Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Jakako Pueio

Pueyo
Helbidea
Plazak
22 plaza
Egiteko datak
Uztailaren 1etik 10era
Parte-hartzailearen adina eta profila
2002 eta 2004 bitartean jaioak
Gaztela Mantxako eta Aragoiko gazteekin partekatuko da.
 
14 eta 17 urte bitarteko gazte ausartentzako jarduera da. Hamar egun Tena Ibar paregabean. Bertan dago El Pueyo de Jaca herria eta hantxe izango dugu geure etxea egun batzuetarako.
 
Zain izango dituzu arroilak, rappel zorabiagarriak, tirolinak ur gainetik, izarpeko gauak, ibilbide xarmadunak, mendi tontor batetik dena ikustea, laser combat estrategia, eta, noski, pixka bat beste jarduera batzuetatik ere: lantegi, joko, kirol jarduera, gau beila, lehiaketa eta abarrekoak. Ez dira faltako, jakina, umorea eta momentu onak.
 
Instalazioa eta ingurua
Albergue del Pueyo de Jaca
Ekintzaren deskribapena
Eskalada, mendi ibilaldiak, abentura kirola, naturarekin harreman zuzena duten jarduerak.
 
Inguruak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatu nahi ditugu mendiarekin zerikusia duten kirol jardueretara hurbiltzeko. Bereziki landuko ditugu jardueretako bakoitzerako beharrezkoak diren teknikak, baina baita nola jardun taldean eta modu seguruan ere. Arroila jaitsiera bat, hainbat mailatako mendi ibiliak, eskalada, rappela, via ferrata bat, zubi tibetar bat, mendi tontor erraz bat, bibak gau bat, arku tiroa edo laser tag jarduera bat, horra egitarau trinkoaren osagaietako batzuk; eta osagarri gisa eskainiko ditugu askotariko aisia jarduera hezitzaileak, sorkuntza lantegiak, kirol gutxi ezagunen bat, beilaldiak, basoko jokoak eta lehiaketa zororen bat.
 
Eta zu bezalako neska-mutilekin batera egotea, baina baita Gaztela-Mantxakoekin eta Euskal Herrikoekin ere… Kanpamentu itzela izan daiteke. Bazatoz?
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
 
Jardueren egitaraua.
1. eguna 2. eguna
 
Irteera Zaragozatik
Kokatzea
BAZKARIA
Jardueraren arauak
Elkar ezagutzeko jokoak
Pertsonak aurkezteko FPP dinamika
El Pueyo deskubritzen
Kanpamentuaren aurkezpen ofiziala
AFARIA
Gau jokoa
“Egunsenti zonbia”
TEKNIKAK
1. taldea: OINARRIZKO TEKNIKAK rappela eta segurtasun tresnak
2. taldea: orientazioko eta talde dinamikako lantegi praktikoa
3. taldea: sukaldaritza lantegia
BAZKARIA
Txandaketa
Kirol txapelketa:
AFARIA
Proba jokoa:
“Lepoa jokatzen ari zara”
 
3. eguna 4. eguna
TXANGOA
PIEDRAFITAKO IBOIA
Paisaiaren interpretazioa
Luzapena Telerako arku tektonikoraino
PIKNIKA
Aterpera itzultzea
Lantegiak, 1. zatia
Mendi jardueraren aurkezpena
AFARIA
Musika jokoa
“Horrek zeraren itxura dauka…”
FERRATA + ZUBI TIBETARRA + OSINAK
1. eta 2. txandak
PIKNIKA
3. txanda
Paseoa POLITUARARA
Zubi tibetarra
OSINAK
AFARIA
Joko frikiak
“ludikalizatu zaitez”
5. eguna 6. eguna
ARROILA + ARKU TIROA
arroila jaitsiera
zirku lantegia + slack-line-a
Argazki rallya + arku tiroa
BAZKARIA
Jarduera multzoen errepikapena
AFARIA
Misterio jokoa
“Psikiatrikoa”
ARROILA + ARKU TIROA
arroila jaitsiera
zirku lantegia + slack-line-a
Argazki rallya + arku tiroa
BAZKARIA
Jarduera multzoen errepikapena
AFARIA
Adierazpen jokoa
“Antzerkirik ez egin”
 
7. eguna 8. eguna
Ghymkhana, “umore horia”
Oinarrizko mendi lantegia
Mendi jardueraren aurkezpena
BAZKARIA
ZEHARKALDIA
Garraioa
Hurbiltze ibilaldia
Askotariko jokoak
AFARIA
Bibak gaua
Elezaharrak eta istorioak izarpean ZEHARKALDIA
Gauzak batzea. Gosaria
Ibilaldia PACINO tontorrera
Jaitsiera Escarrillara
PIKNIKA
Bainua osinetan
Beilaldia prestatzea
AFARIA
Beilaldia
“Abentura katodikoak”
 
9. eguna 10. eguna
 
LASER-COMBAT
Kirol jokoak
Lantegiak, 3. zatia
BAZKARIA
Oroitzapenen dinamika
Ebaluazioa
Gaueko jarduera prestatzea
AFARIA
Amaierako jaia
“Gau bat Julio Albertorekin” Aterpea batzea
Amaierako argazkia
Agurra eta amaiera
Helmugara itzultzea.
 
 
Documentazioa
- NANa
- Oasun Txartela
Medikamentuak/beste batzuk
 -Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
 
 
-EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
Ekipamendu pertsonala
Kontuan izan behar da mendian egongo garela. Ekarri jantzi beroak, eguraldia oso aldakorra da eta. Erreparatu NAHITAEZKOTZAT markatu ditugun gauzei, beharrezkoak baitira jardueretako batzuk egin ahal izateko.
 
 
Nahitaezkoak diren elementuak:
 
• Gutxi gorabehera 35 eta 50 litro bitarteko bizkar zorroa (lo zakua sartu behar da)
• Egun bateko txangoetarako bizkar zorro txikia (25 bat litrokoa).
• Lo zakua eta zerria
• Mendiko botak (nahitaezkoak mendian ibiltzeko)
• Ondo berotzen duen anoraka
• Euritarako jaka edo soingainekoa
 
Beharrezkoak diren elementuak:
• Nezeser osoa.
• Igerilekurako eta dutxarako eskuoihala
• Txanoa edo buruzapia, eguzkitako krema, ezpain babesa eta eguzkitako betaurrekoak
• Buff bat leporako eta bururako.
• Eltxoen kontrako lozioa.
• Azpiko arropak
• Mendiko galtzerdi luzeak
• Galtzerdiak (zenbait)
• Txanoa edo buruzapia
• Pijama
• Txandala
• Kantinplora, gutxienez litro batekoa
• Praka laburrak (zenbait)
• Kamiseta mahuka-laburrak eta mahuka-luzeak
• Praka luzeak
• Kirol jertsea / izerditakoak
• Jantzi polarra
• Esku argia, pilak jarrita, eta ordezko pilak
• Bainujantzia eta txankleta belkrodunak
• Kirol oinetakoak
• Zabor poltsa batzuk
• Arropa zikinetarako poltsak
• Libreta bat eta boligrafo bat
 
Arroiletako jarduerarako
• Zolarik gabeko eskarpinak (neoprenozko galtzerdiak), 3 mm-koak
• Uretan sartzeko oinetako sokadunak (ez txankletak), kirol oinetakoen antzekoak
• Eskuoihala
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68