Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Itasoa eta natura Viveiron

Viveiro
Helbidea

Albergue Juvenil  Area (Viveiro-Lugo)

 
 Playa de Area, 20, 27863 Viveiro
Plazak
Plazak: 38
Egiteko datak
Uztailaren 5etik 14ra
Parte-hartzailearen adina eta profila
2004an edo 2005ean jaioak
 
Itsasoko eta ur kiroletako jarduerak gogoko dituztenentzat.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Galiziako gazteekin partekatuko dute.
 
Instalazioa eta ingurua
 Aterpetxea hondartza ondoan dago, Viveiroko itsasadarrean, Kantauri itsasoari begira. Kosta hori “A Mariña Lucense” izenez ezagutzen da, eta Galiziako goi itsasadarretan kokatzen da. Aterpetxeak 120 lagunentzako lekua dauka, logelek 5 edo 6 ohe dauzkate, eta hiru solairutan banatuta daude.
 
Telebistarako gela, jardueretarako gelak, jangela, sukaldea, liburutegia, erizaindegia eta kirol instalazioak ere baditu.
 
Area gazte aterpetxea
Viveiro (Lugo). Viveirotik 5 kilometrotara C-642 errepidetik
 
Ekintzaren deskribapena
Itsasoko jarduerak. Udaleku honetan, honako jarduera hauez gozatuko duzu, nagusiki: bela kiroletako hastapenak, wakeboard, windsurf, kanoa eta itsas naturari buruzko irakaspen praktikoak.
 
 
Documentazioa
-NAN
-Osasun txartela
Medikamentuak/beste batzuk

- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)

- Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
 
Ekipamendu pertsonala
· Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortz eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar)
· Barruko arropak· Galtza motzak edo bermudak
· Bainujantziak 
· Garbitzeko eta hondartzarako eskuoihalak.
· Lozakua
· Kamisetak
· Plastikozko zorroa (arropa zikinerako)
· Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, zamarra, izerditakoak edo polarra…
· Motxila
· Kantinplora eta linterna
· Eskarpinak
· Euritako zira
· Koadernoa eta bolaluma
· Kirol oinetakoak (euritarako ere balio dutenak)
· Orkatilan ixten diren txankletak (ezinbestekoak)
· Botikak, tratamendu espezifikoa edukiz gero, eta medikuaren txostena (OLTari eman behar zaizkio)
· Kapelua edo txanoa
· NEOPRENOZKO JANTZIA  (edukiz gero) edo likra kamiseta 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68