Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

GASTEIZKO UDALA

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saila
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-757

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko martxoaren 1ean hartutako erabakiaren laburpena: 2019rako kirol diru-laguntzetarako deialdi orokorraren berariazko oinarriak onesten dituen ebazpena

BDNS(Identif.): 442914

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoaren ildotik, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdiaren testu osoa diru-laguntzen datu-base nazionalean kontsulta daiteke.

Lehena. Onuradunak

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 3. atalean finkatutako irizpideen ildotik, eta bertan ezarritako baldintzakbetetzen dituztelarik, irabazi-asmorik gabeko kirol-entitateak nahiz beren jardunaren ezaugarriak direla eta oinarriekin bat datozen irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateak izan ahalko dira diru-laguntzen ildo honen onuradun, diruz lagun daitezkeen jarduerak antolatzen badituzte eta oinarri hauetan adierazten den moduan eta epe barruan eskatzen badute diru-laguntza.

Bigarrena. Helburua

2019. urtean Gasteizko udalerrian egingo diren edo herritarrek parte hartzeko izango diren jolas- eta kirol-jardueren gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea du xede deialdi honek, eta, aldi berean, txapelketa federatuetan parte hartzenlaguntzea, hirian kirol jarduerak sustatzeko.

Hirugarrena. Oinarriak

Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko martxoaren 1ean egindako ohiko bilkuran onartutakoak. ALHAOn argitaratuko dira.

Laugarrena. Zenbatekoa

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren 2019ko ekitaldiko 23.20.03.3411.48935 aurrekontu-partidari egotziko zaizkio diru-laguntzak; deialdiko diru-laguntzek guztira izango duten gehieneko zenbatekoa 352.000,00 eurokoa izango da, erabilgarri dagoen kredituaren barruan.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea

Hogei egun baliadunekoa, 2019ko diru-laguntzen kirol arloko berariazko oinarriak ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a

Administrazio orokorreko teknikaria

Manuel Pérez de Lazarraga Villanueva