Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Organismo Autonomoak

GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA

2019ko materialetarako deialdia
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-744

Gazteriaren Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak, 2016ko apirilaren 15ean, onetsi egin zituen Gazteriaren Foru Erakundeak lehiaketa bidez ematen dituen dirulaguntzakarautzen dituzten oinarri orokorrak.( 2016ko maiatzaren 4ko ALHAO, 50, zenbakia).

Kanpamendu, udaleku eta auzolandegietarako programen deialdi hau, Gazteriaren Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak 2019ko martxoaren 1eko bileran onartutakoa, aipatutako oinarri arautzaile orokorrei eta ondoko ataletan ezarritakoari lotuko zaie.

1. Deialdiaren xedea

Deialdiak erakunde onuradunen jarduerak antolatzeko, zabaltzeko eta abian jartzeko prozesuak errazteko ezinbesteko materiala erosteko dirulaguntzak ematea du helburu.

2. Elkarte eta/edo entitate onuradunak

Gazte elkarteak, denbora libreko elkarteak eta aurreko horiek koordinatzen dituzten federazioak, arauzko eran eratu eta irabazteko xederik gabeak, Araban edo Trebiñuko Konderrian baldin badute beren egoitza edo ordezkaritza.

Kanpoan geratzen dira Gazteriaren Foru Erakundearen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorretako hirugarren klausulan aipatzen diren entitateak.

3. Diruz lagundu daitezkeen gastuak

3.1. Diruz lagundu ahal izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten gastuak:

1. Jarduera egiteko beharrezkoak diren informatika ekipoak, kanpamenduetarako behar diren elementuak eta ikus-entzunezko materiala, 2019. urtean zehar erosiak.

2. Aurreko puntuan aipatutako materialarekin zerikusia duela, diruz lagunduko dira gehienez ere 3 unitate, bakoitza 80 euro baino gehiagokoa bada. Unitate bakoitzaren kostua, gehienez, mila eta berrehun euro izango da (1.200,00).

3.2. Dirulaguntzaeskuratzeari begira, dirulaguntza ematen duen ebazpenean kontrakoa adierazi ezean, ez dira diruz lagunduko gastu hauek:

a) Materiala erosten den lekutik entregatzen den lekura garraiatzeko gastuak.

b) Ondasun higiezinak eskuratu, konpondu eta zaharberritzeko gastuak.

c) Telebista erostearen gastuak.

d) Zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke (BEZaren kuota kengarria).

4. Eskaerak aurkeztea

4.1. Eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetan, Gasteizen, edo hitzartutako udaletako erregistro orokorretan, horretarako berariaz diseinaturiko ereduetan, zeinak eskuragarri egongo baitira erakunde horren bulegoetan eta erakundearen web orrian https://gazteria.araba.eus.

4.2. Eskaerarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

a) Administrazio agiriak:

1. Dirulaguntzaeskatzen duen ordezkariaren NANaren fotokopia.

2. Erakundearen estatutuen fotokopia, eta deialdi honen datan legez eratuta eta Elkarte eta Erakundeen Erregistro egokian inskribaturik dagoela egiaztatzen duten agiriak, baita IFZren fotokopia ere. Gazteriaren Foru Erakundean horiek lehenago aurkeztu dituzten erakundeek ez dute bete beharko aurrekoa, harez geroztik aldaketaren bat egin ez badute.

3. BEZaren salbuespenaren ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana (baldin eta aldez aurretik aurkeztu ez bada) edo erakundeko presidentearen kargua doakoa delako adierazpena.

b) Agiri espezifikoak:

1. Materiala erosteko beharraren justifikazioa (zehaztu non eta zertarako erabiliko den).

2. Jatorrizko aurrekontu eguneratua edo faktura.

Sozietatearen egoitza Araban ez daukaten erakundeek egoera hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute (behin bakarrik aurkeztuko da, harrez geroztik aldaketarik egin ez badute), baita kasuan kasuko zerga ogasunarekin dauzkaten zerga betebeharrak beteta dauzkatela egiaztatzen duen agiria ere.

Eskatzaileak soldatapeko langilerik badu, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2 artikuluan jasotako debekuren batek eragiten ez diola egiaztatu beharko du. Horretarako, gai horietan eskumena duten erakundeen egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Dirulaguntza 800 euro baino gutxiagokoa bada, ordea, ez ditu aipatutakoak egiaztatu beharko, 58/2004 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz. Zerga betebeharrei dagokienez, nahikoa izango da egunean dituela adieraztea, eta Foru Aldundiaren zeregina izango da hori egiaztatzea, Foru Ogasunari dagokion agiria eskatuz.

Dirulaguntzakeskuratzeko eskaerak aurkezteak esan nahi du oinarri orokorretan eta deialdi honetan ezarritakoa formalki eta berariaz onartzen dela.

5. Aurrekontua izatea eta dirulaguntzaren zenbatekoa

Programa honi hamabost mila euro (15.000,00) esleitu zaizkio, Gazteriaren Foru Erakundearen 2018ko aurrekontuko 71.1.00.10.00.4.8.1.00.01 partidaren kontura (2019ra luzatuta).

Zenbateko gehigarria erantsi ahalko zaio deialdiari, betiere hamar mila euro baino gutxiago, baldin eta aurrekontu kreditua badago. Gehieneko zenbatekoa handitzeko ebazpena ALHAOn argitaratuko da; hala ere, argitaratzeak ez du esan nahi epea zabaltzen denik eskaera berriak aurkezteko ezta epe berri bat ere ebazpena emateko.

Dirulaguntzak emateko eta zenbatekoa zehazteko, balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan.

a) Material motaren arabera:

Kanpamendu eta ordenagailuetarako materiala 10 puntu

Ikus-entzunezko materiala eta beste era bateko material 8 puntu

b) Ekarpen ekonomikoa, gehienez 10 puntu.

Ehuneko 50 edo gehiago 10 puntu

Ehuneko 40 edo gehiago 7 puntu

Ehuneko 35 edo gehiago 4 puntu

Ehuneko 31 edo gehiago 1 puntu

Ehuneko 30 edo gutxiago 0 puntu

Banaketarako, puntuazio sistema erabiliko da. Horretarako, irizpide bakoitzari dagokion aurrekontu partidako kopurua zatitu egingo da a irizpideak eta b irizpideak, erakunde guztientzako puntuazio baremoa aplikatu ondoren, lortutako puntuen eta partehartzaileen guztirako baturarekin,eta eragiketa horrek zehaztuko du puntuaren balioa. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, puntuaren balioa eta eskaera bakoitzaren puntu kopurua biderkatu behar dira, baldin eta zenbateko hori eta gainerako diru sarrerak gehitzearenemaitzak jardueraren aurkeztutako gastua gainditzen ez badu.

Aurrekontuko zuzkidura agortzeko behar den beste banaketa egingo da.

c) Dirulaguntzak ez du eskaeran edo txostenean aurkezten diren diruz laguntzeko gastuen ehuneko 70 baino gehiago egingo.

6. Balorazio Batzordea eta ebazpena

Balorazio Batzordeak aztertuko ditu eskaerak. Batzorde hori ondokoek eratuko dute:

- Gazteriako teknikaria edo hark eskuordetutako pertsona.

- Zerbitzu Orokorretako teknikaria edo hark eskuordetutako pertsona.

- Idazkaritza Teknikoko burua edo hark eskuordetutako pertsona.

Aurkeztutako eskaerak deialdian ezarritako irizpideen arabera erkatu ondoren, Balorazio Batzordeakdirulaguntza emateko proposamen txostena egingo du.

1. Ez da erantzunaldiko izapiderik egingo, izan ere, ebazpena emateko eskatzaileak aurkeztutako gertaerak eta agiriak baino ez dira aintzat hartuko.

2. Gazteriaren Foru Erakundearen gastuak baimendu, xedatu eta agintzeko eskumena duen organoak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoaren Egiturari eta Funtzionamenduari buruzko Arautegia aldatzen duen ekainaren 8ko Diputatuaren Kontseiluaren 26/2010 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, eskaera onartzeko edo ukatzeko ebazpena emango du bost hilabeteko gehienezko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondorengo egunetik kontatzen hasita.

3. Dirulaguntza eman ala ukatu den jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei eskaeran adierazitako helbidean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura erkidearen legeak 42. artikuluan xedatzen den eran.

4. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaituko eta horren aurka errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gazteriaren Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

7. Dirulaguntza ordaintzea

Gastuak zuritutakoan, dirulaguntza dena batera ordainduko da.

8. Dirulaguntza justifikatzea

8.1 Ondokoak aurkeztuko zaizkio Gazteriaren Foru Erakundeari dirulaguntzaebatzi eta bi hilabete igaro baino lehen:

* Diruz lagundutako erakundeak egindako gastu guztiaren jatorrizko fakturak edo ordainagiriak.

* Gastuen eta diru sarreren balantzea.

Dirulaguntzaren justifikazioan ageri bada erositako materiala eskabidean aurkeztutako aurrekontukoa baino gutxiago dela, murriztu egingo da dirulaguntza dagokion heinean.

300 euro baino gehiagoko fakturak aurkeztuz gero, egiaztatu egin beharko da zenbateko horiek ordaindu direla.

Ez da onartuko eskudirutan ordaintzea 2018rako indarrean dagoen araudian ezarritako zenbatekoa edo hortik gorakoa (edo horren kontrabalioa atzerriko dirutan). Lehenago adierazitako zenbatekoa kalkulatzeko, ondasun ematea edo zerbitzu egitea zatika egin bada, batu egingo dira hirugarren berarentzat egindako eragiketa edo ordainketa guztien zenbatekoak.

Erakundeak aurkeztutako fakturen edo ordainagirien jatorrizko agiriak eskatuz gero, zigilu marka jarriko zaie, eta bertan justifikatutako eta eskatutako dirulaguntza agertu beharko da, bai eta egiaztagiriaren zenbatekoa dirulaguntza osoari edo zati bati egozten zaion ere.

Azken kasu horretan dirulaguntzari dagokion zatiaren zenbateko zehatza ere adieraziko da.

8.2. Halaber, dirulaguntza eman duen ebazpenak xedatutako beste edozein agiri aurkeztu beharko da.

9. Dirulaguntzen bateraezintasuna

Deialdi honetan emandako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Arabako Foru Aldundiko beste sailetatik edo haiei atxikitako erakundeetatik ekimen berdinetarako jaso daitezkeen dirulaguntzekin. Hala ere, bete egingo da dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorretan ezarritakoa.

10. Publizitatea

Deialdi hau ALHAOn argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz 2019ko martxoaren 6a

Gazteriaren Foru Erakundeko zuzendari kudeatzailea

JOSEBA KOLDO PÉREZ DE HEREDIA ARBÍGANO