Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Haraneko Udala

Hasierako onarpena ematea Kontrastako herrigune historikoaren BEPBari
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-752

Haraneko Udalak, 2019ko otsailaren 12ko ohiko osoko bilkuran, Kontrastako herrigune historikoaren birgaitze integratuko plan berezia onartu zuen eta hilabete bateko epean jendaurrean ipintzen du, ALHAOn publikazioa egin eta hurrengo egunetik hasita.

Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu ahal izango dute udal bulegoetan, eta egoki deritzeten arrazoibideak egin ahal izango dituzte.

Plangintzaren objektu diren lurralde eremuen lizentziak eten egingo dira, aldaketa berriek indarrean dagoen hirigintza-erregimenean aldaketak eragiten badituzte. Etenaldiaren iraupena urte batekoa izango da.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hau.

Haranan, 2019ko martxoaren 6an

Alkatea

PEDRO SAN VICENTE CORRES