Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

GIZARTE ZERBITZUEN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 72/2018 Foru Dekretua, abenduaren 28koa. Onestea alda dadila Kontseiluaren abenduaren 28ko 77/2012 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautu baitziren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko langileen lan baldintzak (lanaldia, oporrak eta baimenak)
Argitaratuta: 2019/01/11eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-5-19

2012ko abuztuaren 1ean Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 24ko 36/2012 Foru Dekretua argitaratu zen ALHAOn, zeinaren bidez onetsibaitzen Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde autonomoarentzat lan egiten dutenen lanaldia aldatzea. Ondoren, 2013ko urtarrilaren 11n, Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 28ko 77/2012 Foru Dekretua argitaratu zen ALHAOn (Diputatuen Kontseiluaren irailaren 20ko 62/2016 Foru Dekretuak eta abenduaren 29ko 63/2017 Foru Dekretuak aldatua), zeinaren bidez onetsibaitziren Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde autonomoarentzat lan egiten dutenen lan baldintzak.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legek, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, ehun eta berrogeita laugarren xedapen gehigarriko lehenengo atalean hau ezartzen du: "sektore publikoko lanaldi orokorra urteko kopuruaren arabera kalkulatuko da eta, batez beste, asteko hogeita hamazazpi ordu eta erdikoa izango da, alde batera utzita lanaldi bereziak edo ezartzen diren beste batzuk". Bigarren atalean, honako hau eransten du: "Administrazio Publiko bakoitzak, negoziazio kolektiboaren ostean, ohiko beste lanaldi batzuk ezarri ahal izango ditu bere lan egutegian, edo lanaldia urtean zehar beste era batera banatu, funtzio, eginkizun eta sektore esparru bakoitzaren berezitasunen arabera, arreta berezia jarriz lanaldi motei edo txandakako lanaldiei, gauekoei edo bereziki neketsuak direnei, betiere aurreko aurrekontu ekitaldian helburuak bete baldin badira: aurrekontu egonkortasuna, zor publikoa eta gastu araua. Horiek guztiak gorabehera, administrazioetan ezingo dira behin-behinekoak izan egiturazko lanpostu publikoen ehuneko 8 baino gehiago arlo bakoitzean". Ondorioz, egokia da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen alorrean planteatutako aldaketa egitea.

Bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onesten duenak, IV. kapituluan aurreikusitakoarekin -uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, euskal funtzio publikoarenak, VI. tituluan xedatutakoarekin lotuta-, gauzatu da legegintzako errege dekretu horrek 37. artikuluan aipatzen duen nahitaezko negoziazioa.

Diputatuen Kontseiluari dagokio foru administrazio honetako langileen lan baldintzak zehaztea eta onestea, hala xedatzen baitu abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren antolaketari, funtzionamenduari eta araubide juridikoari buruzkoak, 8. artikuluko 17. zenbakian, urriaren 30eko 15/1987 Foru Arauak, ekonomia jardueren eta deszentralizatutako foru zerbitzu publikoen kudeaketari buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoarekin loturik.

Horrenbestez, Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak proposatuta eta Foru Gobernu Kon­tseiluak gaur egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Aldatzea Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 28ko 77/2012 Foru Dekretuaren (Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko langileen lan baldintzak (lanaldia) onartzen dituena) artikulu bakarreko A apartatua. Hona hemen nola gelditu den idatzita:

"A) Lanorduak.

1. Ordutegi mota guztietarako, salbu eta gaueko ordutegirako, lanaldi orokorraren iraupena benetako laneko asteko hogeita hamazazpi ordu eta erdikoa izango, batez beste, urteko kopuruaren arabera kalkulatuta; alegia, urtean mila bostehun eta laurogeita hamabi ordu.

Gaueko lanaldirako, berriz, urteko lanorduak, erregimen iraunkorrean, mila berrehun eta hirurogeita hamalau izango dira.

Eguneko eta gaueko txandak dituzten langileek ordutegi bien proportziozko aplikazioaren batez bestekotik ateratzen den kopurura egokituko dute gehienezko arduraldia.

Aurreko paragrafoan esandakotik kanpo geratzen dira denbora gutxiagorako hartutako langileak; haiei indarrean dagoen legediak horri dagokionez onartzen dituen eskubideak errespetatzen zaizkie.

2. Lanegunean zehar atsedenerakohartzen den denbora tartea ere benetako lanorduen barruan sartzen da, 5 ordu edo gehiagoko lanaldi jarraituetan bakarrik, eta hogeita bost minututik gorakoa ez bada; beraz, beste lanaldi motaren bat dutenek ez dute atsedenaldirik izango.

3. Laneko arropak, materialak eta gainerako lanabesak batu, ordenatu edo gordetzeko beharrezko denbora benetako lan denboratzatjotzen da. Benetako lan kontzeptuaren barruan, eguneko lansaioan sartzen dira, besteak beste, geldialdi arautuak, lekualdaketak, eta lan segurtasuneko arauen edo lan antolamenduaren ondorioz egin beharreko etenaldiak."

Bigarrena. Foru dekretu honek onartzen den egunetik bertatik aurrera izango du indarra, ALHAOn geroago argitaratu arren, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua

M. ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO