Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

EuskaraAbentura

Uda
Parte Hartu
Euskaraz historia egin. Euskaraz ikusi eta entzun. Euskaraz Kontatu. Euskaraz Kantatu. Euskaraz Margotu.
 
 
 
 
 
 
16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar. Espedizioa oinez garatuko da, 2018 uztailean, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz.
Egun bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, etab.
Baldintzak:
  • 2001 edo 2002 urtean jaio izatea.
  • Euskaraz hitz egitea.
 
Abenturan izena eman nahi baduzu lan original bat aurkeztu behar duzu, honako gai hauen inguruan:
  • Euskara eta zure herria
  • Euskara eta itsasoa
  • Euskara eta emakumeak

Formatu hauetan aurkez daitezke:
Historikoa
Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.
5 orrialde gutxienez eta 10 gehienez.
Literarioa
Ipuina, olerkia, antzezlana… betiere EuskarAbenturak proposatutako gaiaren inguruan.
Prosa: 5 orrialde gutxienez eta 10 gehienez. Olerkia: 3 orrialde gutxienez eta 5 gehienez.
Plastikoa
Gaiak inspiratutako artelan original bat aurkeztuko da, material eta teknika askeak erabiliaz ekoitzia. Horrez gain, obraren garapen eta kontzeptua azalduko duen idazlan bat ere bidaliko da.
Tamaina gehienez: 50x70x20 cm
Musikala
Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak. Guztira hiru dokumentu bidali beharko ditu: obra originalaren audio dokumentua, partitura eta bere proiektua azaltzen duen idazlan labur bat.
Iraupena: 2-8 minutu.
Ikus-entzunezkoa
Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Proiektua garatzeko erabilitako gidoia, eskaleta eta storyboard-a ere bidali beharko ditu edo, horiek erabili ezean, ekoizpen prozesua azaltzen duen idatzizko labur bat.
Bideoak 2-5 minutuko iraupena izan beharko du.
.
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68