Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

KULTURA, HEZKUNTZA ETA KIROLA
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-775

Kultura Saila

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko martxoaren 1ean hartutako erabakiaren laburpena: kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako diru-laguntzak emateko deialdia

BDNS(Identif.): 443052

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoaren ildotik, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsulta daiteke.

Lehena. Onuradunak

Diru-laguntzen ildo bakoitzaren berariazko oinarrietan zehazten diren helburuak betetzen dituzten programak edo jarduerak sustatzeko edo egiteko interesa duten pertsona fisikoa edo juridikoek eskatu ahalko dute diru-laguntza emateko, baldin eta haien jarduera esparrua Gasteizko udalerrian badute. Pertsona eta entitate eskatzaileek Arabako Lurralde Historikoan izan beharko dute helbidea.

Orobat, onuradun izaera eskuratu ahalko dute pertsona fisiko edo juridikoen elkarte publiko edo pribatuek, ondasun komunitateek, edo beste edozelako ekonomi unitate edo ondare bereizik, nortasun juridiko propiorik izan gabe ere, diru-laguntza ematea dakarten proiektu edo jarduerak garatu eta gauzatuko gaitasuna badute.

Bigarrena. Xedea

Laguntza-deialdi honen helburua hiriko kultur eskaintzazabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen-, sorkuntza-, prestakuntza- eta zabalkunde-ekimenetan laguntzea da.

Diru-laguntza jasoko duten proiektu kulturalek irekiak izan beharko dute, oso-osorik Gasteizen garatu eta gauzatu beharko dira, eta Gasteizko herritar guztiei zuzendutakoak izan beharko dute; esperientzia berriak izan ahalko dira, edo lehendik dauden programa, ekitaldi eta jaialdiei jarraipena eman, eta kulturaren arloetakoren baten barrukoak izan beharko dute: prestakuntza, sormena, zabalkundea, ikerketa...

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko martxoaren 1ean onartu zituen, eta ALHAOn argitaratuko dira.

Laugarrena. Zenbatekoa

192.000,00 eurokoa da deialdiaren zuzkidura. Entitate bakoitzak eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoak ez du proiekturako zenbatetsitako aurrekontu osoaren % 70 gaindituko.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea

Hamabost egun natural, laburpen hau ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik. Azken eguna larunbata edo jaieguna egokituz gero, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 1ean

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi ordezkaria

Estíbaliz Canto Llorente