Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

Diseinua gazteentzat. Gauzen internet

Internet de las cosas
Helbidea
 Villa Castora Gazte Aterpetxea
Plazak
Plazak: 15
Egiteko datak
Uztailaren 21etik 30era
Parte-hartzailearen adina eta profila
 2002 eta 2004 bitartean jaioak (biak barne).
 
Instalazioa eta ingurua
Udako kanpamentu hau teknologia, natura eta abenturen arteko konbinazio ezin hobea da. Gazteek, Guadarramako Mendilerroko Parke Nazionalean, punta-puntako teknologiekin esperimentatzeko aukera izango dute, Gauzen Internetarekin (IoT) edo domotikarekin, besteak beste, eta hauekin etxebizitza domotiko adimenduna sortuko dute.
 
Euren aplikazio mugikorra garatzeaz gain, droneak programatzen eta gidatzen primeran pasatuko dute. Gainera, Amazonia abentura parkea, Las Berceas igerileku naturalak eta Fábrica de la Luz museoa bisitatzen edo antzinako erromatar galtzadatik ibiliak egiten gozatuko dute. Burutuko diren kirol eta gizarte jardueren bidez sustaturik, giroa beti sormenekoa, elkarlanekoa eta dibertigarria izango da.
 
 
 
 
Ekintzaren deskribapena
NIRE ETXE ADIMENDUNA GAUZEN INTERNETAREN BIDEZ: etxebizitza domotiko eta adimenduna diseinatzeko eta programatzeko proiektua. Nanorobotak eta simulatzaile bidez konektatutako elektronika erabiliz, ondorengoak burutzeko aukera izango dute: argiak piztu eta itzali, kanpotarrak detektatzeko sistema sortu edo etxean musika piztu milaka kilometroko distantziara egonda.

 ZURE WHATSAPP-A PROGRAMATU APP INVENTOR ERABILIZ: parte-hartzaileek euren berehalako mezularitza aplikazioa garatzeko aukera izango dute. Aplikazio honek testu mezuak bidaliko ditu, idatziz edo irudi eta ahots ezagutzearen bidez, eta gailuan instalatutako beste aplikazioekin lotuz.

DRONEAK PROGRAMATZEKO ETA GIDATZEKO HASTAPENA: programazio-lengoaia errazen bidez, drone bat programatzeko mekanismoak ezagutuko dituzte, horrela, hauen mugimenduak aurreikusteko, hegaldi aukera ezberdinak esploratzeko eta gainontzeko parte-hartzaileekin lasterketa dibertigarriak egiteko aukera izango dute.
TXANGOAK, BISITAK ETA KIROL ETA GIZARTE JARDUERAK: Amazonia abentura parkera txangoa, non tirolina bezalako ariketa fisikoak praktikatu eta naturarenganako begiruneaz eta maitasunaz kontzientzia hartuko duten. Fábrica de la Luz museora bisita. Ibiliak ibilbide borboitarretik zehar, antzinako erromatar galtzada jarraitzen duena. Las Berceas igerileku naturaletan murgilaldia. Gau astronomikoa, bideo-foruma, etabar…
 
Programatutako uretako jarduerak egiteko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
Aipatutako jarduerek aldaketak izan ditzakete, antolakuntzako edo ezinbesteko arrazoiengatik.
 
Documentazioa
- NAN
- Osasun txartela
Medikamentuak/beste batzuk
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
Lehenengo egunerako bazkaria EZ da eraman behar 
 
 
 
 
Ekipamendu pertsonala
- Android telefono mugikorra: programatzen dituzten app-ak probatzeko erabiliko dute. – Pen drive bat: udalekuan sortuko dituzten proiektuak gordetzeko. – Ekipajea motxila batean edo bidaiatzeko poltsa batean eramatea gomendantzen da, maletak saihestuz. – Toallak eta norberaren garbitasunerako tresnak. – Gomazko sandaliak. – Bainujantzia. – Kirol-oinetakoak. – Galtza motzak eta luzeak. – Kirol-jertsea. – Jaka polarra. – Euritarako zira – Txapela. – Eguzkitako krema. – Txangoetarako motxila txikia eta linterna. – Lozakua ez da beharrezkoa.
 
 
 
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68