Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Espejo

Espejoko gazte aterpetxea

Espejoko aterpetxea eskola zaharreko lurretan dago kokatuta eta eraikin moderno egin berria da, erosotasun eta zerbitzu guztiak dituena edonolako familia eta taldeak hartzeko.
 
Aterpetxe hau Omecillo ibaiko parke-piszinaren ondoan dago, eta azpimarratzekoa da kanpoan duen espazioa eta ingurua, saskibaloi, minibasket eta futbito zelaiekin, ping-pongeko mahaiekin, bizikleten mailegua… Espejok pilotaleku estalia dauka.
 
Guztira, 72 plaza dauzka, honela banatuta: 6 pertsonarentzako 8 logela, 8 lagunentzako 2 logela, eta 5 eta 3 pertsonarentzako bi logela bainugela egokituarekin. Logelek bainugela daukate.Aterpetxeak 5 gela ditu WIFI, TB eta DVDrekin
Harremanetarako datuak
Helbidea:
Saturnina Salazar, 24. 01423 Espejo
Telefonoa:
945351150 - Fax: 945351150
Erreserbetarako telefonoa:
945181988
Leku interesgarriak eta ingurunea
  • Gesaltza Añanako Gatz Harana
  • Valderejoko parke naturala (Lalastran kokaturiko Parketxea)
  • GR 1 (estatua ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen mendiko ibilbide luzea)
  • SAngostoko santutegia, Tuestako eliza eta Varonatarren dorretxea
  • Sobrongo abentura zelaia
  • Mendi, zikloturismo eta BTT ibilaldiak
  • Zaldiak Villamadernen
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68