Documento

V - BESTELAKOAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-758

Arabako Bernedo udal-mugartean dagoen Durruma Kanpezu herritik datozen hondakin-urak isurtzeko baimena (2 puntu)

Espediente-zenbakia: VDP-A-2013-0006

Eskatzailea: Durruma Kanpezuko Administrazio-Batzarra.

Durruma Kanpezuko administrazio-batzarrak URAren Mediterraneoko Arroen Bulegoari eskatu dio udalerriko arazteko sistemetatik datozen hondakin-uren isurketarako baimena berrikusteko, tratamendu-sistemetako bat aldatzea aurreikusi delako.

Bi sistema horien bidez hondakin-urak tratatu egingo dira jabari publiko hidraulikora isuri baino lehen.

Hori guztia jendaurrean jartzen da guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatu den baimenaren ondorioz nolabaiteko kalteren bat hartuko dutela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Bernedoko Alkatetzan, edo lurralde-bulego honetan (Forondako Atea 9-11- 01010 Vitoria-Gasteiz). Espedientea han egongo da ikusgai.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 23a

Mediterraneoko Arroen bulegoburua

JAVIER AGIRRE ORCAJO