Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

Kanpamendu edo kolonia bat egitea Araban

.
 Nahi al duzu kanpamendu, udaleku, ibilaldietako kanpamentu edo auzolandegi batera joan?
 

 

 

 

Jarduera horietako bat egin nahi baduzu adingabeekin, hauxe duzu jakin beharrekoa:

 

taldeak 6 pertsona baino gehiago badu eta jarraiko hiru gau baino gehiagorako bada,

jarduera horiek ekainaren 30eko 170/1985 Dekretuak arautzen ditu

http://bit.ly/2t3PXSz

 

 Araban horrelako jardueraren bat egin nahi duen edozein erakundek jardueraren berri eman behar dio Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeari

 

hilabete lehenago

web orrian deskargatu daitekeen ereduan

ereduan eskatzen den dokumentazioarekin batera

http://bit.ly/2orP5Cr

 

Eskatutako titulazioak

Haurren eta gazteen denbora libreko jardueren zuzendaria. Nahitaezkoa da titulu hori jarduera aurrera eramateko, eta gutxienenez 21 urte eduki beharra dago.

 

Haurren eta gazteen denbora libreko jardueren begiralea. Gutxienez, 18 urtekoa.  Tituludun pertsonen kopurua jardueran parte hartzen duten kopuruaren araberakoa da, ratioa izanik 1-15 partaideko, eta horietatik % 40 tituludunak.

 
 
 
 
 
 
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68