Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Arte Eszenikoak Hondarribian

Hondarribia
Helbidea
Higer Bidea, s/n
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Plazak
EUSKARAZ. Plazak: 8
Egiteko datak
Uztailaren 23tik  abuztuaren 1era
Parte-hartzailearen adina eta profila

2003 eta 2005 bitartean jaioak (biak barne).

 
Arte eszenikoetan edo aisialdiko jardueretan (hala nola hainbat eratako lantegi eta ibilaldietan) interesa duten gazteak. Hondarribian egingo dira jarduera horiek, eta, horrenbestez, itsas ondoan, beste jarduera batzuekin batera.
Txanda hau Gipuzkoako gazteekin batera partekatuko dute. Parte hartzaileek euskara ondo jakin behar dute.
 
Instalazioa eta ingurua
Hondarribiko Juan Sebastián Elcano gazte aterpetxea. Kostaldetik hurbil dago aterpetxe hau, Txingudiko badiaren gainean, ingurune natural pribilegiatuan. Hirigunetik 800 metrora, eta hondartzatik 400 metrora.
 
Ekintzaren deskribapena
Arte eszenikoak eta antzerkia, lantegiak, adierazpena, lip-dub, bideogintza, itsasoa eta hondartza, txangoak eta aisiako beste jarduera batzuk  
Documentazioa
- NAN
- Osasun txartela
Medikamentuak/beste batzuk

-Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)

-EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
 
Ekipamendu pertsonala
 
  • Oinetako egokiak (kirol oinetakoak eta mendi ibilaldietarako/ibilbideetarako bestelako oinetakoak).
  • Arropa erosoa eta zaharra (zikindu daitekeena), berotzen duena (galtza motzak, kamisetak, arazorik gabe zikin daitekeen txandala, jertse edo izerditakoren bat...)
  • Eszenaratzeetarako arropa beltza (kamisetak, elastikoak, txandalaren prakak...).
  • Bainujantzia, igerileku edo hondartzarako eskuoihala, eguzkitarako krema, txapela, txankletak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta norbera garbitzeko produktuak.
  • Txangoetarako motxila txikia. Ez dute lo zakurik eraman behar
  • Kantinplora
  • Linterna
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68