Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nautika As Sinasen

As Sinas
Helbidea
Albergue Juvenil As Sinas
 Playa de As Sinas, s/n
36620 Vilanova de Arousa (Pontevedra)
Teléfono: 986 554 081
 Aterpea Arousako itsasadarrean dago kokatuta, As Sinas eta Carón hondartzen artean, Villagarcía de Arousatik 4 km-ra.
 
Pontevedratik 34 km-ra eta Santiago de Compostelatik 57 km-ra dago.
Villagarcíatik Vilanova de Arousarako bidean, Cambadoserako norabidean, lehenbiziko biribilgunean eskuinera, kostaldetik.
Badira autobusak eta trenak Villagarcíatik.
 
Plazak
plazak: 38
Egiteko datak
Uztailaren 5etik 14ra
Parte-hartzailearen adina eta profila
2004an edo 2005ean jaioak
 
Itsasoko eta ur kiroletako jarduerak gogoko dituztenentzat.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Galiziako gazteekin partekatuko dute.
 
 
Instalazioa eta ingurua

Aterpea “As Sinas” hondartzan dago, Villanova de Arousa herrian (Pontevedra). Arousako itsasadarrean dago natur eremu hau, pinudi artean eta itsaso ondoan, oso egokia itsas eta lehor inguruarekin zerikusia duten aire libreko jardueretarako. Arousako itsasadarra leku ezin hobea da itsas jardueretarako, ur lasai eta garbiengatik.

 
Instalazioek 120 ume har ditzakete, 4 pabiloi elkarren gaineko ohez hornituetan. Zerbitzuen artean, baditu sukaldea, jantokia, erabilera anitzetarako aretoa (informatika), ontziak eta itsas materiala gordetzeko biltegia, kirol anitzetarako pista, biologia aretoa, erizaindegia, gizonezkoen eta emakumezkoen komunak, garbitokiak, berdegune zuhaiztiduna eta hondartzarako hiru sarbide
 
Ekintzaren deskribapena
 
 ur kirolak, hala nola bela, kayak-poloa edo piraguismoa, itsas naturaren ikasgela, informatika lantegia, txangoak eta aire zabaleko beste zenbait jarduera.
 
Documentazioa
- NAN
- Osasun txartela
Medikamentuak/beste batzuk

- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)

- Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
 
Ekipamendu pertsonala
· Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortzetako eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar
· Azpiko arropak· Galtza motzak edo bermudak
· Bainujantziak 
· Garbitzeko eta hondartzarako eskuoihalak.
· Lozakua
· Kamisetak
· Plastikozko zorroa (arropa zikinerako)
· Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, zamarra, izerditakoak edo polarra…
· Motxila
· Kantinplora eta linterna
· Eskarpinak (edukiz gero)
· Euritako zira
· Koadernoa eta bolaluma
· Kirol oinetakoak (euritarako ere balio dutenak)
· Orkatilan ixten diren txankletak (ezinbestekoak)
· Botikak, tratamendu espezifikoa edukiz gero, eta medikuaren txostena (OLTari eman behar zaizkio)
· Kapelua edo txanoa
· NEOPRENOZKO JANTZIA (edukiz gero)
 
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68