Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

ZINELEKU

Zineleku
18-25 bitarteko gazte sortzaileentzako proiektu berri bat 
 
ZINELEKU ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako eta proiektuen ekoizpen, agerketa eta trukerako proiektu bat da, Euskal Herrian gauzatzen ari dena. Arabako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlanaz eta oso-osorik euskaraz egindako proiektu bat izango da, baina librea eta jendeari, komunitateari, lurraldeari, Herriari irekia izateko asmotan.
 
Zinema “udaleku” bat da, beste arte jardun batzuekin loturik. Aurten Zarautzen gauzatuko da.
 
 
Gure helburua ikus-entzunezko sortzailegaien diziplinarteko prestakuntzan laguntzea da, zentzu komunitario batekin. Murgiltze proiektu hau izadian eta, aldi berean, hirian garatzen da, prestakuntza eta sorkuntza esperientzia paregabe bat konpartitzeko elkarrekintza eta elkartrukea sustatzen dituen espazio batean.
 
ZER DEN ZINELEKU
● 10 eguneko lantegi trinkoak Zarautzen
● Bereizitako 2 prestakuntza-talde, 18 eta 25 urte bitarteko parte-hartzaileekin
● Euskal Herriko, Kataluniako, Frantziako eta Mexikoko 15 artista baino gehiago.
● 40 parte-hartzaile
● Zinemagileak, programatzaileak, kudeatzaileak, dantzariak eta idazleak dira proiektu honetako irakasleak.
● Lantegiak, solasaldiak, hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, jendeari irekitako zinema emanaldiak
 
ZINELEKUko lantegiek ikus-entzunezko lengoaia eta errealizazioaren oinarrizko kontuetatik harantzagoko gaiak barne hartuko dituzte, zinemaren ahalbideak ulertzeko oso era zabala eskainiz. Fikzioa, dokumentala, animazioa, zinema esperimentala, zinema digitala eta analogikoa, soinuak eta argia, baina, baita ere, mugimendu, musika edo pentsamendu eta gizarte eskoletarako lekua egongo da.
 
HELBURUAK
Haurrak, amateurrak eta profesionalak ikus-entzunezkoetan prestatzeko eremu berriak eskaintzea komunitate esperientziatik abiatuz.
 
Ikus-entzunezkoen esperimentazio, balioztatze eta sorkuntzarako bide berriak zabaltzea beste arte batzuekin loturik.
 
Ikasle, kudeatzaile eta sustatzaileak trebatzea eta profesionalizatzea, diziplinarteko prestakuntza testuinguru ez-konbentzionala eskainiz.
 
Zinemarik ausartenaren eta gizarte tematika konprometituen arteko kontaktu sortzailea bultzatzea.
 
 
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68