Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA

63/2019 Foru Agindua, martxoaren 1ekoa, onespena ematen diona Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren Koordinazio Orokorraren eta Jarraipenaren Mahaiko kideen osaera aldatzeari
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-762

Foru Gobernu Kontseiluarenmartxoaren 27ko 16/2018 Foru Dekretuaren bidez, onespena eman zitzaion Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren Koordinazio Orokorraren eta Jarraipenaren Mahaia eratzeari eta haren osaera, antolaera eta funtzionamenduaarautzeari.

Dekretu horren bosgarren artikuluak kideen gorabeherak arautzen ditu, eta lehenengo paragrafoan hau ezartzen du:

"Mahaikideak izendatzeko, kulturaren arloan eskumena duen diputatuak foru agindua eman behar du, kolektibo eta agente batzuek eta besteek proposatuta, hala balegokio. Era berean, ahalmena izango du mahaiaren osaera aldatzeko kargua uzteak eta izendapenak gertatzen direnean."

Horregatik, maiatzaren 22ko 167/2018 Foru Aginduaren bidez, Mahaiko 23 kide izendatu ziren; besteak beste, Félix López López de Ullibarri eta Daniel Castillejo Alonso, zeinek izendapen xede izan zuten lanpostuak utzi baitituzte.

Dekretu horren bosgarren artikuluak dioenez, izendapen xede zuten lanpostua uztea da lanpostua uzteko arrazoietako bat.

Horregatik, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Félix López López de Ullibarri eta Daniel Castillejo Alonso Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren Koordinazio Orokorraren eta Jarraipenaren Mahaiko kide postutik kentzea, eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena. Javier Fernández Bordegarai eta Beatriz Herráez Diéguez Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren Koordinazio Orokorraren eta Jarraipenaren Mahaiko kide izendatzea.

Hirugarrena. Ebazpen hau aurreko apartatuetan izendatutako pertsonei jakinaraztea, jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena. Foru agindu honek ematen den egunetik sortuko ditu ondorioak; nolanahi ere, interesdunei jakinaraziko zaie eta ALHAOn argitaratuko da.

Gasteiz, 2019ko martxoaren 1a

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE

Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria

JOSEBA KOLDO PÉREZ DE HEREDIA ARBÍGANO