Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

Aisialdiko Prestakuntza

Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueren begiraleentzako titulazioa.
 
Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueren zuzendarientzako titulazioa.
 
 
 
 

Aisialdiko begirale eta zuzendari titulazioak ezinbestekoak dira adingabeko neska-mutilekin aisia jarduera hezitzaileak egiteko.

Prestakuntza hori haur eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskoletan ematen da.

 

HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUEREN BEGIRALEA

Prestakuntzarako helburuak

 

a) Begiralearen eredua osatzea honako jarrera hauek kontuan izanik: heziketarekin berarekin koherentzia izatea, zerbitzua, prest egotea, ingurua ondo ezagutzea eta inguruarekin harreman zuzena izatea, tolerantzia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta euskararen normalkun­tza bultzatzea, eta talde-lana.

b) Aisialdian heziketa bideratzeko planeamendua, metodologia eta pedagogia ezagutu eta bereganatzea.

c) Haur eta gazte mugimendu, talde zein elkarte baten jarduerak suspertzeko beharrezkoak diren jakintza-arloak eta baliabide tekniko zein didaktikoak ematea.

 

 

Prestakuntza-moduluak

Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueretarako begiralearen profilari lotutako prestakun­tza modu dinamikoan eta ikasleek hezkuntza-prozesuan eraginkortasunez parte hartuta emango da, eta ondorengo moduluak barne hartuko ditu, ezartzen den ordutegi-esleipenaren arabera, genero-ikuspegia txertatzea eta hizkuntza normalkuntzaren gaia aintzat harturik:

a) Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jarduerak (60 ordu).

b) Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).

c) Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).

d) Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (160 ordu).

 

 

HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUEREN ZUZENDARIA

Prestakuntzarako helburuak

Aisialdirako heziketa-elkarte bat zuzentzeko gai izatea. Horrenbestez:

a) Aisialdirako heziketa planteamenduan sakontzea.

b) Aisialdiko zentroaren inguruko elementuak aztertzea.

c) Haur eta gazteen arazoak ezagutzea.

d) Begirale talde bat suspertzeko gai izatea.

e) Zuzendari eta dinamizatzaile lanetan hizkuntza normalkuntza eta genero-ikuspegia kontuan hartuta aritzea.

f) Aisialdiko zentro bat eta bere jarduerak kudeatu eta antolatzeko behar diren elementuak ezagutzea.

 

 

Prestakuntza-moduluak

a) Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu)*

b) Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu)*

c) Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-proiektuen plangintza, antolaketa, kudeaketa eta ebaluazioa; modulu honek ondorengo prestakuntza-unitateak barne hartzen ditu:

– Haur eta gazteen aisialdiaren testuingurua gizarte-ingurunean kokatzea (50 ordu).

– Aisialdirako hezkuntza-proiektuen programazioa, gauzatzea eta hedapena (70 ordu).

d) Aisialdiko begiraleen taldea koordinatu eta dinamizatzea (80 ordu).

e) Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak zuzendu eta koordinatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (120 ordu).

 

*Baliozkotu daiteke begirale ikastaroa egin bada

    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68