Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

15/2019 Mozioa, martxoaren 4koa, Venezuelak bizi duen krisi sozialari buruz
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-745

Arabako Batzar Nagusi hauetako Lehendakaritza, Berdintasun eta Giza Eskubideen I. Batzordeak, 2019ko martxoaren 4an egindako bilkuran, honako mozioa onetsi zuen:

15/2019 Mozioa, martxoaren 4koa, Venezuelak bizi duen krisi sozialari buruz.

1. Arabako Batzar Nagusiek, EBk bezala, babestu egiten dute hauteskunde aske eta sinesgarriak ahalbidetuko duen prozesu politiko bat, baita Batzar Nazionala ere, demokratikoki hautatutako instituzio gisa, zeinaren botereak errespetatu behar diren.

2. Arabako Batzar Nagusiek exijitzen dute errespetatu daitezela eskubide zibilak, askatasuna eta segurtasuna eta herritar guztiei aplikatu dakizkiela, bereziki Batzarreko kideei.

3. Arabako Batzar Nagusiek beren babesa adierazten diote demokratikoki hautatutako Batzar Nazionaleko lehendakari Juan Guaidóri, trantsizio-prozesu bat lideratu dezan; prozesu horren emaitza izango da NBEk eta bestelako nazioarteko begiraleek bultzatutako hauteskunde demokratikoak.

4. Arabako Batzar Nagusiek ejerzitoari eta indar armatuei eta polizial guztiei eskatzen diete errespetatu ditzatela giza eskubideak eta pertsona guztien integritatea eta segurtasuna.

5. Arabako Batzar Nagusiek berriz adierazten dute oso kezkatuta daudela Venezuelak bizi duen krisi sozialagatik eta exijitzen dute laguntza humanitario guztia herritarrei eman dakiela egunero pairatzen duten eskasia arintzearren.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA