Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

362/2018 Foru Agindua, abenduaren 18koa, Agurain udalerriaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 3. aldaketa puntualaren espedientea baldintzekin behin betiko onestekoa
Argitaratuta: 2019/01/11eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-5-14

I. AURREKARIAK

Lehenengoa. Aguraingo Udalak HAPOren 3. aldaketaren espedientea hasiera batean onartzea erabaki zuen 2018ko otsailaren 22an. Espediente hori, HUA (hondakin uren araztegia) berriaren kokapenari buruzkoa da, eta 2018ko martxoaren 5eko 27. ALHAOn eta 2018ko otsailaren 27ko El Correo egunkarian iragarkiak argitaratuz jakinarazi zen.

Bigarrena. Jendaurrean ikusgai jartzeko epearen barruan, partikular batek, Félix García de Andóin García de Albéniz jaunak, alegazio bat aurkeztu zuen, Félix García de Andóin Etxeberria jaunaren jaraunspenaren izenean. Udalak, 2018ko ekainaren 19an, espedientea behin behinean onetsi eta alegazioa ezetsi zuen.

Hirugarrena. Ingurumen eta Hirigintzako diputatuaren ekainaren 20ko 177/2018 Foru Aginduaren bitartez, ingurumen txosten estrategikoaren aldeko txostena egin zen, baldintza batzuekin, eta 2018ko ekainaren 20ko 71. ALHAOn argitaratu zen.

Laugarrena. Espedientearen aldeko txostena eman zuen Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Arabako Hirigintzako Planteamenduaren Atalaren urriaren 3ko 4/2018 bilkuran, eta URA-Uraren Euskal Agentziak 2018ko irailaren 26an emandako aldeko txostena erantsi zuen.

Bosgarrena. Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean 2018ko urriaren 23ko sarrera data duen idazki baten bidez, Aguraingo Udalak espedientea bidali zuen, behin betiko onar zedin.

Geroago, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean 2018ko azaroaren 8an sarrera data izanda, Aguraingo Udalak Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egindako txostena bidali zuen. Txosten hori, Uren Legearen (1/2001 LED, uztailaren 20koa) testu bategineko 25.4. artikuluaren xedeetarako egin zen.

Seigarrena. Halaber, Diputatuen Kontseiluko abenduaren 14ko 155/1999. Foru Dekretuan ezarritakoa betez, Arabako HirigintzaBatzordeak espediente honen txostena egin zuen abenduaren 12an egindako 3/2018 bilkuran.

II. OINARRIAK

Lehenengoa. Aguraingo Udalak sustatutako espediente honen helburua hauxe da: Aguraingo Udalerriko 1. industrialdean, 729. eta 730. lurzatien zati baten hirigintza kalifikazioa aldatzea, hondakin uren araztegi berria ezartze aldera. Horrela, Balio estrategiko handiko nekazaritza eta abeltzaintza eremu eta Ibaiak eta errekak babesteko eremu izatetik, Zerbitzuen azpiegituren sistema orokor izatera pasako da.

Aldaketak eragiten duen esparrua, 27.463 m2-koa, lurzoru urbanizaezinean dago, Aguraingo hirigunearen mendebaldean, Alivio errekaren ezkerraldean. Lursailak balio estrategiko handiko eremutzathartzen da, nekazaritza eta basozaintza LAPen arabera.

Zerbitzu azpiegituren sistema orokortzat hartutako plangintza esparru berria sortzeaproposatzen da, eta esparruaren xehekako antolamendua etorkizuneko Plan Berezi baterako uztea.

Bigarrena. Agiri teknikoak aldaketa hori egin behar dela argudiatzen du, hain zuzen ere araztegi berri kokatzeko, izan ere, gaur egungoak ez dira nahikoak eta zaharkituta daude.

Hirugarrena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aldeko txostena egin zuen 2018ko urriaren 1ean, jabari publiko hidraulikoaren babesari, lasterren araubideari eta ur eskaera berriei dagokienez.

Laugarrena. Arabako Foru Aldundiko NekazaritzaZuzendaritzak txostena bidali zuen, eta hor, eragiten duen balio estrategiko handiko lurzoruan egindako jardueraren eragina baloratu zuen. Horrela, behin nekazaritza sektorearen gaineko eragina ebaluatzeko protokoloa eginda, onargarritzat jo zuen.

Bosgarrena. Ingurumen txosten estrategikoak, Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuak ekainaren 20ko 177/2018 Foru Dekretu bidez egindakoak, 2018ko ekainaren 20ko 71. ALHAOn argitaratutakoak, zenbait alderdi jasotzen zituen, eta dagoeneko hirigintza agirira eraman dira, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2018ko urriaren 3an egindako txostenean adierazten den moduan.

Seigarrena. Dokumentua aztertu ondoren, zenbait alderdi zuzendu behar direla ikusi da. Honakoak dira:

1. Txostena osatzea, aldaketaren sustatzailea eta erredaktoreak adierazten diren atal bat barne hartuz. Agiria udalaren beraren hirigintzazerbitzuakidatzi badu, horren berri emango da.

2. Txostenaren V.2 atala eta proposatutako fitxa berriaren 2.2., 3.3. eta 3.4. atalak zuzentzea, izan ere, aldaketaren helburua desjabetze bidez beste sistema orokor bat ezartzea denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 139. artikuluak ezartzen duen moduan, zuzkidura publikoa gauzatzeko jarduera baten aurrean gaude, eta hor ezin da hirigintzaaprobetxamendu eta urbanizazio kargei buruzko erreferentziarik egin.

3. Proposatutako fitxaren II.5.50. planoa zuzentzea, desjabetutako esparrua dela adieraziz, aurreko puntuarekin bat.

4. Agiri teknikoari nahitaezko "ekonomia eta finantza bideragarritasuneko azterlana" gehitzea. Hor, lursailen desjabetzearen arlo ekonomikoa edo denborazkoa jasoko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 62.1.f. artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Agiri teknikoari "iraunkortasun ekonomikoko txostena" gehitzea, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 22.2. artikuluak, Lurzoruari eta hiria birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onartzen duenak, eta LHL garatzeko premiazko neurrien 105/2008 Dekretuko 31.1.f. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

6. Agiriaren indizea eta txostenaren IV. atala zuzentzea, hor, erreferentzia esparru berri gisa AIU49 agertzen delako, AIU50 erreferentziaren ordez.

7. HAPOren plano aldatuan, proposatutako hirigintza esku-hartzearen esparru berria identifikatzea, hots, AIU 50.

8. Indarreko plano gisa hartzea Aguraingo HAPOren 2. aldaketa puntualak aldatutakoa, Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren azaroaren 8ko 314/2018 Foru Aginduak behin betiko onartutakoa.

9. Agiri teknikoaren euskarri informatikoari dagokionez, agindu guztiak aurkeztea, adierazitako baldintzekin zuzenduta, .pdf luzapena duten fitxategietan eta fitxategi editagarrietan; zehazki, planoak, .dwg luzapena duten fitxategietan - .ctb fitxategia ere aurkeztuz-, edo .shape, eta testua, .doc edo .docx luzapena duten fitxategian.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehengoa: Behin betiko onartzea Aguraingo HAPOren 3. aldaketa puntualaren espedientea, hondakin uren araztegi berriaren kokapenari buruzkoa, ebazpen honen seigarren oinarrian aipatutako alderdiak betetzen badira.

Bigarrena. Baldintza horiek ez dira funtsezkoak. Beraz, zuzendutakoan, espedientea foru aldundiari igorriko zaio, berriro jendaurrean jarri beharrik gabe, betearazi beharrekoa dela adieraz dezan, izapideak egin daitezen eta argitara dadin.

Hirugarrena. Ebazpen hau ALHAOn argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta beronen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzen-zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO