Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Multiabentura Cercedillan

Cercedilla
Helbidea
“Las Dehesas” gazte aterpetxea.
 
Las Dehesas errepidea, z.g.
28470 CERCEDILLA (Madril)
 
 
Plazak
Plazak: 25
Egiteko datak
Uztailaren 21etik 30era
Parte-hartzailearen adina eta profila
2002 eta 2004 bitartean jaioak
 
Madrilgo 25 lagun
 
Arabako beste 25
 
 
 
Instalazioa eta ingurua
 
Cercedilla Madrilgo mendilerroan dagoen herria da, hain justu, Fuenfria haranean. Aterpetxea herritik 3 kilometrora dago, eta pinudiak eta mendiak ditu inguruan.
 
70 leku dauzka, 2, 4 eta 6 lagunentzako geletan banatuta (komuna partekatua). Bilera gelak, ikasgelak, egongela eta kirol zelaia ere baditu.
 
Mesedez, premiazkoa ez bada, ez deitu aterpetxera.
 
 
 
 
 
 
 
Ekintzaren deskribapena
Zaldizko ibilbidea: Guadarramako mendilerroko parke nazionalean bertan, Madrilgo autonomia erkidegoko lekurik ederrenetako batean, zaldiketa praktikatzeko.
 
Abentura zirkuituak: Amazonia abentura parkean hainbat ibilbide gozatu ahal izango dira zuhaitz artean, tirolinarekin, tibetar zubiekin, sare bideekin, tximino zubiarekin…
Mendi ibilaldiak: ibilaldiak egingo dira eskualdean, natura ingurua aprobetxatzeko. Vivac-a ere egingo da (parke nazionalaren baimenaren zain).
Arku tiroa: material batzuk eta besteak eta segurtasun teknika eta arauak ezagutzea eta kirol jostagarri hau praktikatzen hastea.
Orientazioko hastapenak, ibilbide ekologikoa, kooperazio jokoak, kirol alternatiboak, ibilbideak eta San Lorenzo de El Escorial monasterioa ikustera joatea.
Cercedillako urmael naturalak.
Tailerrak eta gaualdiak
 
Documentazioa
- NAN
- Osasun txartela
Medikamentuak/beste batzuk

- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)

- Lehenengo eguneko bazkaria ez da eraman behar  

Ekipamendu pertsonala
Eskuoihalak, garbitasun pertsonalerako produktuak, gomazko sandaliak, bainujantzia, kiroletarako eta mendi ibilaldietarako oinetakoak, galtza luzeak eta motzak, kamisetak, kotoizko galtzerdiak, berokia, zira, txapela, eguzkitik babesteko krema, txangoetarako motxila txikia eta linterna.
 
(Ez da beharrezkoa lozakurik eramatea).
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68