Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Arabaz blai

ARABAZ BLAI

ArabazBlai
Aurkezpena:
Aisialdian hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat, euskaraz bizi eta jokoen eta astialdiko jardueren bidez Arabako ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko helburua duena. 3 eguneko egonaldiak ikasturtean zehar. Astialdiko jarduerak (jolasak, tailerrak, txangoak)etra multiabemtura Barrian
Objetiboak:
 
  • Talde barruko harremanak indartzea, eta sustatzea partaidetza, errespetua eta pertsonarteko ezagutza.
  • Euskaraz partekatu, gozatu eta bizitzea.
  • Gure lurraldeko historia eta kultura ezagutzea, joko edota kirol jardueren bidez.
  • Ikasleek ondo pasa dezatela.
Erakunde edo pertsona onuradunak:
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak
 
Ordutegiak:
Bi aldi hauetan egingo dira jarduerak monitore taldearekin:
 
 
  • Goizez 10:00 – 13:00h
  • Arratsaldez 15:30 – 19:00h
 
Gainerako denboran ikastetxeetako irakasleak izango dira ikasleen arduradunak; hortaz, eurak izango dira jardueraren eta egonaldiaren erantzuleak, animazio materiala eskuratuko zaien arren
 
Modalitatea:
Egonaldiak astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera izango dira.
 
Hiru modalitate dago txanda bakoitzean:
 
1.- 25 lagunen arteko taldeak, izango dituzte koordinatzaile arduradun bat eta 2 monitore espezializatu, taldeari laguntzen dioten irakasleez gain.
 
2.- 50 lagunen arteko taldeak, izango dituzte arduradun bat eta 3 monitore espezializatu, taldeari laguntzen dioten irakasleez gain.
 
3.- 75 lagunen arteko taldeak, izango dituzte arduradun bat eta 4 monitore espezializatu, taldeari laguntzen dioten irakasleez gain.
 
Kuota:
57€ / Plaza . Programa honetan, ikastetxeek kontratatu eta ordainduko dute taldeak aterpetxera eramatea. Ikastetxeak erreserbaren % 25 ordainduko du aurrerakin gisa, gehienez ere 10 eguneko epearen barruan erreserba egiten denetik.
Iradokizunak:
 
  • Ez dute dirurik eraman behar.
  • Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik.
  • Irakasleek baliabideak izango dituzte prest gaualdi eta bestelako tartetxoetarako.
  • Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira.
 
 Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:
  • Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
  • Dutxarako txankletak
  • Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
  • Zira
  • Galtzerdiak eta barruko arropa
  • Lozakua
  • Pijama
  • Motxila txikia
  • Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
  • Linterna
Izen ematea
 
Honekin batera doan izena emateko eskabidea PDF betegarria eta bidali daitekeena da. Gure posta elektronikoko erretiluan jasoko dugu eta heltzen den ordenaren arabera kudeatuko dugu.
 
Faxez ere bidal daiteke
 
 
Izena emateko epea: Maiatzaren bukaeratik-Ekaina
 
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68