Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
Cabecera Udalekuak

Informazio Orokorra

Udalekuetako informazio orokorrak

Programa honek hiru hizkuntza ereduren artean hautatzen uzten du: 
  
  • Euskara: Parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
 
  • Elebiduna: parte hartzen duten pertsonak euskaraz zein gaztelaniaz komunikatu ahal izango dira.
 
  • Hirueleduna: ingelesa izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia, batez ere, monitoreena.
 
Hizkuntza eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen da, gaizki egindako hautaketa batek aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.
 
Udalekuak programaren plaza kopuruaren % 5 ezinduentzat edo hezkuntza beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat dago gordeta. Horien berri epe barruan eman behar da, izena emateko orriaren bidez. Gazteren bati teknikoki baloratzen bazaio hezkuntza beharrizan berezi bat duela eta izena emateko orria erabiliz GFEri jakinarazi ezean, ondoren egiten den esleipenetik kanpo geratu ahal izango da.
 
Arau orokorrak
 
Udalekuak elkarrekin bizitzeko eta baloreak ikasteko tokiak dira; beraz, elkarbizitza eta lankidetzako arau batzuk dituzte. Parte hartzaileren batek arau horiek behin eta berriz beteko ez balitu, etxera bidali ahal izango litzateke. Etxerako itzulia guraso edo tutoreen kontura izango litzateke.
Parte hartzaileek izen ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara beti. 7-11 urteko umeak sexu bereizketarik egin gabe banatuko dira logeletan. Aldiz, 12 eta 13 urteko umeak sexuaren arabera bereizita banatuko dira logeletan, baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.
 
Udalekuaren dinamika ez eteteko ez da bisitarik onartuko. Nolanahi ere, beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira umeak, horrela nahi badute, beraien guraso edo tutoreekin komunikatu ahal izateko, bai gutun edo telefono bitartez, instalazio bakoitzak dituen baliabideen arabera.
 
Antolatzaileen ustez, komenigarria da neska-mutilek sakaleko telefonorik,  musika- erreproduzigailurik (mp3-4...), argazki kamerarik edo beste edozein aparailu elektroniko ez eramatea, egonaldian sor daitezkeen eragozpenak saihesteko. Hala ere, guraso edo tutoreek, antolatzaileen gomendioari muzin eginez, seme-alabek halako gailuak eramatea erabakitzen badute, aditzera eman nahi dizuegu aparailu horien erabilera mugatua izango dela.
 
Neska-mutilek arropa guztia bere izen-deiturekin edo horien inizialekin markatuta eraman beharko dute. Kuotak gastu guztiak barne hartzen dituenez, erakundeak, guraso edo tutoreei irizpide ona izan dezatela eskatuz, aholkatzen du parte hartuko dutenek dirurik ez eramatea.
 
Plaza eskuratu eta kuota ordaindu ondoren ez da aipatutako zenbatekoa itzuliko, baldin eta ondo frogatutako arrazoirik badago eta Gazteriaren Foru Erakundeak ezarriko duen irizpidearen arabera, betiere, gorabehera hori behar besteko aurrerapenez jakinarazten bada. Eskolan emaitza txarrak lortzea ez da dirua itzultzeko arrazoitzat hartuko. Plaza erabili erabiliz gero, ez da kuotaren dirua itzuliko.
 
Aholkuak
 
Udalekuaren garapenerako beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozkoak ez eramatea gomendatzen dugu, antolatzaileek ez baitute inolako erantzukizunik izango, gauzak horiek galdu, apurtu edo hondatuz gero.
 
Gazteriaren Foru Erakundeak programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.
  • Liburuxka
    • Argibide Orokorrak
      • Instalazioiak
        • Documentazioa
          • Kontsultatu zure eskaera
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68