Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren 59/2019 Foru Agindua, martxoaren 1ekoa, Eskuernagako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 1. aldaketa puntualaren ingurumen txosten estrategikoa ematen duena
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-780

Erreferentziazko aldaketa puntualaren tramitazioa Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren prozeduraren menpe dago; prozedura hori abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, ingurumen ebaluazioarenak, arautzen du.

Prozedura horren barruan, 2018ko azaroaren 16an, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailak indarreko HAPOren 1. aldaketa puntualari buruzko ingurumen agiri Estrategia jaso zuen Eskuernagako Udalarengandik, ingurumena ebaluatzeko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen bidez araututako gutxieneko edukiaren arabera, eta baita hirigintza agiria ere.

Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak, lehen aipatutako dokumentazio hori jaso ondoren, kontsultak egiteko aldiari hasiera eman zion eragindako administrazio publiko eta pertsona interesdunei dagokienez, 45 egun balioduneko epearekin, 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen honen oinarri den ingurumen txosten estrategikoa 2019ko otsailaren 26an eman du Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak (18/142 espedientea).

1. Aldaketa puntualaren ezaugarrien laburpena. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertutako aukerak

1.1. Aldaketa puntualaren ezaugarrien laburpena:

Hirigintzaplangintzaren hiru aldaketa hauek proposatu dira, jadanik dagoen eta ustiatzen ari den "Arabarte-Badiola" upeltegia iparralderantz handitzeko helburuarekin:

a) Aldatzea zenbait lurzatiren hirigintza sailkapena eta kalifikazioa, katoria honetara: "Lurzoru urbanizagarri industriala, B.1 motakoa, "San Torcuato iparraldea, industriarako lurzoru urbanizagarria" izenarekin".

Orain eragindako 5 lurzatiak aipatuko ditugu. Denak 1. industrialdekoak dira, eta hauxe da indarrean duten sailkapena eta kalifikazioa:

- 71. lurzatia: Azalera: 2.294,83 m2. J.23 lurzoru urbanizaezina J.23 Ingurumena hobetzeko B eremu babestua.

- 72. lurzatia: Azalera: 5.311 m2. J.23 lurzoru urbanizaezina J.23 Ingurumena hobetzeko B eremu babestua.

- 75. lurzatia: Azalera: 694 m2. J.23 lurzoru urbanizaezina J.23 Ingurumena hobetzeko B eremu babestua.

- 702. lurzatia: Azalera: 898 m2. Lurzoru urbanizaezina J.24 Basogintzarako interesarengatik babestua.

- 703. lurzatia: Azalera: 1.049 m2. Lurzoru urbanizaezina J.24 Basogintzarako interesarengatik babestua.

"Ingurumen hobekuntzarako eremu babestuak" diren lehen hiru lurzatietan (71, 72 eta 75), gaur egun, mahastiak landatuta daude.

"Basogintzarako interesarengatik babestutako eremuak" diren beste bi lurzatiak (702 eta 703), gehienbat belarkarak dauden ezpondak dira, eta zuhaixken tamainako zuhaitzak sakabanatuta daude.

b) Aldatzea zenbait lurzatiren hirigintza kalifikazioa, kategoria honetara: "Lurzoru finkatu gabe industriala, B-1 eta b.1 kalifikazio orokorra eta xehatua, gaur egungo izenari eutsiz, hots, "VI.09 EU 5 Eskuernagako San Torcuato iparraldea".

Orain eragindako 5 lurzatiak aipatuko ditugu. Denak 1. industrialdekoak dira, eta beren indarreko sailkapena eta kalifikazioa "Bizitegietarako hiri lurzoru finkatu gabea, A.2 eta a.2 sailkapen orokorra eta xehatua da. Hauek dira lurzatiak:

- 73. lurzatia: Azalera: 1.513 m2.

- 719. lurzatia: Azalera: 259 m2.

- 720. lurzatia: Azalera: 203 m2.

- 721. lurzatia: Azalera: 195 m2.

- 722. lurzatia: Azalera: 249 m2.

- 723. lurzatia: Azalera: 1.144 m2.

Upeltegia "Hiri lurzoru industriala: Upeltegiak" gisa sailkatuz handitzekoproposatzen diren lurzatiak

c) Azkenean, orain aldatzen den hiri antolamenduko plan nagusiaren behin betiko onarpenean eta testu bateginean eginda akats bat zuzendu da kalifikazio orokorreko eta antolamendu xehatuko planoetan. Garrantzi txikiko zuzenketa da.

Aldaketa puntualean eragindako lurzatiak bi esparru jakinetan biltzen dira. Hedadura handienekoa, eta ingurumenari begira garrantzitsuena dena, Eskuernagako hiri eremuaren iparraldean dago (aurreko puntuaren "a" eta "b" atalak". Hedadura txikienekoa, garrantzi txikiko akatsen zuzenketari dagokiona, jendea bizi den eremuaren hego-ekialdean dago. Hiri eremuarekin mugakideak diren eta hirikoak izateko aukera duten bi eremu dira. Oso antropizatuta dagoen eremu batean daude.

1.2. Aztertutako aukerak:

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan azaltzen denez, hiru aukera hartu dira kontuan:

- "0" aukera (ez dute aukeratu): Ez jardutea ekarriko luke, eta beraz, ez lirateke garatuko ekimena eta "Arabarte-Badiola" upeltegien gaur egungo beharrak.

- "1" aukera (ez dute aukeratu): lursailak mendebalderantz (ez iparralderantz) birsailkatu eta birkalifikatu izango litzateke kontua, upeltegia handitzeko helburuarekin.

- "2" aukera (aukeratutakoa): Lurzatiak sailkapena aldatzea, indarreko sailkapenetik, hots, "Lurzoru urbanizaezina" (71, 72, 75, 702 eta 703 lurzatiak) eta "Bizitegitarako hiri lurzorua" (73, 719, 720, 721, 722 eta 723) sailkapenetik, "Hiri lurzoru industrial" gisa sailkatu eta kalifikatzeko, "Arabarte-Badiola" upeltegia iparralderantz handitu ahal izateko.

Bigarren aukera hartu da aukerarik onena delako upeltegiaren ekoizpen prozesuari eta funtzionamendu egokienari dagokienez. Izan ere, ingurumen eragina onargarriak eta oso antzekoak izango lirateke hiru aukeretan.

2. Kontsulta fasearen laburpena

2018ko azaroaren 26an eman zion hasiera Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak eragiten zaien administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko faseari, prozedura arautuari jarraituz. Lauki honetan, kontsultatu zaien erakunde, entitate eta elkarteen zerrenda jarri da, eta haietatik zeinek erantzun duen adierazi da:

URA - Uraren Agentzia

?

Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondarearen Zuzendaritza

?

Eusko Jaurlaritzaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

?

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Arabako Natur Institutua

Ekologistak Martxan Araba

GADEN - Natura Babesteko eta Ikertzeko Arabako Taldea

Eguzki talde ekologista

Hontza Natura Elkartea

GAIA elkartea

Gasteiz Zero Zabor

Arabako Mendi Federazioa (Ingurumen Atala)

UAGA - Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartea

IHOBE - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

?

Arabako Kontzejuen Elkartea

SEO Bird Life

Eskuernagako Udala.

Guardia - Arabako Errioxako Kuadrilla

Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzua

Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzua

?

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua

?

Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua

?

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritza

?

Hona hemen jaso diren erantzunetan adierazitakoaren laburpena (alegazio edo gogoeten kopia osoa dago Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuaren 18/142 espedientean eta www.araba.eus webgunean):

* Kultura Ondarearen Zuzendaritzak jakinarazten du aldaketa puntualaren esparruan ez dagoela eraginik kultura ondarean.

* Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazten du 73. eta 719. lurzatietan, aldatutako esparruaren hego-mendebaldean daudenetan, 3 m-ko zortasuna ezarrita dagoela hondakin urak bultzatzeko hodien bi aldeetan, Samaniegotik Eskuernagako araztegiraino doana. Informazioa ematen duen zerbitzuaren ustez, hodia A-3214 errepidetik eta Eskuernagako hirigunera sartzekobidegurutzetik hurbil dagoenez, ez dirudi eragozpena izango denik esparru horren etorkizuneko hiri garapenerako. Espedientean eta www.araba.eus web-orrian plan bat jasotzen da, eta kontsulta daiteke. Hor, saneamenduaren hodiaren ibilbidea eta deskarga putzuaren kokapena adierazten dira.

* Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat egin du, eta hor, hirigintza aldaketaren esparruan, historia eta kultura balioarengatik babestuta dagoen elementu edo higiezinik ez dagoela adierazten du. Beraz, bere ikuspegitik, ez dago eragozpenik aldaketa puntuala izapidetzeko.

* URA - Uraren Agentziak 2018ko abenduan lehen txostena egin du, eta bertan zehazten zuen eskaera Ebroko Konfederazio Hidrografikoari igorri zaiola, egokitzat joz gero gaiaren gainean informatzeko, betiere abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, ingurumen ebaluazioarenak, ezarritakoarekin bat etorriz.

Otsailaren 8an bigarren txostena egin zuen, eta hor, esparrua Herrera errekaren polizia eremuaren barruan dagoela adierazi zuen, San Torcuato Iparraldea industriarako lurzoru urbanizagarritik dozena bat metrotara dagoena. URAk ez du eraginik aurreikusten hasiera batean errekan, eta jarduerak urak har ditzakeen eremuan daudela baztertu du. Hala ere, gogorarazi du Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena beharko dutela, euskal agentzia izapidetu ondoren.

Hornidurari dagokionez, eskaera berrien balioespena aurkeztu behar da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, hornidura hornitzeko ur baliabideak dauden ala ez ezartzeko hartu beharko duen erabakian ezarritakoari jarraituko zaio. Horrez gain, Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren txostena behar da. Hor, eskaera berriari erantzuteko, eta hala badagokio, gaur egungo sistemaren gaitasun nahikoari irtenbidea emateko aurreikuspenei erantzuteko, nahikoa azpiegitura eta ahalmena duela frogatu beharko du. Xede horretarako, gaur egun dauden eta etorkizuneko hornidura sareen eskemak aurkeztu beharko dira.

Saneamenduari dagokionez, URAk jakinarazi du azpiegitura berriak Eskuernagako eskualdeko HUAren saneamendu orokorrera lotu beharko direla. Beharrezkoa balitz, sistemaren ahalmena aldez aurretik egokitzea ere eska liteke. Halaber, Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren aldeko txostena ere izan beharko da, gaur egungo eta etorkizuneko saneamendu sareen eskema aurkeztu ondoren.

* Eusko Jaurlaritzako Natura Ondareko eta Klima Aldaketako Zuzendaritzak Ingurune Naturala ZaintzekoZerbitzuak egindako txosten bat bidali du. Hor, zalantzanjartzen da ingurumen agiriak egiten duen balorazioa, hots, Batasunaren lehentasunezko intereseko 6220*: "gramineoen eremu azpiestepikoak eta Thero-Brachypodietea espeziearen urtekoak" habitata aldaketa puntualaren esparruan ez egoteari buruzkoa. Adierazten dute zorroztasun handiagoarekin berretsi behar dela habitata dagoen ala ez, eta egokitzatjotzen dute azterketa botanikoa egitea. Baldin badaude, prebentzio neurriak ezarri beharko dira, habitataren okupazioa murrizteko, edo neurri konpentsatzaileakeskatzeko, natura ondarearen galera garbirik ez dagoela bermatzen dutenak.

* IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak azaldu duenez, "Erakunde honetan ez dago jasota aipatutako kokapenean lurzorua kutsa dezakeen jarduerarik egon denik; horrenbestez, ez dago jasota lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioan". Era berean, honela dio: "kutsadurazantzurik agertuz gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaio, 4/2015 Legearen, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoagarbitzekoaren, 22. artikuluan ezarritakoa betez".

* Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Zuzendaritzak Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren txosten bat helarazi du, eta hor, aldaketa puntualaren bidez garatuko den esparruan, bere balio historiko eta kulturalak babestutako elementu edo higiezinik ez dagoela adierazten da. Beraz, ez dago eragozpenik izapidetzeko.

* Arabako Foru Aldundiaren NekazaritzaZuzendaritzak txosten bat egin du, eta hor, zera adierazten da: aldaketa puntuala eragindako eremuaren zati bat (5.600 m2), Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialaren "balio estrategiko handiko" kategoria duenez, nekazaritza sektorearen gaineko eragina ebaluatzeko protokoloa aplikatu behar dela. I. eranskinean protokolo hori aztertzen da, eta zenbait parametro baloratuta (lurzoruaren okupazioa, nekazaritza azpiegituren eragina eta nekazaritza ustiategien bideragarritasun ekonomikoaren gaineko eragina), hauxe ondorioztatzen da: "Plana nekazaritza jarduerarekin bateragarria da, eta lurzoru galerarekin bateragarria den eragina izango du". Beraz, ez dagokio neurri zuzentzaileak kontuan hartzea.

Kontuan hartuta nekazaritza sektorearen gaineko eragina ebaluatzeko protokoloaren emaitza, eta aldaketa puntualaren helburua upeltegi bat handitzea dela, ustez, aldaketa horrek aldeko eragina izango du lehen mailako nekazaritza ekoizpenean; Araberako Errioxako mahastizaintzan bereziki.

Halaber, NekazaritzakoZuzendaritzakMahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak ekainaren 3ko 89/2014 Dekretuaren inguruan egindako txostena helarazi du. Hor, aipatutako Dekretuan babes araubidea jasotzen den txabolarik, etxetxorik, mahasti-zaintzarik, terrazatzerik ez landaketa bankurik.

3. Eragina jaso lezaketen elementuetatik zeintzuk diren ingurumen balio handienekoak. Ingurumen eragin nagusiak

Bertako landaretzaren gaineko eraginei dagokienez, nabarmendu behar da aldaketa puntualaren esparruaren barruan, Batasunaren lehentasunezko intereseko 6220*: "gramineoen eremu azpiestepikoak eta Thero-Brachypodietea espeziearen urtekoak" habitat gisa katalogatutako 4.800 m2 inguruko azalera bat dagoela. Hala ere, eremu horretako zati bat dagoeneko bizitegitarako hiri lurzoru gisa sailkatuta zegoen, eta hiri lurzoru industrialeko (upeltegiak) kalifikaziora aldatzeko egiten den proposamenak ez du ekartzen ebaluatu den aldaketa puntualari egotz dakiokeen eraginik. Beraz, aldaketa puntualaren ondorioz hiri lurzoru bihurtuko den lurzoru urbanizaezineko esparrura bakarrik mugatuz, 6220* habitaten gainean eragindako eremua 2.500 m2 ingurukoa da.

Habitat horren galera orekatzeko, balioespenen arabera, hirigintza jarduketaren sustatzaileak ekologia eta paisaia berritu beharko ditu ingurunean partzialki narriatuta dagoen muino edo mendi eremu batean. Beraz, dagokion habitatetik aldatutako lurzoru urbanizaezineko azaleraren bikoitzahartzen duen esparru batean egingo da. Ingurumena lehengoratzeko jarduketa udalerri berean egitea lehenetsiko da, edo behintzat, Arabako Errioxako eskualdean.

Halaber, 702 eta 703 lurzati gehienetan erkameztiaren landare seriearekin lotutako zuhaixkak garatzen dira, eta Quercus fagineaerkametzaren ale gazte batzuk ere badaude. Eremu hori, iparraldetik eta hegoaldetik aldaketa puntualaren esparru osoa inguratzen duen ezponda batean dago, eta gutxi gorabehera 2.000 m2 azalera da. Eremu horren aldaketan, ekologia eta paisaia berreskuratzeko neurri konpentsatzaileak ere hartu beharko direla uste da.

Erantsitako mapan babestu eta ingurumena lehengoratuko den ezpondaren gutxi gorabeherako kokapena, eta muino edo inguru hurbil batean konpentsatu behar den 6220* habitaten 2.500 m2 inguruko eremua adierazten dira. Bi esparruak kontuan hartuz, ingurumena lehengoratzeko eta konpentsatzeko jarduketak gutxi gorabeherako 9.000 m2 dituen eremu batean egin behar dira.

Hiri lurzorua handitzearen ondorioz gertatzen diren beste eragin esanguratsubatzuk dira nekazaritza lurzoruetan gertatuko direnak. Eragindako eremuan ez dago landatutako lursailik, mahastia duela zenbait urte dagoeneko utzi zutela egiaztatu baita (mahatsondo enbor lerroak ihartuta daude). Dena den, lurzoru horiek azalean emankorrak dira, eta oso egokiak laborantzarako. Eraikitzeko proposatutako eremuetan zenbait jarduketa egin behar dira gainazaleko lurzoru horiek berrerabiltzeko, ahal da aldaketa puntuala egingo den esparru berean, edo bestela, handik hurbil dauden eremu narriatuetan.

4. Ondorioak. Ingurumen baldintzak

Eskuernagako hiri antolamendurako plan nagusiaren 1. aldaketa puntualaren hirigintza agiriak neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaile hauek kontuan hartu behar ditu aplikatzeko:

* Hirigintza agirian sartu beharko dira, eta hartu beharko dira, ingurumen agiri estrategikoaren "Neurri babesleak eta zuzentzaileak" izeneko 11. atalean barne hartzen diren ingurumen arloko neurri babesle eta zuzentzaileak (15-20 or.)

* Sustatzaileak proiektu tekniko bat aurkeztu beharko du, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Saileko Zuzendaritzak onar dezan. Hor, ingurumena eta paisaia hobetzeko, lehengoratzeko eta landatzeko, gutxienez 9.000 m2-ko azaleran, Eskuernagako muino edo mendi narriatu batean ahal bada (bestela, ingurumena lehengoratu behar duen Arabako Errioxako eskualdeko esparru batean) egin beharreko jarduketak zehaztuko dira. Agiri horretan, esparruan egon daitekeen landaretza (artea, Quercus ilex, rotundifolia azpiespeziekoa eta horrekin lotutako zuhaixkak, edo Quercus fagineaerkametza) eta horrekin lotutako zuhaixkak, berreskuratzeko beharrezkoak diren obra unitateak zehaztuko dira.

* Upeltegiaren inguruan aurreikusitako landatzeak eta aldameneko urbanizazio-jarduketak, eraikinaren paisaia integratzeko eta hobetzeko, ahal dela aldaketa puntualaren esparruan egon daitezkeen landare espezieekin egingo dira, eta dena den, Arabako Errioxako eskualdearen baldintza klimatiko eta edafikoetara egokituta dauden landa espezieekin.

* Upeltegiaren eta eremu urbanizazioaren handitzeaeraikitzeko okupatu behar diren landare lurrari dagozkion lurzoru horizonteak era selektiboan kendu beharko dira; komenigarria da haiek berehala birbanatzea edo, hori posible ez izatekotan, aldaketa puntualaren eremuko zonaren batean metatzea. Gehienez 2,5 metro garai izan daitezkeen sekzio trapezoidaleko multzotan egin behar da pilaketa. Obrak eragindako eremuetan landaretzalehengoratzeko eta lurzorua berripintzeko egin behar diren lanetan erabiliko da landare lurra, edota finka edo mendi mugakideetako lurzorua hobetzeko.

* Sustatzaileak eta Foru Aldundi honen Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak ingurumen jarraipena egingo dute upeltegiaren handitzearen eraikina eraikitzen eta esparrua urbanizatzen den fasean. Horrela, ingurumena lehengoratzeko eta konpentsatzeko aplikatutako neurri zuzentzaileak eraginkorrak izan diren ala ez jakin eta ebaluatuko dute, hala badagokio, aurki daitezkeen hutsuneak zuzen ditzaten. Horri dagokionez, jarduketak hasi baino lehen, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuari jakinaraziko zaio, ezarritako ingurumen baldintzak ondo bete direla egiaztatzeko.

Horrenbestez, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoak, 40. artikuluan ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

XEDATZEN DUT

Lehena. "Eskuernagako HAPOren 1. aldaketa puntualaren" ingurumen txosten estrategikoa egitea.

Bigarrena. Abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen ebaluazioarena, betetzeko, ingurumen txosten estrategikoa ingurumen irizpen erabakigarria izango da neurri eta baldintzei dagokienez.

Hirugarrena. Agintzea ingurumenaren txosten estrategiko hau ALHAOn argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 1a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO

Ingurumen eta Hirigintzako zuzendaria

AMAIA BARREDO MARTÍN