Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuhatza

Zuhatzako Gazte aterpetxea

Uribarri Ganboako urtegian, 500.000 m2-ko uharte batean dago, Gasteiztik 15 kilometrora. Destino hau ezin hobea da ingurune natural batez gozatu nahi duten taldeentzat benetako kanpaleku batean bezala. 10 zelaitan banatzen da, 12na plazako egurrezko bost etxolak eta jarduerak egiteko estalpeko etxola-lantegi batek osatuak.
 
Aterpetxeak jangela komuna dauka; bainu eta dutxarako hiru zona komun; kirol instalazioak, hala nola, bainurako eremuak gabarra eta guzti; pilotaleku estalia; rokodromoa; pista amerikarra; eta WIFI eremua.
 
Kontratatutako pentsio oso bakoitzeko eskaintzen da aterpetxean bertan dagoen ur jarduera bat, ordu eta erdiz. Arraunketa, piragua, pedaloi, windsurf eta optimist dira ur kirol horiek.
 
Aterpetxearen edukia, guztira, 425 pertsonentzat da. Gutxieneko erreserba 12 pertsonarentzat da.
 
Harremanetarako datuak
Helbidea:
2030 Posta kutxa.
Ullibarri-Gamboa. Vitoria-Gasteiz
 
 
Telefonoa:
945299914 - 945299914
Erreserbetarako telefonoa:
945181988
Leku interesgarriak eta ingurunea
- Eraztun berdea
- Ibilbide berdea Uribarri Ganboako urtegitik, 45 kilometro baino gehiagorekin oinez edo bizikletaz ibiltzeko
- Garaioko parkea
- Elgeko mendilerroa
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68