Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

KULTURA, HEZKUNTZA ETA KIROL SAILA
Argitaratuta: 2019/03/15eko 32. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-32-735

2019ko kirol diru-laguntzetarako deialdi orokorra arautuko duten berariazko oinarriak

2018ko abenduaren 28an onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren 2019ko diru-laguntzen deialdiak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2019ko otsailaren 13ko ALHAOn (19. zenbakia) argitaratu ziren oinarri orokor horiek, eta Udalaren webgunean kontsulta daitezke (www.vitoria-gasteiz.org), baita herritarrei laguntzeko bulegoetan ere.

Deialdi honetara aurkeztu nahi duten entitateek oinarri orokor horietara jo beharko dute jakiteko eskabideak non eta nola aurkeztu, zein betebehar izango dituzten, diru-laguntzak nola justifikatu behar diren, zein formulario baliatu behar dituzten eta abar.

Lehena. Deialdiaren xedea

Oinarri hauen xedea da 2019. urtean Gasteizko udalerrian egingo diren edo herritarrek parte hartzeko izango diren jolas eta kirol jardueren antolaketa eta garapena sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzea, ezarritako aurrekontuaren mugen barruan.

Hemen arautzen diren laguntzek diru-laguntza publikoen izaera dute, eta arau hauen mende daude: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen araudia -uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua-, Gasteizko Udalaren Diru-laguntzei buruzko udal ordenantza, oinarri arautzaile hauek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 5.1 artikuluan aipatzen diren xedapenak.

Bigarrena. Aurrekontu kreditua

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren 2019ko ekitaldiko 23.20.03.3411.48935 aurrekontu-partidari egotziko zaizkio diru-laguntzak; deialdiko diru-laguntzek guztira izango duten gehieneko zenbatekoa 352.000,00 eurokoa izango da, erabilgarri dagoen kredituaren barruan.

Gehieneko zenbateko hori honela banatuko da:

A programa 89.000,00 euro

B programa 57.000,00 euro

C programa 120.000,00 euro

D programa 67.000,00 euro

E programa 19.000,00 euro

Aurkeztutako proiektuak balioetsi ondoren, baldin eta programetakoren bat hutsikgeratzen bada edo kreditua sobera geratzen, eta, aldi berean, beste diru-laguntza programa baterako aurreikusitako kreditua eskas gertatzen, proiektuak balioestearen ardura duen organoak programa horietatik beste batzuetara kreditua aldatzeko ahalmena izango du, betiere deialdi honetan onetsitako aurrekontu-kreditua gainditu gabe.

Adierazi den gehieneko zenbatekoaz gain, zenbateko gehigarri bati lotutako diru-laguntzak eman ahal izango dira, beste deialdi bat egin behar gabe, baldin eta, nahiz eta zenbateko gehigarria egotziko zaien kredituak deialdiaren unean erabilgarri ez egon, aurreikusten bada erabilgarri egongo direla diru-laguntza emateko ebazpenaren aurretiko edozein unetan, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren araudiaren (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) 58.2 artikuluan jasota dauden kausetakoren batengatik handituko direlako. Zenbateko gehigarria gauzatzekotan aski kreditu izan beharko du erabilgarri, araudiaren 58. artikuluan aurreikusten diren zirkunstantzien ondorioz, eta, behar izanez gero, dagokion aurrekontu-aldakuntza egin beharko da horretarako, diru-laguntza emateko ebazpenaren aurreko edozein unetan.

Hirugarrena. Erakunde onuradunak

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 3. atalean finkatutako irizpideen ildotik, eta bertan ezarritako baldintzakbetetzen dituztelarik, irabazi-asmorik gabeko kirol-entitateak nahiz beren jardunaren ezaugarriak direla eta oinarriekin bat datozen irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateak izan ahalko dira diru-laguntzen ildo honen onuradun, diruz lagun daitezkeen jarduerak antolatzen badituzte eta oinarri hauetan adierazten den moduan eta epe barruan eskatzen badute diru-laguntza.

Horretaz gain, entitate eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan- izena emanda egon behar dute, eta datuak eguneratuta eduki, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik.

Diru-laguntzen deialdi publikoan parte hartu ahal izateko, entitate eskatzaileek Gasteizko udalerrian erroldatuta egon behar dute -behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik-, eta betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta eduki behar dituzte. Eskabidea aurkezten denean ez ezik, prozesu osoan ere bete beharko da azken betebehar hori -diru-laguntza ematen, obligazioa onartzen nahiz ordaintzen denean-.

Laugarrena. Diru-laguntzaren xede diren programa eta jarduerak

Deialdi honen bitartez lagundutako programa eta jarduerak aurten gauzatu beharko dira -E multzokoak izan ezik, 2018/2019 denboraldian gauzatuko baitira horiek-, eta ondoren adierazten diren arloetakoren baten baitakoak izan beharko dute.

A programa

Aisialdiko kirola, jolasezko jarduera fisikoak, urteko programak, kirol ekitaldi herrikoiak eta kirol-prestakuntzako campusak.

- Kirola erregulartasunez egitea sustatzen duten jarduerak, herritar guztiei zuzenduak.

- Kirola sustatu eta zabaltzeko programa edo jarduerak, praktika, hitzaldi, solasaldi eta abarren bidez.

- Neska eta emakume gazteek kirola egitea sustatzeko programak.

- Talde batek urte naturalean zehar burutzen dituen jarduerek osatzen dute haren urteko programa; jarduera horiek garaiz eta behar bezala egin behar dira, deialdi honekin bat, eta herritarrei, oro har, zuzenduak izan behar dute. Oro har, ez da urteko programatzatjotzen entitate batek urtean zehar egiten dituen kirol ekitaldi desberdinen batura, eta banakako ekitaldi gisa aurkeztu beharko dira horiek.

A multzoko programentzako baldintzak:

1. Aldez aurretik jardueraren aurrekontu osoaren gutxienez ehuneko 15 bermatua duten proiektu edo ekintzetarako bakarrik eman ahal izango da diru-laguntza.

2. Entitate bakoitzak gehienez bi eskabide aurkeztu ahal izango ditu campus, kontzentrazio eta antzekoetarako, zeinek 25 lagunetik gorako partaidetza izateko asmoz antolatuak izan beharko baitute.

3. "Sustapen- jarduerak" ez dira diruz lagunduko, baldin eta aurreko hiru deialditan laguntza jaso badute.

4. Gasteizko Udalak kirola sustatzeko duen kanpainaren barruko jarduerak edo horien antzekoak izatea.

5. Ez da diru-laguntzarik emango Gasteizko Udalerritik kanpo burutzekoak diren jardueretarako, salbu eta beren ezaugarriengatik ezinbestean hala egin beharra dagoenean -behar bezala arrazoitu beharko da hori-.

B multzoaren programa

Andre Maria Zuria, Olarizu eta Gasteizko Hiria txapelketak, oroimenezkoak eta tradizionalak.

- "Andre Maria Zuria" eta "Olarizu" txapelketak, probak eta erakustaldiak festa-egun horien inguruan gauzatu beharko dira. Esan nahi baita, dena delako festa-egunaren aurreko 15 egunak eta ondorengo 15ak hartzen dituen aldian izan beharko dutela.

- Gasteizko Hiria eta oroitzapenezko probak edo txapelketak.

- Laugarren edizioa -edo hortik gora- egitekoak diren proba, txapelketa eta lehiaketak tradizionaltzat joko dira.

B multzokoprogramentzakobaldintzak:

Aldez aurretik jardueraren aurrekontu osoaren gutxienez ehuneko 10 bermatua duten proiektu edo ekintzetarako bakarrik eman ahal izango da diru-laguntza.

C multzoaren programa

Izaera mugatuko kirol-ekitaldi handiak.

- Estatu mailako edo nazioarteko ekitaldiak, interesgarri eta egokiak gertatzen direnak.

- Diru-laguntza jaso ahal izango dute 2019an egin diren nahiz egitekoak diren mendi-espedizioek, baldintza hauek betetzen badituzte:

* Gutxienez kideen ehuneko 25 Gasteizen bizi izatea.

* Espedizioko kideen ehuneko 70, gutxienez, Euskal Mendizale Federazioan federaturik egotea.

* Helburu diren gailurrek 6.000 metroko garaiera gainditzea.

* Orobat jaso ahal izango dute diru-laguntza eskalada-proiektuek, atal honetako lehenengo bi baldintzakbetetzen badituzte.

C multzokoprogramentzakobaldintzak:

Aldez aurretik jardueraren aurrekontu osoaren gutxienez ehuneko 30 bermatua duten proiektu edo ekintzetarako bakarrik eman ahal izango da diru-laguntza.

D multzoaren programa

Euskal herri-kirolen programa.

Euskadiko Kirolaren 14/98 Legearen 2.3 artikuluak honela dio: "Aginte publikoek, zeinek bere eskumen-esparruaren barruan, eskubide hori behar bezala gauzatzea bermatuko dute. Horretarako, burutuko duten kirol politikak kirol autoktonoak babestea eta sustatzea izango ditu oinarri". Horren haritik, diruz lagundu ahalko dira 2019an burutzen diren Euskal Pilota eta Herri Kirol jarduerak, honako baldintzakbetetzen badituzte:

- Federazio eskudunek onartutako euskal pilotaren edo herri-kirolen edozein modalitatetakoa izatea.

- Gasteizko udalerrian garatzea.

- Euskal pilotako nahiz herri-kiroletako edozein modalitatetako ekitaldiak aurkeztu ahal izango dira, aurreko A, B eta C multzoetan zehaztutako ezaugarriak betetzen dituztelarik.

D multzokoprogramentzakobaldintzak:

Aldez aurretik jardueraren aurrekontu osoaren gutxienez ehuneko 15 bermatua duten proiektu edo ekintzetarako bakarrik eman ahal izango da diru-laguntza.

E multzoaren programa

Kirol-taldeek Estatu mailako lehiaketa ofizial federatuen egutegian parte hartzea.

2018-2019 denboraldian Estatu mailako lehiaketa ofizial federatu ez profesionalen egutegietan -Euskal Herriko kirol federazioei buruzko 16/2006 dekretua- parte hartzen duten taldeak aurkeztu ahal izango dira atal honetan, hauei dagozkielarik:

* Estatuko goreneko kategoria ez profesionaletako lehen eta bigarren mailak.

* Modalitate berean kategoria profesionaleko bi lehiaketa baldin badaude, Estatu mailako goreneko kategoriako lehen maila ez profesionala bakarrik hartuko da kontuan.

E multzokoprogramentzakobaldintzak:

1. Deialditik kanpo geratuko dira Gasteizko Udalarekin aurten babesletza-kontratua duten talde, klub eta gainerakoak.

2. Aldez aurretik jardueraren aurrekontu osoaren gutxienez ehuneko 25 bermatua duten proiektu edo ekintzetarako bakarrik eman ahal izango da diru-laguntza.

3. E multzo honetan nahitaezkoa da federazioak jaulkitako agiri ofiziala aurkeztea, taldeak, klubak edo dena delakoak lehiatzen den edo lehiatu den ligan izena eman duela egiaztatzen duena.

4. Baztertu egingo dira Espainiako Txapelketetako eta Espainiako Kopako parte hartzeak.

Ez da diru-laguntzarik emango ezaugarri hauetakoren bat duten kirol-proiektu edo -ekitaldietarako:

- Teknikarien prestakuntza eta birziklatzea.

- Kirol-klub eta -elkarteek lehiaketa federatu erregularretan parte hartzea edo halakoak antolatzea, deialdi honetako E multzoaren baitan sartzen direnak izan ezik.

- Instalazioak edo ekipamenduak eraiki edo hobetzea.

- Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak programatzen dituenen antzekoak diren jarduerak, sail horren programen osagarri direnak salbu.

- Liga profesionalak, kirolariak kontratatzea, soldatak, fitxak, jokalarien transferentziak eta abar.

- San Prudentzio, Arabako edo Euskadiko txapelketa izeneko kirol programa edo ekitaldiak, laguntzeko berariazko deialdia dutelako edo beste administrazioen zuzeneko eskumena direlako.

- Eskola-kirolari dagozkion jarduerak edo ikastetxeetako barne-jardueraren baitakoak, guraso-elkarteenak, kirol-klub eta -elkarteenak eta abar.

- Unibertsitate kirolari dagozkion jarduerak edo unibertsitatearen barne jarduerarenak eta herritarrei oro har eskaintzen ez zaizkienak.

- Mendi espedizioei dagokienez, ez dira diruz lagunduko abentura kiroleko proiektuak eta hurbiltze trekkingak, ezta agentzia espezializatuek proposatu edo antolatutako jarduerak ere.

- Gasteizko udalerriko espazio eta instalazioetan burutu ahal izanda ere hortik kanpo burutzen diren jarduerak.

- Beste edozein, deialdi honen bederatzigarren oinarrian arautzen den kide anitzeko organoak hala erabakitzen duelarik.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko modua eta epea

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 4.3 atalean finkatutako irizpide eta betebeharrak betetzearen ingurukoaz gain, oinarri hauetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute interesaturik dauden entitateek.

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 4. eta 5. ataletan ezarritakoa aintzat harturik aurkeztu beharko dira eskabideak.

Seigarrena. Laugarren oinarriko A, B, C, D eta E ataletako programetarako diru-laguntzak emateko irizpide objektiboak

Laugarren oinarriko 1. paragrafoko A, B, C, D eta E ataletako diruz laguntzeko programa eta jardueretarako, irizpide hauek aintzat hartuko dira diru-laguntzak eman eta kuantifikatzerakoan.

Entitate eskatzaileak diru-laguntzaeskuratzeko aurkezten duen eskabidean eta eransten dion dokumentazioan ematen dituen datuak aintzat harturik aplikatuko dira eskabideak balioetsi eta zenbatekoak finkatzeko irizpideak.

Hauek izango dira balioespen-irizpideak:

1. Kaudimena (lortutako baliabide ekonomikoak):

Gastu osoaren eta diru-sarreren arteko proportzioa. Proposatutako programa edo jarduera gauzatzeko baliabideak edo finantzaketa-iturriak bilatzeko ahalegina balioetsiko da.

Aurrekontuaren ehuneko 15 eta 25 artean 30 puntu

Aurrekontuaren ehuneko 26 eta 35 artean 40 puntu

Aurrekontuaren ehuneko 36 eta 45 artean 50 puntu

Aurrekontuaren ehuneko 46 eta 55 artean 70 puntu

Aurrekontuaren ehuneko 56 eta 60 artean 90 puntu

Aurrekontuaren ehuneko 61etik gora 100 puntu

2. Erakundean parte hartzen duten gizon eta emakumeak.

Erakundearen erabakitze eta ordezkatze organoetan berdintasun-egoeran dauden emakumeak.

Erakundearen erabakitze eta ordezkatze organoetan parte hartzen duten emakumeak.

Lehendakaria 30 puntu

Diruzaina 15 puntu

Idazkaria 15 puntu

Oharra: kargu horiek egiaztatzen dituen agiri ofiziala edo kopia aurkeztu beharko dute eskatzaileek (urteko azken akta edo aldatutako estatutuak).

3. Berariazko programak kontuan hartzea.

3.1. Programa edo jarduerak Gasteizen kirola zabaltzeko duen balioa, baita populazio sektore guztietan kirola sustatzeko duena ere. Arreta berezia eskainiko zaie, bereziki, dibertsitatefuntzionala -fisikoa, psikikoa edo zentzumenen arlokoa- dutenei zuzendutako jarduerei eta halakoen gizarteratzeaahalbidetzen dutenei.

Dibertsitatefuntzionala duten pertsonak.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonek parte hartu ahal izatea 25 puntu

Irekia izatea, eta integrazioa errazteko neurri zehatzak izatea 30 puntu

Dibertsitate funtzionala duen pertsonentzako berariazko programa izatea 50 puntu

3.2. Kirolean euskara sustatu eta zabaltzea. Euskararen erabilera sustatzeko asmo esplizitua duten kirol-programa edo -jarduerak. Ez dira sartuko kirol arloko langileen prestakuntza-ikastaroak, ezta dibulgazio-materiala edo liburu eta aldizkarien argitalpena ere.

Euskara lehentasunezko hizkuntza gisa erabiltzea 20 puntu

Hezteko asmoa eta euskararen garapena kirol jarduerak dirauen bitartean 35 puntu

Ingurunea kirol jardueraren garapenean inplikatzea 50 puntu

Oharra: baldintza horiek bete behar dira 35etik 50era bitarteko puntuazioa lortzeko.

3.3. Udalaren Gazte Plana. Udalaren Gazte Planean finkatutako helburuak aurrera eramaten laguntzen duten kirol programa eta jarduerak.

Balio hauek lantzea helburu duten gazteentzako -14-30 urte- berariazko jarduerak:

Kirol-jardueran jolas-eta sozializazio-alderdiak nabarmentzen dituzten balio hauek: indarkeriarik eza,
berdintasuna (integrazioa, elkartasuna eta kulturartekotasuna), parte-hartzea eta erantzukizuna 10 puntu

Kirol-jardueran joko garbia sustatzen duten jarduerak eta gatazkak kirol-jardueraren bidez konpontzea
sustatzen duten jarduerak 10 puntu

Dena delako klub edo elkartearen barruan -diseinatzen nahiz gauzatzen- gazteek zuzenean parte hartzea
ahalbidetzen duten jarduerak, kirol-praktika kultur eta harreman-balioak sustatzearekin erlazionatzen dutelarik 10 puntu

Lehiakortasuna bultzatzen ez duten emaitza-sistema berriak baliatzen dituzten jarduerak, diziplina askoko
jarduerak eta tradizionaltzat jotzen ez diren kirol-jarduerak.. 10 puntu

Oharra: Irizpideak metagarriak dira, gehienez 40 puntu arte, lauren artean.

3.4. Ingurumenaren kudeaketan eta iraunkortasunean eragiten duten berariazko ekintza eta planak garatzea.

A. Garraioaren erabilera eraginkorrerako beharrezko diren teknikak aplikatzea.

A.1. Lur azaleko aparkalekua eskaintzeabizikletentzako edo horiek gordetzekozerbitzua, bizikleta garraiobide gisa sustatzeko, jarduera burutuko den tokiraino heltzeko.

A.2. Garraio iraunkorra eskaintzea kirol jarduera burutuko den tokira heltzeko, ibilgailu partikularren erabilera gutxitzeko. 15 puntu.

B. Kirol-probaren ingurumen-eragina gutxitzea.

B.1. Edukiontzi espezifikoak gaitzea birziklatuko diren gaien arabera.

Uraren erabilera eraginkorra kudeatzeko teknikak aplikatzea. 15 puntu.

C. Paperaren erabilera eraginkorra sustatzea.

C.1. Paperaren erabilera baztertzea, kirol-probaren behar guztietatik. 15 puntu.

Oharra: Iraunkortasun-irizpideak metagarriak dira, gehienez 45 puntu arte, hiruren artean.

Oharra: Aurreko lau atal horietako puntuazioak metagarriak dira, gehienez 140 puntu arte.

4. Jarduerak irauten duen egun edo saio kopurua (E multzoan ez da kontuan hartuko).

Egun bat puntu 1

Bi egun 2 puntu

Hiru eta sei egun artekoa 6 puntu

Zazpi eta hamar egun artekoa 10 puntu

Hamaika eta hamalau egun artekoa 14 puntu

Hamabost eta hemezortzi egun artekoa 18 puntu

Hemezortzi egunetik gorakoa 19 puntu

5. Kirol-esparrua (E multzoan ez da kontuan hartuko).

Bi probintzia edo gehiago 2 puntu

Erkidegoa edo erkidego artekoa 6 puntu

Estatua 10 puntu

Nazioartekoa, bi edo gehiago 20 puntu

6. Jarduerako parte-hartzaileen kopurua (E multzoan ez da kontuan hartuko).

Errentagarritasun soziala, parte-hartzaileen arabera.

30 eta 300 parte-hartzaile artean 2 puntutik 10era

301 eta 590 artean 11 puntutik 20ra

591 eta 600 gora 21 puntutik 25era

7. Hiriarentzako interesa (C, D eta E ataletarako bakarrik).

Kontuan hartuko dira ekitaldiak hirian izan dezakeen oihartzuna eta turismo, informazio eta antolakuntza aldetik izan dezakeen eragina.

Hiriarentzat interesgarriak diren helburuak lortzea.

Oihartzuna (barruan - kanpoan) 40 puntu

Elkarteko kideen parte-hartzea (kide aktiboak, laguntzaileak)
eta sektorearen inplikazioa) 40 puntu

Jardueraren balioespen orokorra -premia, egokitasuna, eragin ekonomikoa- 60 puntu

8. Euskal Herriko kirol federazioei buruzko 16/2006 dekretuaren bitartez onartutako kirol espezialitate eta modalitateak (faktore zuzentzailea guztizko puntuei aplikatzen zaie, eta B, C eta E ataletako txapelketetan baino ez).

Onartu gabeak bider 0,75

Onartuak bider 1

9. Gastu zenbakarrien aurrekontua (ikus erantsitako zerrenda).

500,00 eta 3.500,00 euro artean 15 puntutik 40ra

3.501,00 eta 8.500,00 euro artean 41 puntutik 90era

8.501,00 eurotik gora 91 puntutik 120era.

Zerrenda erantsia

Jarduera edo ekitaldiaren antolakuntza- eta gauzatze- gastuak ehunekoa

1. Jardueraren aseguruak, autobabes-planak, egiaztagiriak ehuneko 100

2. Jarduerarako behar diren elementuen garraioa eta muntatzea. Espazioak eta instalazioak prestatu behar
dituztenen garraio-gastuak ehuneko 100

3. Jarduerarako kontratatutako anbulantzia- eta mediku-gastuak, botikina ehuneko 100

4. Jarduera zaintzeko kontratutako enpresen gastuak, segurtasuneko langileak, laguntzaileak, ehuneko 100

5. Soinu, aparteko argiztapen, seinaleztapen eta abarrerako kontratatutako enpresen gastuak

6. Jarduerarako beharrezkoak diren elementuen hornikuntza-gastuak. ehuneko 100

7. Parte-hartzaileentzako jan-edanetarako gastuak (M) ehuneko 75

8. Ekitaldirako behar diren espazioen alokairu-, erabilera-eta garbiketa- gastuak (M) ehuneko 50

9. Federazio-gastuak, txapelketak egiteagatiko kanon eta tasak eta ekitaldia kontrolatzeko behar diren juez,
arbitratze eta besteren gastuak. ehuneko 100

10. Kontratatutako langileen gastuak: jardulea, parte-hartzaileak/ jarduera kontrolatzeko langileak (M) ehuneko 35

11. Sarien gastuak (dirutan emandakoak, garaikurrak eta beste) (M) ehuneko 35

12. Parte-hartzaileen edo ekitaldia gauzatu eta kontrolatzearekin lotutako estamentuen garraio kolektiboaren
gastuak (M) ehuneko 30

13. Ekitaldiari zabalkundea emateari dagozkion gastuak: iragarkiak, kartelak, liburuxkak, eta edizioa (aurretik egina) ehuneko 100

Jardueraren plangintzari, prestaketari eta ebaluazioaren kudeaketari dagozkion gastuak

14. Jardueraren antolatzailearen gastuak, gastu osoaren ehuneko 10a izango da beti.
(ez da agiri bidez justifikatu behar) ehuneko 10

Behar bezala egiaztatzen ez diren edo agertzen ez diren datuak ez dira aintzat hartuko.

9.1 Gastu zenbakarrien kontzeptua eta gastu mugatuak.

Jarduera bat antolatzeko edo burutzeko ezinbestekoak dira gastuak joko dira gastu zenbakarritzat.

Eskaera fasean aurrekontuan sartutako gasturen bat zenbakarria ez bada, jardueraren antolatzailearengastutzat joko da justifikazio fasean, eta horien baturan ehuneko 10 balioetsiko da. Honek aldea ekar dezake jardueraren hasierako balioespenaren eta justifikazioko kontuan amaieran justifikatutakoaren artean.

Gastu zenbakarrien definizio hau kontuan hartuta, Kirol Sailak alderatu egingo ditu hasierako aurrekontua eta amaierako justifikazioko kontuan aurkeztutako benetako gastu zenbakarria, eta zuzendu egingo du hasieran egindako aurrekontu-balioespena. Honek hasiera batean jarduerari esleitutako kopurua gutxitzea ekar dezake.

Gastu mota hau aurreko taulan deskribatu da, eta jarraian zehaztu egiten dira, hobeto ulertzeko eta aurrekontuak eta justifikazioak errazteko.

9.2. Jarduera burutzeari dagozkion gastuak.

1. Erantzukizun zibileko asegurua, jardueretarako berariazko asegurua, parte-hartzaileen aseguruak, segurtasun-ziurtagiriak, autobabeserako eta ebakuaziorako planen gastuak.

2. Jarduerarako behar diren elementuen garraioa eta muntatzea. Eszenatokiak, harmailak, karpak, furgonetak eta abar hornitzeko eta alokatzeko kontratatutako enpresak: oro har, jarduera muntatzeko beharrezkoa den material ez galkor guztia (amaieran antolatzailearenjabetzangeratzen ez dena edo erosteko ez dena). Espazioak eta instalazioak prestatu behar dituztenen garraio-gastuak (markajeak, neurketak, egokitze-lanak...)

Justifikazioko kontu batean aurkeztu behar dira, behar bezala arrazoitua, eta bertan honakoak adierazi: pertsonen identifikazioa, ibilgailuen matrikula, egindako kilometroak, irteera eta helmuga eta kilometroko ordaindutako prezioa. Halaber, gasolina eta autopista gastuak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, eta horiek hartuko dira egotzi beharrekoa kalkulatzekooinarritzat. Kopuru guztien batura ezingo da izan aurrekontu osoaren ehuneko 75etik gorakoa. Ez ditu barne hartzenetxebizitzatik lanera egindako joan-etorriak eta jarduerak sustatzeko egindakoak.

3. Jarduerarako kontratatutako anbulantzia eta medikuen gastuak, botikina.

4. Jarduera zaintzeko kontratatutako enpresen gastuak, segurtasuneko langileak, autobabeserako planen osagarriak.....

5. Soinu, aparteko argiztapen, seinaleztapen eta abarretarako kontratatutako enpresen gastuak.

6. Jarduera edo ekitaldirako beharrezkoak diren hornikuntza-gastuak. Denbora laburrerako balio dutenak izan behar dute eta erabili ondoren berriz saltzeko balio ez dutenak (suntsikorrak).

7. Parte-hartzaileentzako jan-edarietarako gastuak: probari dagozkion gastuak eta ekitaldi edo jarduerarako iragarri direnak: lasterketetako parte-hartzaileentzako jan-edariak, boluntarioentzako jan-edariak... Kopuru guztien batura ezingo da izan aurrekontu osoaren ehuneko 75etik gorakoa. Kanpo gartzen dira proben aurkezpenetako eta kateringak, antolakuntzaren bazkari eta afariak, pasta party-a eta antolakuntzak lasterketaren aurretik edo ondoren eskaintzen dituen janari eta afariak.

8- Jardueretarako instalazioak alokatu, erabili eta garbitzeari dagozkion gastuak, udal instalazioetan egin ezin diren jarduera edo ekitaldiak direlarik (ongi arrazoitu beharko da hori): gehienez ere aurrekontu osoaren ehuneko 50era arteko gastu-fakturak onartuko dira. Instalazio pribatuei dagozkien fakturen orduko prezioa kalkulatzeko (erabilera justifikatu eta gero), instalazio publikoei dagokiena hartuko da erreferentziatzat eta zenbatuko den oinarrizko preziotzat.

- 9. Federazio-gastuak: txapelketak egiteagatiko tasa edo kanonak, eta ekitaldia kontrolatzeko beharrezkoak diren langileak (epaileak, arbitroak...). Ez daude barne, inolaz ere, kirol ekitaldiko jarduleak kontratatzeko gastuak.

Arbitrajeetarako gastuetan honakoak bereizi behar dira:

A. Arbitraje erakunde edo elkargo batek arbitrajeagatiko faktura igortzen dio antolatzaileari.

Fakturen kontzeptu eta berme guztiak izan behar ditu, eta BEZa jaso, salbu eta igortzailea dagokion BEZa ordaintzetiksalbuetsita badago. Hala bada salbuespen horren egiaztagiria erantsi behar zaio fakturari.

Faktura horretan honakoak zehaztu beharko dira, banaka: epaileen izen-deiturak, arbitrajearen lekua, egunak eta ordu kopurua, eta orduko ordaindutakoa.

B. Antolatzaileak kopuru bat ordaintzen die arbitroei:

Abonu-agiri indibidualak aurkeztu behar dira, xehetasun guztiekin eta jasotzaileak izenpetuta. Justifikazioko kontu-zerrenda batean zerrendatu egingo dira abonu-agiri horiek, zenbakituta, eta bertan honakoak adierazi: izenburu edo goiburuan ekitaldi edo txapelketaren izena, egunak, lekua eta ordua; zerrendan, berriz, izen-deiturak, arbitratzeko lizentziaren zenbakia, arbitratze orduak, orduko prezioa eta ordaindutako zenbatekoa. Zerrendako alderdi guztien baturak bat etorri behar du aurkeztutako abonu-agirien guztizkoarekin.

PFEZaren atxikipenakalkulatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauari jarraituko zaio. II. Titulua. Zerga-egitatea. 9. artikulua. Salbuetsitako errentak, 36. puntua.

10. Kontratatutako langileen gastuei dagokienez honakoak bereiziko ditugu:

A. Ekitaldiko jarduleen eta parte hartzaileen jendaurreko emanaldietarako kontratu edo gastuak. Onartu egingo dira jarduleen cacheak: mantenu ordainak eta garraioak barne, beti ere beharrezkoak badira. Kanpo geratzen da erabili behar dituzten jantzi edo elementuen erosketa, izan ere horrek ematen duen zerbitzuaren parte izan behar du.

B. Ekitaldia burutzeko behar diren langile-gastuak. Ez dira antolatzailetzat joko begiraleak, areto-begiraleak, arloetako begirale arduradunak, azafatak, aurkezleak, ingurumen-iraunkortasunaren arloko teknikariak.... Laguntzafuntzio-teknikoa duten langileak izango dira.

Aurrekontuaren ehuneko 35eko gastua onartuko da, gehienez, antolatzaileak ez diren langileen nominetarako.

11. Sarien gastuak (dirutan emandakoak, garaikurrak eta beste). Garaikurren ordez opariak ematen badira, ez dira inola ere garaikurren edo dirutan emandako sarien osagarri izango, hau da, garaikur bat edo opari bat izango da saria.

Txapelketaren saria dirutan emateko, abonu-agiriaren berme guztiak izan beharko dituzte ordainketa horiek: zerrendatu edo justifikatzeko kontuan egin beharko dira, sarien hartzaileen datuak adierazten direlarik -antolatzaileek aurkezten duten kontabilitatean, bereizita ageri beharko du ordainketa bakoitzak-, eta PFEZaren atxikipena zehaztu beharko da -dirutan emandako sariek legean ezarritako muga gainditzen badute-, baita hori Foru Ogasunean ordaindu dela eta Arabako Foru Aldundiak ordainketa jaso duela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ere.

- Kontzeptu honetako kopuru guztien batura ezingo da izan jardueraren aurrekontu osoaren ehuneko 35etik gorakoa.

12. Langileen garraio kolektiboaren gastuei dagokienez, parte-hartzaileen edo ekitaldiaren gauzatze eta kontrolarekin lotutako estamentuen joan-etorriak izan behar dute. Oro har, hemen sartzen dira parte hartzen duten taldeen garraiobide kolektiboen fakturak. Ekitaldiaren antolakuntzarekin lotutako estamentu baten joan-etorri indibiduala bada 9. puntuan adierazi den bezala zehaztu beharko da gastua. Kontzeptu honetako kopuru guztien batura ezingo da izan jardueraren aurrekontu osoaren ehuneko 30etik gorakoa.

13. Ekitaldiari zabalkundea emateko aldez aurretik egindako zabalkundeko gastuak: iragarkiak, kartelak, liburuxkak, eta horien edizioa.

9.3. Jardueraren plangintzari, prestaketari eta ebaluazioaren kudeaketari dagozkion gastuak.

14. Ekitaldiaren antolakuntzakudeatzeko berariazko gastuak (9.2 atalean sartzen ez direnak).

Honakoak hartzen ditu barne: 9.2 atalean zehaztu gabeko kontratu guztiak, bulegoen alokairuak, biltegiak, telefonoaren erabilera, ofimatika-gastuak, argia, ura, bidalketak, joan etorriak, ekitaldiaren zabalkundea...

Atal honetarako, probaren aurrekontu guztiaren ehuneko 10a izango da beti. Hori dela eta, ez da agiri bidez justifikatu beharko.

E multzorako eta ez bestetarako baremoak:

10. Lehiaketaren kategoria ofiziala.

Kategoria ofizialen esparruak.

Bigarren mailako kategoria nazionalean parte hartzea 50 puntu

Lehen mailako kategoria nazionalean parte hartzea 100 puntu

11. Lehiaketa ofizialaren jardunaldi-kopurua.

Lehiaketa-egutegian ageri diren jardunaldien kopurua.

14 - 18 artean 10 puntutik 20ra

19 - 25 artean 21 puntutik 40ra

26tik gora 41 puntutik 60ra

12. EAEtik kanpo joatea.

Lehiaketa-egutegiaren arabera.

8 - 10 bider 10 puntutik 30era

11 - 14 bider 31 puntutik 50era

15 bider baino gehiagotan 51 puntutik 100era

13. Joan-etorrietako kilometro-kopurua.

Kilometroak, guztira, lehiaketa-egutegiaren arabera.

1.800 eta- 3.000 km artean 10 puntutik 15era

3001 eta 5000 km artean 16 puntutik 35era

5001 km-tik gora 36 puntutik 100era

Erakunde bakoitzak aurkezten duen gastu orokorren aurrekontutik, hurrengo taulan adierazitako haztapenak aplikatuz geroz gastu zenbakarritzatjotzen diren zenbatekoak bakarrik batuko dira, eta emaitzako zenbatekoei aurreko taularen arabera dagokien puntuazioa emango zaie.

Zazpigarrena. Diru-laguntzak emateko prozedura

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 7. atalean xedatutakoari jarraituz, elkarren arteko lehia baliatuko da deialdi honetako diru-laguntzak emateko prozedura gisa, azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legean xedatutakoaren ildotik.

Zortzigarrena. Diru-laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko prozedura

Entitate eskatzaileetakobakoitzari dagokion diru-laguntza zehazteko, prozedura hau baliatuko da:

Lehenengo eta behin, aurkeztutako eskabide bakoitza deialdia osatzen duten lau programetako bati esleituko zaio, diru-laguntza eskabidean proposatutako jardueraren tipologia eta ezaugarriak kontuan hartuz.

Bigarrena: eskabideak balioesteko irizpide objektiboen arabera aztertuko dira eta programa bakoitzean hari esleitutako eskabide guztien puntuak batuko dira.

Hirugarrena: Azkenik, programa bakoitzari dagokion diru-zenbatekoa zati lehiatzen diren eskabideen puntu guztiak egingo da. Emaitza puntu bakoitzeko diru balioa izango da; hori eta eskatzaile bakoitzak lortutako puntuak biderkatuz lortzen den kopurua izango da bakoitzaren­tzako diru-laguntzarako behin-behineko proposamena.

Eragiketa horiek eginda sortzen den zenbatekoa diruz laguntzekoa den jardueraren benetako defizita baino handiagoa bada, azkenean proposatzen den diru-laguntza benetako defizitera doituko da, hau da, eskatzaile bakoitzari ematen zaion gehienezko kopuruak ez du inola ere gaindituko jardueraren defizita, zein antolatzeko egin beharreko gastuak eta jarduerak ematen dituen irabaziak kontuan hartuz kalkulatuko baita.

Parametro guztiak aplikatu direlarik, oinarrian programa bakoitzerako ezarri diren zenbatekoak gainditzen badira, eskabide bakoitzari ehuneko bat gutxituko zaio proportzionalki, guztiei banatu beharrekoa egokitzeko.

Bederatzigarrena. Eskabideak balioetsi eta izapidetzea, eta diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea

2019ko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorren 8. atalean xedatutakoari jarraituz, kide hauek izango dituen organoa arduratuko da aurkeztutako eskabideak balioesteaz: Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zuzendaria, Kirol Zerbitzuko burua, Kirol Zerbitzu Orokorren Ataleko burua eta Kiroleko koordinatzailea.

Orobat izango du organo horrek eskumena deialdi honetako diru-laguntzak emateko prozedura bideratzeko, eta ofizioz egingo ditu ebazpen-proposamena taxutzeko baliatuko diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzekobeharrezkotzatjotzen dituen jarduerak oro.

Eskabideak oinarrietan ezarritako irizpideei jarraiki balioetsi ondoren, kide anitzeko organoak ebaluazio-txosten teknikoa egingo du, ebazpen-proposamenaren oinarri izango dena, eta entitate eskatzaileei horren berri emango, 10 egun balioduneko epean alegazioak aurkezterik izan dezaten.

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 8.4 atalean xedatutakoari jarraituz, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkariaren ebazpena dela medio eman edo ukatuko dira diru-laguntzak.

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 9.1, 9.2 eta 9.3 ataletan xedatutakoari jarraituz, legez galdatzen direnez gain, datu hauek jasoko dira ebazpenean:

- Diru-laguntza jasoko duten erakunde eskatzaileen zerrenda.

- Onuradun bakoitzari esleitutako puntuaketa eta zenbatekoa.

- Emandako diru-laguntzajustifikatzeko modua.

- Gainerako eskabideen ezespen adierazia.

- Ebazpenaren aurka zein errekurtso jar daitekeen, zein organotan eta zein epetan.

Hamargarrena. Aldez aurreko ordainketak

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 12.1 atalean xedatutakoari jarraituz, aldez aurreko ordainketak egin ahal izango dira, hau da, funtsak justifikatu aurretik eman, entitate onuradunek horretarako eskabide arrazoitua egiten dutelarik, baldin eta diruz laguntzen diren programa edo jarduerak aurrera eraman ahal izateko finantzaketa hori ezinbestekoa bada.

Hamaikagarrena. Diru-laguntzak justifikatzea

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 13. atalean xedatutakoari jarraituz egingo da, baldintza partikular hauekin:

- Justifikatzeko epea.

1. Emandako diru-laguntzakjustifikatzeko epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik.

2. Azaroan eta abenduan gauzatzen diren jardueren eta urteko programen kasuan, hurrengo urteko urtarrilaren 10era artekoa izango da justifikatzeko epea.

Faktura original guztiak eta banketxeak jaulkitako ordainketa-agiriak aurkeztu behar dira, baita horien guztien fotokopiak ere (onuradunaren kontura izango dira).

- Pertsonaidentifikatzeko datuez eta baliatutako garraiobideaz gain, bidaiaren helburua, zertarako egin den, zehaztu beharko da justifikazioko kontuan , eta gastuak justifikatzen dituzten merkataritza-agiriak erantsi -erabilitako garraiobideko txartelak, autobideko txartelak, gasolina-fakturak...-, horiek izango baitira kopurua kalkulatzeko oinarri.

- Izena ematea beharrezko den txapelketa edo jarduerak izanez gero, parte-hartzaileen izenak eta horiek ordaindutako kuotak jasotzen dituen zerrenda erantsi beharko da.

- Diruz lagundutako programa egiteko edo garatzeko prestatutako esku programak, argitalpenak, txartelak eta beste ere aurkeztu beharko dira, pdf edo antzeko formatuan.

- Ekitaldiaren zabalpena euskaraz eta gaztelaniaz eginda egon behar da. Diru-laguntzetarako oinarri orokorren 14. puntua Onuradunak diru-laguntzaren publizitatea egitea.

- Diru-sarrerak:

- Udalak emandako diru-laguntzaz gain beste administrazio publikoren batek emandako besterik jasotzen bada, bati edo besteri egotzi beharko zaio fakturetako bakoitza. Zerrenda bat aurkeztu beharko da, faktura bakoitzaidentifikatzen delarik, eta orobat adierazten zein administrazio publikori egozten zaion eta zein den zenbatekoa.

- Entitate pribatuen babes ekonomikoa jasotzen bada, edo materiala, hornikuntza edo zerbitzuetarakolaguntzarik ematen badute, horren kopia aurkeztu beharko da, eta aurreko puntuan adierazitako modu berean jokatu.

- Parte hartzaileek jarduera edo kirol ekitaldietako kuotengatik lortutako diru-sarrerak zehaztu behar dira.

- Honakoengatik lortutako diru-sarrerak ere zehaztu behar dira: sarrera-salmenta, produktu-salmenta, standak hirugarrenei alokatzea, taberna eta jatetxea, eskubideen emakidagatik lortua (bidaia-agentzia, hotelak...), eta ekitaldiaren antolakuntzari lotutako bestelakoak.

Hamabigarrena. Onuradunak diru-laguntzaren publizitatea egitea

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 14. atalean xedatutakoari jarraituz egingo da.

Hamahirugarrena. Azpikontratazioa

2019ko diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri orokorren 15. atalean xedatutakoari jarraituz egingo da, berezitasun honekin:

- Jardueraren ehuneko 100era arte azpikontratatzeabaimentzen da diru-laguntzen ildo honetan.

Hamalaugarrena. Gasteizko Udalaren beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna

Diru-laguntza hauek arautzen dituzten oinarri orokorretan xedatutakoa gorabehera, deialdi honen barruan ematen diren diru-laguntzak ez dira bateragarri izango Udalaren beraren beste sail edo zerbitzubatzuek edo berari atxikitako beste erakunde batzuek xede, programa edo jarduera bererako ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin, salbu eta aldeek, bat etorriz, berariaz hala baimentzen badute.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urtarrilaren 29an

Administrazio orokorreko teknikaria

MANUEL PÉREZ DE LAZARRAGA