Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑA OKAKO UDALA

Hasierako onespena ematea 1/2019 kreditu gehigarriari
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-764

Udalbatzak, 2019ko martxoaren 6an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion 1/2019 kreditu gehigarriaren espedienteari.

Bat etorriz otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauak 34. artikuluan xedatutakoarekin, espediente hori jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, epe horretan interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko udalbatzari.

Kreditu gehigarriaren espedientea behin betiko onetsitzat emango da epe horren barruan erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzanargitaratzen da.

Langraiz Oka, 2019ko martxoaren 7a

Alkate-lehendakaria

Jose Javier Martinez Garcia