Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

BARRIA ECO SCHOOL

Eco School
Aurkezpena:
Ingelesean murgiltzeko eta ekologia lantzeko programa da jatorrizko irakasleekin, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat. 5 eguneko egonaldiak urrian, azaroan edo urtarriletik ekainera bitartean Barriako aterpetxean.4 orduko jolas eskola eta lantegiak ingelesez, adinaren mailara egokituta. Ingelesez bizi. Erabateko murgilketa eta ahozko gaitasuna garatzea. Baratzezaintza ekologikoko hastapenak. Biodibertsitatea, ekosistema, konpostajea, birziklatzea.
Objetiboak:
• Ingelesa ikastea modu ludikoan eta trinkoan
• Ikasleak jatorrizko irakasleekin ingeles hutsean komunikatzeko gauza izatea
• Ingurumenarekiko eta ekologiarekiko kontzientzia barneratu eta garatzea
• Egonaldia gozatzea eta ondo pasatzea
Erakunde edo pertsona onuradunak:

Barria

Arabako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak

Ordutegiak:
Egonaldi bakoitza bost egunekoak izango da (lau gau), barnetegi erregimenean, asteleheneko 10:00etatik ostiraleko 15:00ak arte
 
Modalitatea:
4 egun oso + janaria (astelehenetik ostiralera)
Kuota:
85 €/ plaza. Programak zera eskaintzen du: 4 mantenu osoko egonaldiak, otorduak barne, astelehenetik ostiralera. Egonaldiak, jarduerak eta garraioak eragindako gastu oro hartzen dute bere baitan zenbateko horiek. Ikastetxeak ikasgelako irakasle bana doan
Iradokizunak:
 
● Ez dute dirurik eraman behar.
● Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik.
● Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira.
 
 
Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:
 
● Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
● Dutxarako txankletak
● Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
● Zira
● Galtzerdiak eta barruko arropa
● Lozakua
● Pijama
● Motxila txikia
● Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
● Linterna
 

Izen ematea 

Honekin batera doan izena emateko eskabidea PDF betegarria eta bidali daitekeena da. Gure posta elektronikoko erretiluan jasoko dugu eta heltzen den ordenaren arabera kudeatuko dugu. Faxez ere bidal daiteke

  

Izena emateko epea:  Maiatza

    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68