Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

361/2018 Foru Agindua, abenduaren 18koa, behin betiko onartzekoa, zenbait baldintzarekin, Burgeluko Udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 7. aldaketa puntualaren espedientea
Argitaratuta: 2019/01/11eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-5-18

I. AURREKARIAK

Lehenengoa. Burgeluko Udalak, Udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 7. aldaketa puntuala hasiera batean onartzea erabaki zuen 2018ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran. Aldaketa hori hauxe da: Hijonako hirigunean UE-8 egikaritze-unitatea birmugatzea; espedientea jendaurrean ikusgai jartzea, hilabete batez, argitaratu zen azken egunetik aurrera zenbatuta. Horretarako, 2018ko maiatzaren 28ko 61. ALHAOn eta 2018ko maiatzaren 25eko "Diario de Noticias de Álava" egunkarian iragarkia argitaratu zen.

Bigarrena. Jendaurrean egon zen bitartean ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, udalbatzak 2018ko abuztuaren 3ko bilkuran, behin-behineko onarpena eman zion espedienteari.

Hirugarrena. Ingurumen Ebaluazio Estrategikoko espedientea izapidetu da AFAko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuan, eta aipatutako Zerbitzuak 237/2018 Foru Agindua, abuztuaren 1ekoa, egin zuen. Horren bidez, "Burgeluko arau subsidiarioen 7. aldaketa puntualaren (Hijonako UE-8 egikaritze-unitatea) Ingurumen Txosten Estrategikoa egin zuen. Foru agindu horretan zenbait ingurumen baldintzaezartzen ziren, hirigintza agirian sartze aldera.

Esan beharra dago, Ingurumen Jasangarritasuneko Zerbitzuak espediente horri buruzko txostena eman zuela, 2018ko azaroaren 29an, eta bertan adierazi zuela aipatutako Ingurumen Txosten Estrategikoan nabarmentzen ziren alderdiak ez zirela egoki eraman behin-behinean onetsitakohirigintza dokumentura.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, urriaren 3ko 4/2018 bilkuran, Arabako HirigintzaPlangintzako Atalarenean, erabaki hau hartu zuen lurralde antolamenduaren arloan: erreferentziako espedienteari eragozpenik ez jartzea, eta Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Arabako Foru Aldundiko NekazaritzaZuzendaritzak egindako txostena eranstea.

Bosgarrena. Burgeluko Udalak espedientea bidali zuen, aldundiak, egoki iritziz gero, behin betiko onar zezan (sarrera erregistroko data: 2018ko urriaren 26a).

Seigarrena. Aurreko puntuan adierazitako agiriak bidalita, espedientearen egileak, proposatutako mugaketa berriro aldatzea proposatu zuen, esparruko azalera handitu ez zedin. Horretako, 2018ko azaroaren 29ko txosten juridikoan adierazitakoaren arabera, behin behinean onartu behar izan zen berriro, eta hori 20128ko abenduaren 5ean egin zen Burgeluko Udalaren osoko bilkuran. Horrela, bilkuraren ziurtagiria eta dagokion txosten teknikoa Aldundira bidali ziren, 2018ko abenduaren 5ean erregistratuz.

Zazpigarrena. Halaber, Diputatuen Kontseiluko abenduaren 14ko 155/1999. Foru Dekretuan ezarritakoa betez, Arabako HirigintzaBatzordeak espediente honen aldeko txostena egin zuen abenduaren 12an egindako 3/2018 bilkuran.

II. OINARRIAK

Lehenengoa. Espediente honen xedea, sustapen pribatukoa, UE-08 egikaritze-unitatearen azalera berriro mugatzea da, aipatutako unitatearen bidearen aurrealdea handituz eta zabalera txikiagotuz. Horrela, gaur egun dagoen elektrizitate zutoina handik kanpo geratuko da. Mugatze berriak ez du aldatzen aipatutako egikaritze-unitatearen azalera, ez eta harentzat dagokion fitxanezartzen diren hirigintza parametroak ere. Proposamen horren ondorioz, lurzoru urbanizaezina urbanizagarritzat hartuko da, urbanizazioak finkatu gabeko kategoriaren barruan, eta alderantziz 1-129 katastro finkaren b eta c azpilurzatietan.

Bigarrena. Aldaketa hau egiten da zutoin elektriko baten afektazioa saihesteko. Horrela, ez da baldintzatuko indarreko udal plangintzan ezarritako eraikuntza.

Hirugarrena. Lurzoru urbano gisa sailkatu nahi den esparruak balio estrategiko handiko antolamendu azpikategoria adjudikatuta du, nekazaritza, abeltzaintza eta landazabal kategoriaren barruan, nekazaritza eta basozaintzako lurralde plan sektorialean.

Zonakatze horretan, 62. artikuluan adierazitakoa kontuan hartuz ("Erabilera eta jardueren erregulazio-matrizea"), nekazaritza eta basozaintzako LPSk balio estrategiko handiko nekazaritza, abeltzaintza eta landazabal kategoriatzat hartutako eremu batean dauden hiriguneetan hazteko, nekazaritza ingurunean eragina duen balorazio bat kontuan hartu behar du plangintzak aukerak aztertzean.

Horrez gain, nekazaritza eta basozaintzako LPSren 10. artikuluak ezarritakoaren arabera, "e) Udal-plangintza, lurralde-plangintza eta sektore-plangintza idazteko eta onartzeko izapideetan, nekazaritza-sektorearen gaineko eragina ebaluatzekoNekazaritza eta Basozaintza LPP. Behin betiko onarpena -2014B dokumentua. Antolamendu Arauak protokoloa erabiliko da, LPS honetako «Jardun-tresnak» I. eranskineko D dokumentuaren arabera".

Horregatik guztiagatik AFAko NekazaritzaZuzendaritzak aldeko txostena egin zuen 2018ko irailaren 24an. Txosten horretan, aipatutako eranskina barne hartzen da, eta hor, sortutako eragina ebaluatzerako orduan, nekazaritza lurzoruaren okupazioa, nekazaritza azpiegituretan izan dezakeen eragina eta lurzati horiek erabil ditzaketennekazaritza ustiategien bideragarritasun ekonomikoaren gaineko eragina aztertzen dira. Aipatutako parametroak baloratuta, aldaketa hau nekazaritza jarduerarekin bateragarria dela ondorioztatu da, eta lurzoruaren galeran eragin bateragarria ere izango du.

Laugarrena. Burgeluko udalerriko hirigintza planeamendua eta hirigintzako eta arloko legeria aplikagarria kontuan hartuz dokumentua azterturik, zuzendu beharreko zenbait alderdi aurkitu dira, ondorengo atal hauetan zehazten direnak:

1. Aldaketak lurzoruaren erabilera xehatuak ezarri behar ditu, hirigintza legedia aplikatzeakekartzen dituen lagapenak kontuan hartuz.

Bestalde, aldaketak honek arautegiko artikuluetan eta dagozkien fitxetan aldaketarik ez duenez ekartzen, ez dira berregin behar.

2. Antolamendu xehatuak "Gauzatzeaantolatzeko eta kudeatzeko zuzentarauen azterlana" egitea eskatzen du. Horretarako, atal bat barne hartzen da "denboraren antolaketa" izeneko dokumentazio teknikoan. Hor, zenbait fase (etapa plana) ezartzen dira, iraupen orokorra adieraziz, baina ez finkatzen diren epeen hasiera-data aipatuz, ez eta dagozkion urbanizazio-lanak ere. Zentzu horretan, osatu behar da.

3. Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko txostena erantsiko da, aurreikusitako jarduna benetan gauzatzearen bideragarritasuna ziurtatzeko.

4. "Iraunkortasun ekonomikoko txostena" sartuko da aldaketaren agiri teknikoan, urriaren 30eko Legegintzako 772015 Errege Dekretuaren 22.4. artikuluan eskatzen baita. Horren bidez, Lurzoruari eta hiria birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onartzen da.

5. 22. fitxaren "oharren" atalean, DvMuren indargabetutako artikuluak aipatzen dira 22. fitxan -3. eta 17. artikuluak-, indarrean daudenekin ordezkatu beharko direnak. Halaber, agiri teknikoaren 6.1. atalean egiten den Udalaren erreferentzia zuzenduko da.

6. Aldaketa puntualaren hirigintza agirian Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2018ko azaroaren 29an egindako txostenean azaldutako ingurumen baldintzatzaileak jasoko dira. Hauek dira:

a. "7. aldaketa puntualaren garapenari ekiteko idazten den urbanizazio proiektua gauzatu baino lehenago, kontsulta egin beharko zaio Arabako Foru Aldundian kulturaren arloko eskumena duen organoari, Burgeluko udalerriko 26 zenbakiko arkeologia zona ustezkoaren eremuan ("Alfares de Hijona") gauzatu beharreko zuzentze eta babeste neurri espezifikoak zehaztu daitezen".

b. "Geroago dagokion urbanizazio proiektua garatzerakoan okupatu behar diren landare lurrari dagozkion lurzoru horizonteak era selektiboan kendu beharko dira; komenigarria da haiek berehala birbanatzea edo, hori posible ez izatekotan, aldaketa puntualaren eremuko zonaren batean metatzea. Gehienez 2,5 metro garai izan daitezkeen sekzio trapezoidaleko multzotan egin behar da pilaketa. Obrak eragindako eremuetan landaretzalehengoratzeko eta lurzorua berripintzeko egin behar diren lanetan erabiliko da landare lurra, edota finka mugakideetako lurzorua hobetzeko".

7. Agiri teknikoaren euskarri informatikoari dagokionez, agindu guztiak aurkeztuko dira berriro, txosten honetan adierazitako baldintzekin, .pdf luzapena duten fitxategietan eta fitxategi editagarrietan; zehazki, planoak, .dwg luzapena duten fitxategietan - .ctb fitxategia ere aurkeztuz-, edo .shape, eta testua, .doc luzapena duten fitxategian.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Behin betiko onartzea Burgeluko udalerriko plangintzako arau subsidiarioen 7. aldaketa puntualaren espedientea, ebazpen honen laugarren oinarrian adierazitako baldintzekin.

Bigarrena. Baldintza horiek ez dira funtsezkoak. Beraz, zuzendutakoan, espedientea foru aldundiari igorriko zaio, berriro jendaurrean jarri beharrik gabe, betearazi beharrekoa dela adieraz dezan, izapideak egin daitezen eta argitara dadin.

Hirugarrena. Ebazpen hau ALHAOn argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta beronen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzen-zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO