Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
Cabecera GazteBidaiak

Informazio Orokorra

Argibideak eta arau orokorrak

Bidaia bakoitzerako iragartzen diren programak edo jarduerak behin-behinikoak dira eta gerora programazio aldaketak eman daitezke. Jarduerak, nola ez, antzeko ezaugarriak dituzten beste jarduera batzuekin ordeztuko dira.

 Gazteriaren Foru Erakundeak beretzat gordetzen du bidaiaren bat bertan behera uzteko eskubidea, plazen %60 betetzen ez bada edo jardueren instalazioan edo datan aldaketak egiteko, plazak esleitu baino lehen.

  Arau orokorrak

  1) GFEk antolatzen dituen jarduerak eta programak elkarrekin bizitzeko eta balioak ikasteko tokiak dira. Horrengatik, elkarbizitza eta lankidetzako arau batzuen pean egon behar dira. Parte hartzaileren batek arau horiek behin eta berriz beteko ez balitu, instalaziotik kanpora bidal liteke. Lekualdaketa gurasoen, tutoreen edo ikastegiaren kontu joango litzateke. Kanporatzearen arrazoiak –arauak ez betetzeak edo kalte eta galerak egiteak alegia– duen larritasunaren arabera, Gazteriaren Foru Erakundeak eskubidea gordetzen du hari hurrengo urteetako UDARABA kanpainan parte hartzea galarazteko.

 

2) Ezin daiteke alkoholik, tabakorik edo bestelako drogarik eduki edo kontsumitu.

 

3) Gazteak sexuaren arabera banatuko dira logelatan edo kanpin dendatan, baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.

 

4) Udalekuaren dinamika ez apurtzeko asmoz, ez da bisitarik onartuko. Gure programetan parte hartzen dutenek ezin izango dira instalaziotik irten edo bertatik joan jardueraren zuzendariaren baimena eta aitak, amak edo tutoreak izenpetutako erantzukizun eginbide egokia izan gabe.

 

5) Antolatzaileek gomendatzen dute parte-hartzaileek dirurik edo baliozko gauzarik ez ekartzea jarduerara. Jarduerara telefono mugikorra dakartenek onartu beharko dute horren erabilera mugatuta egon daitekeela eta Gazteriaren Foru Erakundeak inoiz ere ez duela erantzukizunik hartuko haren galeraz, lapurretaz edo jasaten dituen kalteez. Berdin izango da parte-hartzaileek jarduerara dakartzaten baliozko beste gauzekin edo diruarekin.

 

6) Parte hartzeko kuota ordainduta gero, Gazteriaren Foru Erakundearen iritziz bidezkoa den arrazoi batengatik bakarrik itzuliko da haren zenbatekoa, eta betiere nahiko denbora lehenago jakinarazi baldin bada. Aldez aurretik eta froga-agiriekin idatzizko eskaera eginda izapidetuko da itzulketa hori.

Parte-hartzaileek eskolan kalifikazio txarrak izatea ez da nahiko arrazoi izango kuotaren itzulketa onartzeko. Jarduera hasi eta gero, ez da inola ere itzuliko kuota.

 

7) Guraso edo tutoreek, beren eta seme-alaben datuez gainera, monitore taldeak bere hezkuntza lanak betetzeko eta parte-hartzaileek udalekuan esperientzia ona izan dezaten jakin behar duen beste edozein informazio ere aurkeztu beharko dute.

 

8) Jarduera hau elkarbizitzarako aukera bat denez gero, ez da onartuko da beste pertsona batzuenganako inolako jarrera baztertzaile, xenofobo edo beldurraraztekorik.

 

9) Agerpen politikoek ez dute lekurik jardueraren barruan. Horrek ez du eragozten bidezko den adierazpen askatasuna.

 

10) Bidaia batean izena eman duten gazte guztiak beren borondatez joaten dira eta oinarrizko programa ezagutzen dute. Horrenbestez, proposatutako jardueretan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute, arrazoi bereziren batek galarazi ezean.

 

 

 

  • Liburuxka
    • Argibide Orokorrak
      • Instalazioiak
        • Documentazioa
          • kontsultatu zure eskaera
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68