Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Barria Abentura

Barria
Helbidea
Barriako Aterpetxea
01208 Barria-Narbaiza
Araba
Plazak
Plazak: 20
Egiteko datak
Abuztuaren 1etik 12ra
Parte-hartzailearen adina eta profila
2003 eta 2005 bitartean jaioak (bi urte horiek barne) Bikaina da beste leku batzuetako gazteak natura ingurunean ezagutu nahi dituzten gazteentzat eta abentura kirolak egin nahi dituztenentzat.
 
 
Txanda hau Galizia, Madril eta Gaztela eta Leongo gazteekin partekatuko da. 
Instalazioa eta ingurua
Barriako aterpetxea Urkilla mendiaren oinetan dago, Gasteiztik 25 kilometrora. Monasterio izandako eraikin hau aterpetxe izateko birgaitu zen, eta jardueretarako eremu zabala, baratza eta igerilekua dauzka.
 
Ekintzaren deskribapena

Igerilekua, lantegiak, txango eta irteerak, kirol eta abentura jarduerak (eskalada, tirolina), baratzezaintzaren hastapenak, arroila jaitsiera eta/edo espeleologia.

Documentazioa
- NAN
- Osasun txartela
Medikamentuak/beste batzuk

-Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)

-EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
 

 

Ekipamendu pertsonala
- Oinetako egokiak (kiroletako oinetakoak eta mendirako oinetakoak)
 
- Arropa erosoa eta berotzen duena (galtza motzak, kamisetak, txandala, jertseren bat, zikin daitekeen arropa...)
- Bainujantzia, igerilekurako eskuoihala, eguzkitarako krema, orkatilan ixten diren txankletak (uretako jardueretarako)
- Garbitasunerako eskuoihalak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta garbitasun pertsonalerako nezeserra
- Lozakua eta txangoetarako motxila txikia
- Kantinplora eta linterna
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68