Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

DIPUTATU NAGUSIAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 155/2019 Erabakia, martxoaren 5ekoa. Onespena ematea Arabako Foru Aldundiak Transferentzien Bitariko Batzordean duen ordezkaritza berritzeari
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-751

Foru Gobernu Kontseiluaren ardura da Arabako Foru Aldundiak erakunde eta instituzio publiko nahiz pribatuetan dituen ordezkariak izendatzea, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzkoak, bere 8. artikuluan, 9. eta 10. idatz zatietan aurreikusikoaren arabera.

Beraz, ezinbestekoa da Transferentzien Bitariko Batzordean Arabako Foru Aldundiak izango duen ordezkaritzaberritzea.

Horregatik, Diputatu nagusiaren proposamenez, eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

ERABAKITZEN DUT

Lehenenengoa: Jesús María López Ubierna jauna, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren saileko foru diputatua, Arabako Foru Aldundiaren titular giza, eta aldi berean Igone Martinez de Luna Unanue, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua, kargutik kentzeaTransferentzien Bitariko Batzordean (foru administrazioak partaidetza duen erakundeen erregistroko 2 zenbakia).

Bigarrena: Erabaki honek onartzen den egunetik bertatik aurrera izango du indarra, ALHAOn argitaratuko den eguna edozein dela ere.

Gasteiz, 2019ko martxoaren 5a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZALEZ VICENTE

Diputatu Nagusiaren Kabinetearen jarduneko zuzendaria

ELENA FERREIRA SEBASTIÁN