Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Diputatu Nagusiaren 101/2019 Foru dekretua, martxoaren 4koa, onartzen duena Arabako Lurralde Historikoan materia organikoa gaika biltzeko dirulaguntza lerro baterako 2019ko deialdia
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-753

2017ko irailaren 26ko 51 Foru Dekretuaren bidez, Arabako Lurralde Historikoan materia organikoa gaika biltzeasustatzeko diru laguntza lerroaren oinarri arautzaileakonetsi ziren.

Materia organikoa gaika jasotzearekin lotutako helburuak lortzenlaguntzen duten jarduerei babesa ematen jarraitzeko asmoa duenez aldundi honek, 2019 ekitaldirako deialdia proposatzen du. Deialdia 2017an onetsi ziren oinarriek arautuko dute eta baldintza hauek izango ditu:

125.000 euroko zenbatekoa proposatu da eta horietatik 40.324,45 euro Toki erakundeen dirulaguntza organikoa partidaren (60207.6500.4629001) konturako esleituko dira eta 84.675,55 euro Toki erakundeen hondakin organikoen gaikako bilketarako dirulaguntza (60207.6500.7629001) partidaren konturako, biak ala biak Arabako Foru Aldundiak 2018rako onartutako eta 2019rako luzatutako aurrekontukoak.

Kontuan izanik dirulaguntzaren zati bat kanpoko laguntza teknikoak eta sentsibilizazio kanpainak finantzatzeko erabiliko dela eta beste zati bat baliabide materialak eskuratzeko, eskaerak jaso eta partida bakoitzari zein zait dagokion jakin ondoren, aurrekontu doikuntzak egingo dira.

Zenbatekoa handitzeko muga 100.000,00 eurokoa izango da, dirulaguntza honen oinarri arautzaileetako 6.1 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Dirulaguntzen eskaerak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira. Horretarako epea 50 egun naturalekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita.

Dirulaguntza eskaeren ebazpena emateko, 30 eguneko epea izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Ebazpen hori erakunde interesdunei jakinaraziko zaie.

Deialdi honetako dirulaguntzakordaintzeko eskaerak 2019ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztuko dira.

2019ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu behar dituzte erakundeek diruz lagundutako jarduerak. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako jarduerek jaso dezakete dirulaguntza deialdi honetan.

Horregatik, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren antolaketa, funtzionamendu eta lege araubidearenak, 19. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onestea 2019ko dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan materia organikoaren gaikako bilketa ezartzeko dena, 125.000 euroko zenbatekoaz. Horietatik 40.324,45 euro "Organikoen bilketarako dirulaguntza toki erakundeentzat" partidaren (60207.6500.4629001) kontura esleituko dira eta 84.675,55 euro "Hondakin organikoen gaikako bilketarako dirulaguntza toki erakundeentzat" partidaren (60207.6500.7629001) kontura, biak ala biak Arabako Foru Aldundiak 2018rako onartutako eta 2019rako luzatutako aurrekontukoak (xedapen erreferentziak: 105-778/000 19.5.19 eta 105-779/000 19.5.19).

Behin eskaerak jasota, beharrezkoak diren aurrekontu doikuntzak egingo dira, IV. eta VII. kapituluetako dagozkien partidei egotzi ahal izateko.

Zenbatekoa handitzeko muga, dirulaguntza honen oinarri arauetako 6.1 idatz zatian ezarritakoarekin bat etorriz, 100.000,00 eurokoa izango da.

Bigarrena. Dirulaguntzen eskaerak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira. Horretarako epea berrogeita hamar egunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita.

Hirugarrena. Dirulaguntza eskaeren ebazpena emateko, hogeita hamar eguneko epea izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Ebazpen hori erakunde interesdunei jakinaraziko zaie.

Laugarrena. Deialdi honetako dirulaguntzakordaintzeko eskaerak 2019ko abenduaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira.

Erakundeek diruz lagundutako jarduketak egin behar dituzte 2019ko abenduaren 31 baino lehen. Deialdi honetan 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako jarduketek jaso dezakete dirulaguntza.

Bosgarrena. Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari ahalmena ematea foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko eman beharreko xedapenak eman ditzan.

Seigarrena. Ebazpen hau ALHAOn argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a

Diputatu nagusia

Ramiro Gonzalez Vicente

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatua

Josean Galera Carrillo