Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
Cabecera Barnetegiak

Informazio Orokorra

Argibideak eta arau orokorrak

 
 
Zer da?
 
Euskadin ikus-entzunezkoen arloan trebatzeko, horiek ekoiztu eta erakusteko proiektua da ZINELEKU. Diziplina arteko esperientzia eskaintzen die etorkizunean ikus-entzunezkoen sortzaileak izango direnei, eta erkideko kontzientziari eta pentsamendu kritikoari erreparatzen die batik bat. Murgiltze proiektu hau urtero garatzen da Euskadiko zenbait tokitan, hala ere, azken urteetan Gasteizen finkatu da. Zinelekuk elkarrekintza eta hartu-emana sustatzen dituen eremu bat ematen du, eta horri esker, prestakuntza eta sorkuntza partekatzen diren esperientzia ezin hobea bizi daiteke. 2018. urtean hirugarren edizioa izan zen, eta proiektu berritzaile eta beharrezko proiektu gisa finkatu da dagoeneko. Aurten bere ospea finkatu nahi du, eta horretarako, kalitatezko eskaintza egiteaz gain, antolaketa gune gogoetatsua ere prestatu du, esperimentatzen jarraitzeko prest.
 
Proiektuan parte hartzen dutenak hamabi egunez elkarrekin biziko dira, eta egun horietan, zinema eta kulturaren inguruko lantegiak (sortu eta kudeatuko dituzte), zinemako profesionalen maisu lanak eta bestelako arti diziplinak egingo dituzte. Bestalde, publikoarentzat oro har diren emanaldi, performance eta kontzertuetan ere parte hartuko dute.
 
 
2019ko Zinelekuren berariazko helburuak
 
 Kultura eragileen eta ZINELEKUren arteko lankidetza sarean jarraitzea: Hirugarren aldia da Zineleku Gasteizen egiten dela, eta laguntzaileak dagoeneko aliatu eta lagun bihurtu dira. Ideiak partekatu eta kolaborazio zehatzak proposatzen dituzte. Hori funtsezkoa da, eta beste talde batzuek ere parte hartuko dute, beste publiko batzuengana hedatzen eta diziplinak erabiltzen jarraitzeko. Gaur egun hauek dira proiektuaren laguntzaileak: Baratza, ZAS, Oihaneder Euskararen Etxea, Luz Roja, Azala, Goian eta Cocina de Guerrilla.
 
. Finkatutako eta aurretik aipatutako harremanen emaitza. Aurtengo proposamenaren ondorioz, ikasleek modu aktiboan parte hartu dute proiektu honetan: HAURREN AUZOA*
 
. Sormenerako eta pentsamendu artistikorako eskualdeko egitura ekartzea, sustatzea eta indartzea, eskualdeko eta estatuko profesionalik onenak eta nazioarteko gonbidatuak hurbilduz.
 
. Aurten, lehen hiru edizioetan parte hartu duen gazte talde baten proiektuari buruzko iritziak, gogoetak eta ikuspegiak barne hartzea erabaki dugu, bai 2019. urte honetako proposamenean sartuz, bai hazi idei gisa landuz, proiektuaren ibilbide berriak hobetzen lagun dezaten (datozen urteei begira)
 
 
Parte hartzaileen profilak
 
 
ZINELEKUren lantegiak zineman eta arte bisualetan interesa duten 18 eta 29 urte arteko gazteentzat eta ikus-entzunezko komunikazioko, Arte Batxilergoko edo Arte Ederretako ikasleentzat izango dira. Euskal erakunde publikoek bultzatu eta finantzatutako proiektua denez, Euskal Autonomia Erkidegoan, Iparraldean eta Nafarroan oinarriak dituzten pertsonentzat batik bat da. Hala ere, edonork parte har dezake programan.
 
Metodologia
 
Lantegiak irekiak eta parte-hartzaileak dira, eta gonbidatutako profesional bakoitzak bere lanean eta esperientzian, eta parte-hartzaileen interesean oinarritutako ikasketa dinamikak proposatuko ditu. Berariazko moduluak egongo dira ikus-entzunezkoen arloei buruz (soinu esperimentazioa eta audio postprodukzioa, gidoia edo zuzendaritza), baina baita hedabide berriei eta ez hain berriei buruzkoak ere (super 8 mm erabiliz egindako filmaketak, etxeko errebelatzea, artxiboa, birjabetzea, hedabide digitalak). Zenbait egun emango dira norberak bere proiektuak egiten eta ekoizten, eta aurreko lantegietan landutakoa praktikan jarriko da. Aurten, kontzeptuzko eta gaikako ardatz gisa, partaidetza komunitarioa proposatu da: KOLEKTIBITATEA. (proiektuarekin zuzeneko edo zeharkako lotura duena: HAURREN AUZOA).
 
 
2019ko ZINELEKUren metodologia eta programazio lerroak
 
 
Lantegiak ikus-entzunezkoen arteak lantzen dituzten unibertsitateetan ematen diren edukiak osatzeko pentsatuta daude. Horrela, gonbidatuko diren profesionalak sortzaileak dira, esperimentazioan, kudeaketan eta praktikan eskarmentua dute. Taldeak zenbait lantegitan parte hartuko du lehen 8 egunetan, eta azken 5etan, parte-hartzaile bakoitzak mota honetan praktika bat izan ahalko du: proiektuen garapena eta zinema prestakuntza zabaldua.
 
Zinema prestakuntza zabaldua: Atal hau guretzat aukera ezin hobea da ohikoa ez den zinema sorkuntzatik abiatuz esperimentatzeko. Klasikoak ez diren kontakizunak aztertzeko modu bat gisa hartuta, eta ikuspegi formaletik berritzen duten errealizazio lanak proposatuz. Horretarako Jonás Trueba gonbidatu dugu. Truebak, ZINEMA (H)ABIAN bezalako proiektuetan eta QUIÉN LO IMPIDE bere proiektuan duen esperientzian oinarrituz, gazteekin aplikatzeko metodologia bat egokituko du.
 
Proiektuen garapena: Zenbait gaztek beren proiektuak garatzeko tresnak eta estrategiak eztabaidatu, alderatu eta ikasi behar dituzte. Proiektuak aztertuz eta disekzionatuz egindako lan praktikoaren bidez, profesional talde batek lau egun emango ditu lanak orrazteko eta ikasleak indartzeko. Izan ere, hori behar dute beren proiektuak munduaren aurrean defendatzeko.
 
Edizio honetan, lantegien programazioa bitan banatzea erabaki genuen: FIKZIOZKOA EZ den zinema (eta zenbait arrakala) eta Gorputza eta eszena.
 
 
Denentzat irekitako egitaraua
 
Egunero, lantegiak amaitutakoan, zenbait jarduera egingo dira denentzat, parte-hartzaileek ekoiztu eta kudeatutakoak. Horien helburu nagusia da berariazko eduki horien bidez eremu publikoak nabarmentzea.
 
Kultura programa arratsalde eta gauetan egingo da, eta bere helburua zinema eta haren antzeko diziplinak pentsatzeko eta ikusteko moduak aberastea da. Hitzaldi irekien bidez, parte-hartzaileak beste ikuspegi batzuetatik adore ematea da helburua. Emanaldi eta ekitaldi bereziak ere proposatzen dira, alde batetik, Alde Zaharrean bizi garen erkidegoari ZINELEKUren esperientzia hurbildu nahi diotenentzat, eta bestetik, komertzialak ez diren filmekin zinema ikusteko beste modu batzuk proposatu nahi dutenentzat. Aurrerago (ikusi "Hiriarekiko lotura" puntua) zehaztuko dugun erkidegoko lankidetza sarea egiten eta indartzen jarraituko dugu.
 
Kultura programa topagunea izango da, eta hor, hitzaldiak, kontzertuak, performance-ak eta beste jarduera batzuk egingo dira. Publikoa oro har eta zenbait diziplinetako profesionalak han bilduko dira diziplina arteko diskurtsoa elikatzeko. Besteak beste, idazleak, filosofoak eta pentsalariak izango dira. Jarduera horietan guztietan publikoak oro har parte har dezake eta doan dira. Emanaldiak aire zabalean izango dira, eremu publikoak nabarmentzeko helburuarekin.
 
 
HIRIAREKIKO LOTURA: ERKIDEGOKO FILOSOFIA
 
Proiektuaren filosofia erkidegoa sortzea eta hartzen gaituen tokiari irekitzea da. Horretarako, loturak indartzen ari gara Gasteiz Txiki, GOIAN, AMPA Ramon Bajo, HALA BEDI elkarteekin eta hiriko alde zaharreko kultura eragileekin. Asmoa da ZINELEKUn aktiboki parte hartzera gonbidatzea eta denon artean, kulturan eta hirian, nahiz hirirako, parte hartzeko dauden moduak sustatzea.
 
Oso aberasgarria da programarako eta eragileentzat hirian dagoen etnia eta kultura anitzeko erkidegoak parte hartzea. Hori dela eta, jarduera nagusiak hiriko alde zaharrean egingo dira. Hirugarren urtez GOIAN Elkartearekin (gizarte eta hezkuntza arloko erkidegoko ekintza proiektua) lan egingo dugu Alde Zaharrean, haurrentzako ekitaldiren bat antolatzeko. Hala ere, aurten inguruko zenbait auzotan jarduerak egitea erabaki genuen, programazioa guztia leku berean ez egiteko.
Aurten inguruko auzoak aztertzea erabaki genuen. Hiriarekiko lotura askotarikoa izan dadin, pare bat emanaldi egingo ditugu Zabalgana eta Ibaiondoko gizarte etxeetan.
 
Halaber, Kolektibo Monstrenko taldearen eskutik erkidegoko elkarteak proposatu eta sustatzen duen kaleko ekintza bat egingo dugu, eremu publikoa hartuz.
ZINELEKUk gaur egun Arabako Foru Aldundiko Gazteria Sailaren, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Oihaneder Euskeraren Etxearen eta Azalaren laguntza izaten du.
 
  • Liburuxka
    • Argibide Orokorrak
      • Izen ematea
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68