Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:
  • HASIERA
  • Kanpamendu, udaleku, ibilaldietako kanpamentu edo ...

Kanpamendu, udaleku, ibilaldietako kanpamentu edo auzolandegiak egitea

.
Jarduera horietako bat egin nahi baduzu adingabeekin, hauxe duzu jakin beharrekoa
 Taldeak 6 pertsona baino gehiago badu eta jarraiko hiru gau baino gehiagorako bada,

jarduera horiek ekainaren 30eko 170/1985 Dekretuak arautzen ditu

http://bit.ly/2t3PXSz

 

 Araban horrelako jardueraren bat egin nahi duen edozein erakundek jardueraren berri eman behar dio Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeari

 

hilabete lehenago

web orrian deskargatu daitekeen ereduan

ereduan eskatzen den dokumentazioarekin batera

Eskatutako titulazioak

Haurren eta gazteen denbora libreko jardueren zuzendaria. Nahitaezkoa da titulu hori jarduera aurrera eramateko, eta gutxienenez 21 urte eduki beharra dago.

 

Haurren eta gazteen denbora libreko jardueren begiralea. Gutxienez, 18 urtekoa.  Tituludun pertsonen kopurua jardueran parte hartzen duten kopuruaren araberakoa da, ratioa izanik 1-15 partaideko, eta horietatik % 40 tituludunak.

 

Araban, aurten eskola hauek emango dituzte ikastaroak:

 

Arduradun Eskola

www.arduraduneskola.org

 

Gurutz Gorriko Henry Dunant

www.cruzrojaalava.es/

 

Halaber, hauek ere eman ditzakete ikastaroak:

Urtxintxa Eskola

www.urtxintxaeskola.org

 

Itaka Fundazioa – Iturralde Eskola

www.itakaescolapios.org

 

PRAKTIKAK

 

Aipatutako ikastaroetako praktikak egin behar dituzten pertsonek prestakuntza jaso duten eskolara jo behar dute.

 

Etapa hori garatzeko, hezkuntza proiektu batekin programatutako jarduera praktikoetan parte hartu beharra dago, hala nola udalekua, kanpamendua, denbora libreko taldea, ibilaldiak, gutxienez 120 ordukoak zuzendariaren prestakuntzaren kasuan, eta 160 ordukoak begiralearen prestakuntzaren kasuan.

http://bit.ly/2t3PXSz

 

Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen duen Udaraba kanpainan ezin dira praktikak egin, alor horretan diharduten guztiek tituludunak izan beharra baitute.

 

 

    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68