Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

14/2019 Mozioa, otsailaren 27koa, erabilera publikoko mendietan dauden telekomunikazio-zentroak erregularizatzeari buruz
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-743

Arabako Batzar Nagusiek, 2019ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, ondorengo mozioa onetsi zuten:

14/2019 Mozioa, otsailaren 27koa, erabilera publikoko mendietan dauden telekomunikazio-zentroak erregularizatzeari buruz.

1. Arabako Batzar Nagusiek Arabako Foru Aldundiari eskatzen diote ezen, berehala eta modu proaktiboan, aholkularitza eman diezaiela egun euren erabilera publikoko mendietan telekomunikazio zentroen erabilera erregularizatu gabe daukaten hogeita zortzi tokiko entitateei. Premiazkoa da dagoeneko abian jarri duten hamabi tokiko entitateen prozedura hasten duten foru-arauak erredaktatzea.

2. Arabako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eta Itelazpi sozietate publikoari eskatzen diete ezen, gehienez lau hilabeteko epean, harremanetan jarri daitezela hogeita zortzi tokiko entitate horiekin eta eman diezaietela euren erabilera publikoko mendietan dauden telekomunikazio-zentroen ezaugarrien berri, bai eta zentroetan lortzen diren diru-sarreren berri, dagokion foru-arauaren bidez kontraprestazioak ezartzearren.

3. Arabako Batzar Nagusiek Arabako eta Euskadiko instituzioei zein eragindako tokiko entitateei eta Itelazpi enpresari eskatzen diete aztertu eta adostu ditzatela, posiblea bada, kontraprestazioek atzeraeragina izatea, gai honi buruz 2017ko ekainaren 22ko legez besteko proposamenaren laugarren puntuan adostu bezala.

4. Arabako Batzar Nagusiek mozioa Itelazpi sozietate publikoaren erregularizatu gabeko telekomunikazio-zentroak dituzten hogeitazortzi tokiko entitateei, bai eta Itelazpiren ardura duen Eusko Jaurlaritzaren sail eskudunari eta sozietate publikoari berari.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA