Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

16/2019 Mozioa, martxoaren 4koa, hurrengo martxoaren 8rako deitutako greba feminista babesteari buruz
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-746

Arabako Batzar Nagusi hauetako Lehendakaritza, Berdintasun eta Giza Eskubideen I. Batzordeak, 2019ko martxoaren 4an egindako bilkuran, honako mozioa onetsi zuen:

16/2019 Mozioa, martxoaren 4koa, hurrengo martxoaren 8rako deitutako greba feminista babesteari buruz.

1. Arabako Batzar Nagusiek babestu egiten dute mugimendu feministak eta sindikatuek martxoaren 8an grebak eta lanuzteak egiteko egin duten deialdia, eta langileei parte hartzeko deia luzatzen diete; izan ere, ekimen hori kontzientziazio eta aldarrikapenerako neurri bat izango da emakumeek, dagokien bezala, berdintasunez parte hartu dezaten gizartearen esparru guztietan.

2. Arabako Batzar Nagusiek bat egiten dute martxoaren 8arekin eta nazioarteko komunitatearekin, genero-berdintasunerantz aurrera egiteko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna eragozten duten hesiak deuseztatzeko helburuan.

3. Arabako Batzar Nagusiek bere egiten dituzte Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen proposamenak; hain zuzen ere, bere 63. bilkura-aldian aldeztu egiten dute pentsamendua, ezagutza, berrikuntza eta teknologia mundu osoan bideratzea emakume eta neskatilen babeserako.

4. Arabako Batzar nagusiek konpromisoa hartzen dute eredu ekonomiko, sozial eta politikoaren eraldaketan aurrera egiten duten politika publikoak garatzeko. Eraldaketa horren gakoak izango dira pertsona eta kolektiboen zaintza sustatzea, zaintza esparru pribatuan, familia-kontziliazioa piztea eta indarkeria matxista eta heteropatriarkala deuseztatzeko neurriak. Arabako Foru Aldundiari dei egiten diote ildo horretan lan egin dezan.

5. Arabako Batzar Nagusiek Arabako herritarrei dei egiten diete parte hartzeko mugimendu feministak konbokatutako mobilizazioetan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA