Cookie

Laguntzak eta dirulaguntzak

"Ernestina de Champourcin" poesia lehiaketaren XXVII. ediziorako deialdia. “Ernestina de Champourcin” poesia lehiaketaren XXVII. ediziorako deialdia onartzea, bi hizkuntza modalitatetan: euskara eta gaztelania. Horietako bakoitzean 2.000 euro emango dira
  • Xedea: 
     
    Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, literatura-arteak suspertzeko egiten duen jarduera multzoaren barruan, egokitzat jotzen du "Ernestina de Champourcin" poesia lehiaketaren XXVII. ediziorako deialdia egitea.
  • Lekua: 

     KULTURA EKINTZA ZERBITZUA
    Probintzia plaza, 5-3. solairua.
    01001 Vitoria-Gasteiz.
    Telefonoa: 945.18.18.18.
    Astelehenetik ostiralera, 8,15 - 14,30.

    euriarte@araba.eus


     

  • Hartzailea: Lehiaketa honetara edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere bere nazionalitatea edo bizilekua.
  • Diru zuzkidura: 2.000 €
  • Egoera: Itxita

Datu orokorrak

  • Hasiera data : 2016/03/31 00:00:00
  • Amaiera data: 2016/09/02 23:59:00
  • Gaia: Lehiaketak
  • Araudia: 


     55/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa. Honen bidez, "Ernestina de Champourcin" poesia lehiaketaren XXVII. edizioaren deialdia onartzen da.

  • ALHAO:  http://www.araba.eus/botha/Boletines/2016/035/2016_035_00953_E.pdf >
  • Oharrak: Epaimahaiaren erabakiaren kontra ezingo da errekurtsorik jarri. Ebazpena epaimahaikideen gehiengo soilaz onartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena. Deialdi honetan parte hartzen dutenek deialdian adierazitako baldintzak onartzen dituzte eta berariaz men egiten diete baldintza horiei. Epaimahaiak saria nori eman erabaki eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar egun egongo dira saritu ez diren lanak jasotzeko. Esandako epean ez badira lanak jasotzen,deuseztatu egingo dira.

Eskaerak

  • Aurkeztu beharreko agiriak: 

     

    Aurkeztuko diren olerki liburuek gutxienez 500 bertso eta gehienez 700 izango dituzte; inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta letra artean espazio bikoitza utziko da. Egileak askatasun osoa izango du ahapaldiak, neurriak eta errima erabiltzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak.

    Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, baliokidea den identifikazio agiria, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko da. Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.
     

    Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da, hau da, lana argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.

     
     
  • Lekua: 
     
    Lanak aurkezteko epea 2016ko irailaren 2an bukatuko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hara bidali beharko dira -Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz-, kanpoaldean "Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa" jarrita.

Ebazpena

  • Organo eskuduna:: Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Baliabideak