Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Udala

Kultura, Hezkuntza eta Kirola
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-765

Kultura Saila

Gasteizko Udalaren 2019ko kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako dirulaguntzen deialdi publikoa eta hori arautuko duten berariazko oinarriak

2019ko martxoaren 1ean egindako ohiko bilkuran onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako dirulaguntzen deialdi publikoa eta hori arautuko duten berariazko oinarriak.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren ildotik, argitara ematen dira, denek izan dezaten horien berri.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 1ean

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi ordezkaria

Estibaliz Canto Llorente

Gasteizko Udalaren 2019ko kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako dirulaguntzen deialdia arautuko duten berariazko oinarriak

2018ko abenduaren 28an onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdiak arautzen dituzten oinarri orokorrak. 2019ko otsailaren 13ko ALHAOn argitaratu ziren oinarri orokor horiek, eta Udalaren webgunean kontsulta daitezke -www.vitoria-gasteiz.org-, baita herritarrei laguntzeko bulegoetan ere. Deialdi honetara aurkeztu nahi duten entitateek oinarri orokor horietara jo beharko dute jakiteko eskabideak non eta nola aurkeztu, zein betebehar izango dituzten, dirulaguntzak nola justifikatu behar diren, zein formulario baliatu behar dituzten eta abar.

1. Dirulaguntzen ildoa

Kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako dirulaguntzak.

2. Deialdiaren xedea

* Hiriko kultur eskaintzazabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen-, sorkuntza-, prestakuntza- eta zabalkunde-ekimenetan laguntzea.

* Dirulaguntza jasoko duten proiektu kulturalek irekiak izan beharko dute, oso-osorik Gasteizen garatu eta gauzatu beharko dira, eta Gasteizko herritar guztiei zuzendutakoak izan beharko dute; esperientzia berriak izan ahalko dira, edo lehendik dauden programa, ekitaldi eta jaialdiei jarraipena eman, eta kulturaren arloetakoren baten barrukoak izan beharko dute: prestakuntza, sormena, zabalkundea, ikerketa...

* Aurkezten diren proposamenetan ezingo da sartu udal planei (berdintasun-plana, euskara-plana, gazte-plana, mugikortasun-plana, irisgarritasun-plana, herritarren partaidetzaren plana, Udalaren araudi grafikoa eta normalkuntza linguistikoa) kalte egingo liokeen ekimenik, ez gure ordenamendu juridikoak babesten dituen oinarrizko eskubideetako edozein urratzea lekarkeenik, hartara pertsona guztien eskubide eta askatasunak errespeta daitezen. Aipatutako planei buruzko xehetasunak Gasteizko Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

3. Eskatzaileak

* Lurralde historikoaren ezaugarriak eta Arabako Kultura Plan Estrategikoaren (Arabako Foru Aldundiak sustatua) eta Gasteizkoaren (Gasteizko udalak sustatua) arteko koordinazioa direla-eta, dirulaguntzaeskatzen duten pertsona edo entitateek Arabako Lurralde historikoan izan ahalko dute helbidea, beti ere deialdiaren xede guztiak betetzen badira (aurreko puntua).

4. Kontzeptuak

Bi kontzeptutarako emango dira dirulaguntzak. Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du entitate bakoitzak.

Batzorde teknikoak izango du aurkeztutako proiektu bakoitza zer kontzeptutan sartuko den erabakitzeko eskumena.

1. Hirian erreferente diren edo bertan kultura sustatzera bideratuta dauden ekimen, jaialdi eta egitarauak, edozein alorretan delarik ere (arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak, letrak, folklorea, arte plastikoak edo beste), betiere kultur agente lokalek antolatu eta kudeatuak. Diru-zuzkidura: 167.000,00 euro.

2. Dinamizazio soziokulturalera, kulturartekotasuna sustatzera, bizitza kulturala bultzatzera, kultura integrazio eta gizarte-kohesiorako balio gisa garatzera, kulturaren alorrean garapen pertsonalagaratzera (jakituria eta sormena sustatuz) eta abarretara zuzenduriko jarduera eta programak, betiere kultur agente lokalek antolatu eta kudeatuak. Diru-zuzkidura: 25.000,00 euro.

Baldin eta kontzeptu baterako zenbatekoa agortzen ez bada, soberako diru-kopurua beste kontzepturako baliatu ahal izango da.

5. Baliabide ekonomikoak

Deialdi honen ildotik ematen diren laguntzak Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuetako 23.12.03.3341.489.33 partidan jasotako aurrekontu-kredituaren kontura joango dira, eta, gehienez 192.000,00 euro baliatu ahal izango dira horretarako.

6. Aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, oinarri hauei dagokien deialdiari buruzko laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Azken eguna larunbata edo jaieguna egokituz gero, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da epea.

7. Eskabideak aurkeztea

Gasteizko Udalaren webgunean eskuragarri dagoen eredua baliatuz aurkeztu beharko dira eskabideak, eta agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

* Pertsona fisikoa bada: eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia. Ordezkari bat bada, eskaria izenpetzen duenaren ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria.

* Pertsona juridikoa bada: elkartearen edo entitatearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia, eta ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria.

* Entitatearearen eraketa-eskrituren edo estatutuen fotokopia. Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan edo, bestela, dagokion erregistro publikoan izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.

Eskabidearekin batera honako gidoi honi jarraituz sortutako proiektu bat aurkeztu beharko da:

* Proiektuaren oinarriak.

* Helburuen aurkezpena.

* Proiektuaren deskribapena.

* Metodologia.

* Jardueren zerrenda.

* Jardueren egutegia.

* Jardueren kokalekua.

* Nori zuzenduta dagoen.

* Aurreikusten den parte-hartzaile kopurua (kopurua eta kolektibo zehatza) eta publiko mota.

* Baliabide materialak eta giza baliabideak.

* Beste kolektibo batzuen inplikazioa.

* Ebaluazio-irizpideak.

* Jarduera ezagutarazteko baliabideak eta/edo sistema.

Eta aurrekontu xehatua:

* Gastuen zerrenda.

* Diru-sarreren zerrenda, barne hartuz: eskatutako, aurreikusitako nahiz jasotako bestelako dirulaguntza edo laguntza ekonomikoak eta izen-ematearen bitartez jasoko direnak.

Ezinbestekoa izango da proiektua eta aurrekontua eskabide inprimakiari erantsita aurkeztea, oinarri hauetan ezartzen diren epe eta moduan.

Eskabidea bera bakarrik (proiektu eta aurrekonturik gabe) aurkezteak eskabide hori tramitera ez onartzea ekarriko du.

8. Balioespen-irizpideak

* Originaltasuna, berrikuntza, proiektua sendotuta egotea: 15

* Proiektuaren metodologia eta garapena: 15

Proiektua gauzatzean eta jarduerak ebaluatzean baliatuko diren oinarriak, helburuak eta metodologia.

* Proiektuaren kalitatea eta interesa, kulturaren ikuspegitik: 50

- Proiektuaren garrantzi kulturala: 15

- Eragin kulturala hirian: 10

- Proiektuaren onuradunak: zuzendua dagoen kolektiboa, parte-hartzaileen kopurua: 10

- Barne eta kanpoko komunikazioak: 5

- Proiektuan inplikatutako beste kolektiboak: 10

* Bideragarritasun ekonomikoa: 5

- Efikazia, baliabide ekonomiko eta materialak eta giza baliabideak esleitzean.

* Programaren garapenean euskara erabiltzea: 5

- Ekintzak, jarduerak: 2

- Euskarak entitatearen irudian duen lekua (webgunea, sare sozialak, irudi korporatiboa...): 2

- Entitateak euskararen normalizaziorako bultzatzen dituen neurriak (adib.: langileak, begiraleak eta bestelako laguntzaileakkontratatzean euskara jakitea baloratzen da...): 1

* Genero-berdintasuna sustatzen duten ekintzakgaratzea: 5

- Proiektua gauzatzeko prozesuan emakumeen eta gizonen presentzia orekatuta egotea: 1

- Prestakuntza, berdintasunaren alorrean: 1

- Kontratatzeko irizpideak: 2

- Indarkeria matxistarierantzuteko kanpainarik abiaraztea edo halakoren bati babesa ematea: 1

* Tolerantzia eta kultura-aniztasuna sustatzen dituzten ekintzakgaratzea: 5

9. Dirulaguntza jaso ahal izateko programa bakoitzak gutxienez lortu behar duen puntu
kopurua

Irizpide horiek aplikatzen direlarik, gehienez eskura daitezkeen 100 puntuetatik gutxienez 50 lortzen dituzten proiektuak aukeratuko dira.

10. Dirulaguntzak emateko prozedura

* Norgehiagoka bidezko prozedura baliatuko da dirulaguntzak emateko.

* Norgehiagoka bidezko prozeduran, dirulaguntzak emateko alderatu egingo dira aurkeztutako eskabideak, hartara lehentasun-hurrenkera ezartze aldera -6. artikuluan adierazitako irizpideen arabera- eta puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie dirulaguntzak, beti ere deialdiaren berariazko oinarrietan finkatuko aurrekontu zuzkiduraren kopurua inola ere gainditzen ez badu.

* Behin gutxieneko puntu-kopurua lortuta (50 puntu), programa bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren zenbatekoa eskuratu duen puntu-kopuruaren araberakoa izango da, taula honen arabera:

1. Kontzeptua:

Programari emandako puntu-kopurua Dirulaguntzaren zenbatekoa

75 puntutik gorakoa 12.000,00 eta 14.000,00 euro bitartean

60 eta 75 puntu artekoa 4.000,00 eta 10.000,00 euro bitartean

50 eta 60 puntu artekoa 500,00 eta 4.000,00 euro bitartean

2. Kontzeptua: gehienezko zenbatekoa, proiektuko. 4.000,00 euro.

11. Ez dira diruz lagunduko

* Gasteizko udalerritik kanpo gauzatzen diren proiektuak.

* Helburu nagusitzat ez kultura sustatu eta zabaltzea, baizik eta beste batzuk -sozialak, kirolaren arlokoak, erlijiosoak, politikoak, osasunaren arloak...- dituzten proiektuak.

* Eskabidea egiten duen entitateko bazkideentzat bakarrik diren proiektuak.

* Dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomikoan ez baizik eta beste batean gauzatuko diren jarduera edo programa kulturalak prestatu edo horientzako aldez aurreko lanak egitea xede duten ekintzak.

* Proiektua garatzearekin lotura zuzena ez duten gastuak.

12. Programa edo jarduera bakoitzari gehienez emango zaion dirulaguntza

1. Proiektuaren aurrekontuaren ehuneko 70ekoa izango da dirulaguntza, gehienez ere. Dirulaguntzaren zenbatekoak inolaz ere ezingo du gainditu 14.000,00 euroko kopurua 1. kontzeptura aurkeztutako proiektu bakoitzeko, edo 4.000,00 euroko kopurua 2. kontzeptura aurkeztutako bakoitzeko.

2. Hautatutako proiektuetako bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa erabakitzeko, lortu dituzten puntuazioen arabera banatuko da deialdiko kreditua. Ez da inolaz ere gaindituko Kultura Zerbitzuari eskatutako diru-kopurua, eta beti ere aurreko atalean finkatutako muga errespetatuko da.

3. Aurreko atalean adierazitako aurrekontua onesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Diruz lagundutako jarduera edo proiektuak garatzeko inolako zalantzarik gabe behar direnak joko dira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuek nahitaez 2019an eginak izan beharko dute, eta eskuratze-kostuak inolaz ere ezingo dira izan merkatuko baliotik gorakoak.

b) Ezingo da diruz lagundu daitekeen gastutzat jo BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta eskatzailea zerga horren aitorpena egitera behartuta badago.

4. Baldin eta elkarte eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan aurreko atalaren ildotik diruz lagundu ezin diren gastuak sartzen badira, ez dira zenbatuko 1. atalean kontuan hartuko diren gastuak -diruz lagundu daitezkeen gastuak- zehazterakoan.

5. Elkarte onuradunak azkenean gauzatzen duen aurrekontua aurkeztu duena eta onartu zaiona baino txikiagoa dela suertatzen bada, dagokion proportzioan murriztuko zaio dirulaguntza. Horrek bietako bat ekar lezake: edo jasotako dirulaguntzaren zati bat itzultzea edo bigarren ordainketaren kopurua murriztea.

13. Dirulaguntza justifikatzeko modua

1. Dirulaguntzak berariazko oinarri hauen goiburuan aipatutako oinarri orokorren 13. atalean xedatutakoari jarraituz justifikatuko dira. Atal horretan aipatzen diren eranskinak eskuragarri daude Udalaren webgunean, idazteko moduko formatuan.

Dirulaguntzen justifikazioa 4 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, programa amaitzen denetik kontatzen hasita, edo dirulaguntza eman zenetik, laguntza jarduera gauzatu ondoren eman bada.

2. Deialdi honetan ez denez zeharkako kosturik onartzen, ez dago 5-J eranskinean kontzeptu horri dagokion atala bete beharrik.

3. Dietak: baldin eta dietarik ordaintzen bazaio proiektuan artista, hizlari, etab. gisa parte hartuko duen norbaiti, 6-J eranskina bete beharko da (holako pertsonabakoitzeko eranskin bana).

Kilometraje-gastu gisa ez da onartuko kilometroko 29 zentimotik gorakorik.

4. Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Entitatearen lokalerako ondasunak erostea edo konpontzea xede duten gastuak.

b) Entitatearen mantentze- eta funtzionamendu-gastuak.