ordezkaritza maila oso handia. Euskal Kantauri Arroko paleontologia aberastasunak, orokorrean, eta Arabako probintziarenak, bereziki, ohikoa ez den tipo eta figuratu kopurua ekarri du azken hamarkadan, berezitasun handiko paleontologia aztarnategietatik ekarriak. Hainbat indusketa eta bilketatatik ekarritako sortekin, erregistro kopurua 200.000tik gorakoa da. Horregatik, tipo eta figuratuen hazkunde esponentziala aurreikusten da hurrengo urteetarako.
ANZMaren Mineralogia Bildumak hamar aldiz biderkatu dira museoa ireki zenetik hona, eta gaur egun ere horiek dira gehien hazten ari direnak. Mineralen % 90etik gora Iberiar Penintsulakoak dira; beraz, esan liteke bilduma tematikoa dela. Eta horretantxe dago bere berezitasuna. Egia da ugariak direla horien artean XX. mendearen hasieran ateratako pieza klasikoak, baina bere ordezkaritza maila gorena mendearen bigarren erdikoa da. Funtsean dauden 8.500 aleen artean 1.600 mineral espezie baino gehiago daude, hau da, planetan deskribatu direnen erdia.

 

Zoologia Bildumak dira museoko ugarienak. Ornodunei dagozkienetan 3.205 erregistro daude 486 taxonetarako; ornogabeetan, 341.619 erregistro, dagoeneko 6.000 taxonetik gora zehaztu direlarik.
  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Natur Zientzien Museoa

Posta helbidea:
Jesusen Zerbitzarien kalea, 24 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 - 181924
e-maila:
mcna@araba.eus>
Ordutegia:

 

Asteartetik larunbatera:
10:00-14:00 / 16:00-18:30

Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00

Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

Sarrera dohainik

Hezkuntza Jarduerak

HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

  • Hezkuntza programak
  • Bisita gidatuak eta dinamizatuak
  • Lantegi didaktikoak
  • Familientzako programak

 

Telefonoa: 945-181818   -  52096  telefono-luzapena

educacionmuseosyarqueologia@araba.eus