Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikasgelak Aulas

IKASGELAK-AULAS

Ikasgelak Aulas
Aurkezpena:
Aisialdian hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasle arabarrentzat, gelako kohesioa, jakintza eta konfiantza lantzeko helburua duena, jokoak, lantegiak eta astialdiko dinamikak egitearen bidez. 3 edo 5 eguneko egonaldiak irailean eta urrian. Astialdiko jarduerak (jolasak, tailerrak, txangoak), nautika Zuhatzan, gatz Harana Espejotik edo baratze ekologikoa Barrian.
Objetiboak:
• Ikasgelaratzea erraztea, aisialdi jardueren bidez taldea sendotuz eta bateratuz.
• Ikasleek eta irakasleek elkar ezagutzea
• Uda ostean, hizkuntza biak erabiltzeko ohitura berreskuratzea
• Aisian heztea
 
Erakunde edo pertsona onuradunak:
BARRIA, ESPEJO ETA ZUHATZA
 
 
Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailako) eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak
 
Ordutegiak:
Jarduerak egun osoan zehar egingo dira, otordu eta horien osteko atseden edo aisialdietan izan ezik.
Modalitatea:
Ikastetxeek aukeratuko dute jarduera mota. Hona hemen diren motak:
A) 4 egun oso + janaria (astelehenetik ostiralera)
 
B) 2 egun oso + janaria (astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera)
 
Ikastetxeak erreserbaren % 25 ordainduko du aurrerakin gisa, gehienez ere 10 eguneko epearen barruan erreserba egiten denetik
 
Kuota:
A modalitatea: 99 € / plaza. B modalitatea: 58 € / plaza Egonaldiak eta jarduerak eragindako gastu oro hartzen dute bere baitan zenbateko horiek. Ikastetxeak ikasgelako irakasle bana doan izango du. Aterpetxerako garraioa ikastetxeak ordainduko du.
Iradokizunak:
 
- Ez dute dirurik eraman behar.
 
- Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik.
- Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira.
 
Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:
● Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
● Dutxarako txankletak edota bainukoak itxiak
● Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
● Zira
● Galtzerdiak eta barruko arropa
● Lozakua
● Pijama
● Motxila txikia
● Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
● Linterna
 
 
 
Izen ematea
 
Honekin batera doan izena emateko eskabidea PDF betegarria eta bidali daitekeena da. Gure posta elektronikoko erretiluan jasoko dugu eta heltzen den ordenaren arabera kudeatuko dugu.
 
Faxez ere bidal daiteke.
 
Izena emateko epea: Maiatza
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68